Gaur, Twitter da zure argumentu-haria markatzen duena, eta algoritmoaren diskurtsotik milimetro bakarra ateratzeko lotsagabekeria baduzu, bakarrik eta arbuiatuta bukatuko duzu.

Horixe zen adimen kolektiboaren etorkizun oparoa.

@dabidnet lelau algoritmuek idazten dana ulertu bidau :_D

@zital kasu honetan, zoritxarrez, azken arazoa ez da algoritmoa.

Algoritmoak zure arrazoibideak burbuila eder batean gordeko ditu, zuk bezala pentsatzen dutenenekin batera.

Zuen etxe berrian, ez da zuena baino arrazoi gehiagorik sartuko. Izan ere, ez duzue xaboi-hormak baino harago ikusterik izango ✨

Iritzi aldaketa minimo bat, eta arazo bat izango duzu: bakarrik geldituko zara. Lehen zure etxea sentitzen zenituen horiek, bakarrik lagata.

Tristea bezain erreala 🛀🌪️💔

@dabidnet @zital kuriosoa da beti direla besteak burbuiletan daudenak 🤔

@dabidnet @zital afera guzti hau Sustaturen artikuluagatik da, ezta? Ez dut ulertzen hainbeste dramatismo kritika batzuk direla eta.

@jon @zital ez bereziki, Sustatuko horrek 24 ordu ditu eta Twitterrek 14 urte. Aitzinetik dator hau.

@dabidnet @jon @zital Nik ondo ulertzen dot burbuilena, eta ados nago. Izan be, Twitterreko algoritmuak-eta gizartian zabaldutako joera hori anplifikau baiño ez dabe egitten: zure modukuekin biltzeko joeria, izaera desbardiña dakan jentia ezagutu barik. #GoraGuTaGutarrak kontzeptua.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.