Gizonon bertuteak 1856an, gizon bat emakume baten azalean jartzearen ondorioa ala amodiozko nobelekin hezi izanaren arazoa?

Gaur software librearen eguna ospatzen dugu. Inguruan ekitaldirik ez dugunok, nork bere erara ospatu behar izan dugu . Nik mahaigain ingurunearen 4.12 eta 4.14 bertsioak egunean jartzen aritu naiz

Eusko Jaurlaritzak, osasunaren aitzakiarekin, biharko hezkuntzako greba estali nahi du. Plantilla osoarekin bermatzerik ez dagoena zerbitzu "minimoekin" bermatu nahi al dute?

Asterix, erromatar hauek zoratuta daude.

:elegose: Gaur bertan hasi behar dut @asellu lagunaren azken eleberria: . Horixe da hilabete honetan @elegose irakurle taldean irakurtzea erabaki duguna :bihotzgorribeltz:

Nextcloud-eko azken eguneraketatik pendiente neukan lan batekin bukatu berri dut: egutegiak Nextcloud erabilita Thunderbird eta Eter Calendar artean sinkronizatzea. Lan bat gutxiago! 😍

🧜 Eta egutegien inguruan ari naizela: irailak 9, arrantzale ez-eguna! Gora Bermio!

Dopamina-diseinuaz paso egin eta burbuilatik atera nahi baduzu...

(Jatorrizko irudiaren diseinua @titi)

:elegose: Oso gustura irakurri dut , Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafikoa. Lucioren bizitza pelikula bat dirudi eta komikia oso arin irakurtzen da. Primerakoa.

Esango nuke Belatzek ederki jakin duela Lucioren gizatasuna azaleratzen.

Arin izan dakizula lurra Lucio, eta eskerrik asko!

Gaurko egunez, Lola Iturbe militante anarkista eta feminista jaio zen Bartzelonan.

Jostun bezala egiten zuen lan eta 14 urterekin CNT sindikatuan afiliatu zen. Besteak beste, 1933, 1934 eta 1936ko iraultza saiakeretan parte hartu zuen. Mujeres libres anarkosindikalismoaren barneko erakunde feministaren sorreran parte hartu zuen. “Emakumeak bere gorputzaren eta bere borondatearen jabe izan behar du erabat”, zioen.

Dokumentala: Indomables Una historia de mujeres libres invidio.us/watch?v=YC4sBnceBNE

Gaurko egunez duela 120 urte, 1900eko uztailaren 29an Gaetano Bresci anarkistak Italiako Hunberto I.a erregea hil zuen tiroz.

Bi urte lehenago Milanen langileen aurka egindako sarraskiaren arduraduna saritzeagatik mendekua zen. Bizi arteko kartzela zigorra betetzen ari zela hilda azaldu zen bere ziegan. Hunberto I.a 1878an ere hiltzen saiatu ziren anarkistak.

Honelako gehiago @argia egutegian.

Mendigorriko haurrek beraien herrian D ereduaren irekiera eskatzen diote Nafarroako Gobernuari. Orain arte eragozpenak eta ezezkoak besterik ez dituzte jaso eta egoera ikusita, beste aukerak lantzearekin batera, epaitegietara jotzea erabaki dute.

Ekimena aurrera eramateko "Mendigorriko ​ren Haziak" martxan jarri dute. Petunia haziak eta loreontzi txikia 5 eurotan eskuratu ahalko dituzu eta dirua epaiketa zein bestelako gastuei aurre egiteko erabiliko dute.

Etxean dugu Larrun 254 zenbakia: Autodefentsa digitala.

@larbelaitz​ekin batera, Interneten gure defendatzerakoan ditugun erronkak aztertuko ditugu. Ni oso gustura geratu nintzen, eta lagungarri izango zaizuelakoan nago, lehen hurbilketa egiteko besterik ez bada ere.

Pandemia honek gizarte-klaseez ez dakiela esatea gezur hutsa besterik ez da. Beste bat.

@argia egutegian:

Gaurko egunez 1977ko uztailaren 14an, Bilbon 200.000 lagun inguru batu ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurkako manifestazioan.

Euskal Itsasalde Ez Nuklearraren Defentsa Batzordeak deitu zuen, eta garaiko prentsaren arabera “Euskadin gerraosteaz geroztik egindako manifestaziorik handiena” izan zen.

Iparraldeko gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz sortutako X. Gazteluma saria irabazi zuen Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta , bere lehen liburua, da lan horren emaitza.

Uztailean berau irakurtzeko asmoa daukagu @elegose irakurle taldean.

Zeure pribatutasunaren alde egiten ez baduzu, egizu zeure osasun mentalaren alde

Azken egunotan V🤮X-en mitinen inguruan berba egin dut bat baino gehiagorekin. Euretariko askok esaldi berbera erabili dute: "Hobe da ezertxo ere ez egitea eta beraiek bakarrik jausiko dira zuloan".

Ez nago argumentu horrekin bat ere ados eta Angela Davisen aipu moldatua pasatzen diet: "Faxisten aurrean ez da nahikoa faxista ez izatea. Antifaxista izan behar da".

Eremu ideologiko horretantxe aurkituko nauzue.

Gora Donostia, Irun, Sestao, Oñati... Eskerrik asko: Ez dira pasako.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.