Egunerokotasunean murgilduta gaudenean denbora eskasa daukagu berebiziko garrantzia duten lanak egiteko. Opor hauetan, urtean zehar beti egiteke uste dudan oinarrizko segurtasun lan batekin hasikoa naiz (urtean behin, edo bi urtean behin, bada ere, egin beharko genukeena): pasahitz garrantzitsu guztiak eguneratu! #pribatutasuna 🔐
Tira, esan eta egin.
Erosi dut Cripticaren "Resistencia digital. Manual de seguridad operacional e instrumental para smartphones" liburua. Azkenean Bilboko denda baten, hemen doakizue lotura https://latiendacomprometida.com/tecnologia-comprometida/1507-resistencia-digital.html
Agian @hackinbadakigun aktibistentzako egiten dugun #pribatutasunaren inguruko tailerretarako zerbait berreskuratu genezake 🙂
Ola Bini #softwarelibrearen, #pribatutasunaren eta #jakintzaaskearen aldeko ekintzalea da. Ekuadorreko poliziak apirilaren 11an atxilotu zuen Japoniara zihoan hegazkin bat hartu behar zuenean eta irregulartasun nabarmenak aurkitu dituzte bere atxiloketan. Software librearen aldeko komuniateak bere askatasuna exijitzeko kanpaina hasi du: https://freeolabini.org/es/statement/
Ola Bini (ere) gure laguna da eta gaur egun Ekuadorreko injustiziaren preso politikoa da! Bihar gu izan gintezke #freeolabini
Aizue! Umoretsua bezain interesgarria den irrati programa bat gomendatzen dizuet: Autodefensa informática @ai.
Granadako irrati libre batetik emititzen dute, Radio Almaina, baina besteak beste, Irola irratian edo beraien podcastean entzun dezakezue https://autodefensainformatica.radioalmaina.org/ #pribatutasuna
Urte askotarako!
Tut hau #LineageOStik idatzita dago! Bazen garaia!
1. #SoftwareLibrea delako.
2. #Pribatutasuna hobetzen laguntzen duelako.
3. @librezalek auzolanean eta musutruk itzultzen digulako (eta itzultzen lagun genezakeelako).
4. Aspaldi egin nahi nuelako.
Hori bai, bi orduko lana izan da 😵
Zer dakite zutaz enpresa teknologiko handienek? Behintzat onartzen dutena #pribatutasuna https://securitybaron.com/blog/the-data-big-tech-companies-have-on-you-or-at-least-what-they-admit-to/
📢 Aktibista eta 💻 blogari ahobizia 365 egun.
🐧 Software librearen, 🧰 burujabetza teknologikoaren, 🛡️ pribatutasunaren, ✊ eskubide sozialen eta 💬 euskararen aldeko ekintzailea.
🚽 Desprogramatzeko prest.