Hona hemen Google lagatzeko zenbait aholku interesgarri #pribatutasuna
Adiós, Google
https://josealberto4444.com/2020/05/10/Adios_Google.html
Gaur egun, iruditzen zait oso gomendagarria dela faktore anitzeko autentifikazioa aktibatzea horretarako aukera ematen duten online zerbitzu guztietan eta @adminek, adibidez, horretarako aukera eskaintzen digu mastodon.eus-en.
Laster, token horiek guztiak software librearekin eta #euskaraz kudeatu ahal izango ditugu https://f-droid.org/packages/com.beemdevelopment.aegis
Informazio gehiago hemen https://getaegis.app/
Ez dago aitzakiarik norberaren burua online seguru ez mantentzeko #pribatutasuna
Apple eta Google oso ondo ahozkatzen dituzuen arren, ez da egia zure telefono mugikorrak Radar Covid instalatzean, hamabost minuturo ausazko gako bat sortzen duelako, gako hori ezin zaituenik identifikatu.
Ez dut horrekin esan nahi identifikatzen dizunik; esaten dudana da, ausazkotasuna, berez, ez dela #pribatutasunaren bermea.
Etxean dugu Larrun 254 zenbakia: Autodefentsa digitala.
@larbelaitzekin batera, Interneten gure #pribatutasuna defendatzerakoan ditugun erronkak aztertuko ditugu. Ni oso gustura geratu nintzen, eta lagungarri izango zaizuelakoan nago, lehen hurbilketa egiteko besterik ez bada ere.
Europa mailan Covid-19 gaixotasun-gorakadaren irtenbide izan nahi duten lehen kontaktuen arakatze-aplikazioa aurkeztu da.
Italiako Ministero della Salute-k jarri zuen Google Play-n (ekainaren lehenan), Immuni izena du eta +500.000 instalazio ditu #pribatutasuna
Bluetooth-a bakarrik erabiltzen ei du.
Ondorio oker batetik abiatuz https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/04/23/ondorio-oker-batetik-abiatuz/
Covid-19 denontzat? https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/05/01/covid-19-denontzat/
Erositakoarekin gustura ez bazaude, ez dizugu pribatutasuna itzuliko https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/05/08/erositakoarekin-gustura-ez-bazaude-ez-dizugu-pribatutasuna-itzuliko/
Big Datako informatikariak izango ote dira XXI. mendeko birologo berriak? https://www.argia.eus/argia-astekaria/2687/big-datako-informatikariak-izango-ote-dira-xxi-mendeko-birologo-berriak #pribatutasuna
La Unión Europea cree que el uso de las aplicaciones de rastreo no debe ser obligatorio https://hipertextual.com/2020/05/coronavirus-union-europea-aplicaciones-rastreo-voluntarias #pribatutasuna
En Islandia el 38% de la población ya usa una app para rastrear el coronavirus. Sin embargo, las autoridades no han notado un impacto significativo; los métodos manuales siguen siendo más efectivos https://hipertextual.com/2020/05/app-rastreo-coronavirus-islandia #pribatutasuna
Ondorio oker batetik abiatuz https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/04/23/ondorio-oker-batetik-abiatuz/
Adituek onartzen dute ez dagoela ebidentziarik horrelako aplikazio teknologikoek (kontaktuen arakatze-aplikazioak) COVID-19 olatu berri bat geldiarazteko balio dutenik. Europan, aipatzen ari dira biztanleen %60k gutxienez deskargatu beharko lituzkeela eraginkorrak izan daitezen #pribatutasuna https://maldita.es/malditatecnologia/2020/04/30/contact-tracing-rastreo-contactos-apps/
Ondorio oker batetik abiatuz https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/04/23/ondorio-oker-batetik-abiatuz/
Eusko Jaurlaritzak atera berri duen COVID-19.eus sare sozialak, 10.000tik gora deskarga ditu Play Storean. Ez izan inozoa: ez instalatu, ez partekatu zure datuak, eutsi pribatutasunari #pribatutasuna
Oso gomendagarriak Snowdenek bere memorien azken orrialdeetan egiten dituen #pribatutasunari lotutako hausnarketak.
Atzo aipatu bezala, gehiago disfrutatu ditut pasarte pertsonalak inteligentzia esparruen azalpena baino. Zer egin zuen banekien, zergatik egin zuen behin baino gehiagotan irakurri diot. Baina, egindakoak bere barnean eragindakoa liburu honetan bakarrik irakurri dut.
Laburbilduz, inteligentzia agente edo disidente rolei, pertsona gailentzen zaio, eta eskertzen da.
🐦 Txinan janaria/edaria saltzeko makinetan erabiltzen duten aurpegi-errekonozimendu sistema nola funtzionatzen duen erakusten duen bideo bat. Ez duzu sakelako telefonorik, kreditu-txartelik edo eskudirurik behar https://mobile.twitter.com/mbrennanchina/status/1164258478807871488
Gizarte honek bere #pribatutasuna zein mailararte galtzeko prest dagoen jakin nahiko nuke.
Edward Snowdenen memoriak publikatuko dira eta irakurketa interesgarria dirudi #pribatutasuna https://www.nytimes.com/2019/08/01/books/edward-snowden-book.html
Criptica taldearen "Resistencia digital" liburua oso gomendagarria deritzot ez bakarrik segurtasun digitalaren munduan _lehen pausuak_ eman nahi dituenarentzat, baita autodefentsa digitalaren inguruko hitzaldi edo tailerrak ematen ditugunontzat ere.
Sakondu beharreko pare bat hausnarketa utzi dizkit disko gogorrean. Horien inguruan pentsatu ostean sakonago idatziko dut.
Ez ezazue espero "a, b, c" bat, osotasun handiagoa duen zerbait eskaintzen digute #pribatutasuna #resistenciadigital
Estatu Batuetan, 2017ko lehen hiruhilekoan, Trump presidentearen agintaldiarekin bat eginik, Signal mezularitza sistemaren deskarga kopurua bikoiztu egin zen #resistenciadigital #pribatutasuna
Enric Borrásen hitzaurrearekin oso ados nago: pribatutasuna lantzearen erabakia, erabaki politikoa da. Besteak beste, pasahitz bezala "1234" erabiltzea edo pasahitz sendoak erabiltzea erabaki politikoa da.
Naiz eta askotan, erabaki orduko, ez dakigun (inkontzienteki bada ere), erabaki politikoa dela #pribatutasuna #resistenciadigital
Urte asko daramagu hacktibistok hau defendatzen.
Sorpresa polita neukan etxean nire zain. Nekatuta nengoen, baina pasatu zait. Irakurtzera 🤓🤣🤣 #pribatutasuna
Taxi baten sartzen zara, aurpegia eskaneatzen dizute eta zure generoa antzeman ostean, eduki optimizatua erakusten dizu: con dos cojones #pribatutasuna
Martxoan Frantziako gobernuak barne komunikaziorako (WhatsApp eta Telegram ordeztu ahal izateko) Matrix eta Riot-en oinarritutako azpiegitura propioa ezarri zuen. Azpiegitura horretara sarbidea lortu duen hackerrak (bezeroan aurkitu duen segurtasun zuloa baliatuz), ordubete inguru behar izan du Tchap apurtzeko.
Tchap: The super (not) secure app of the French government https://medium.com/@fs0c131y/tchap-the-super-not-secure-app-of-the-french-government-84b31517d144 #pribatutasuna
📢 Aktibista eta 💻 blogari ahobizia 365 egun.
🐧 Software librearen, 🧰 burujabetza teknologikoaren, 🛡️ pribatutasunaren, ✊ eskubide sozialen eta 💬 euskararen aldeko ekintzailea.
🚽 Desprogramatzeko prest.