Ez dakit zehazki zer baliatzen duen "Binti: Hogar" noveletteak irakurlea horrenbeste harrapatzeko, baina Nnedi Okoraforrek bigarrenez lortzen du. Zalantza izpirik gabe.

Agian norbere barrura joatea, sustraietara bidaiatzea, izarrarteko bidaiak egitea baino ikaragarri zailagoa dela erakusten digula.

Bigarren hau ere erabat gomendagarria

du izena, Namibiatik alde egin du unibertsitatean etorkizuna bere kabuz idazteko helburuarekin.

Iragana, tradizioa, erantzukizuna, aurreiritzia, arbuioa, ohorea, desohorea, zintzotasuna... bezalako gaiak jorratzen ditu Nnedi Okoraforrek 120 orrialde eskas dituen eleberri motz bezain sakon honetan, Hugo eta Nebula sariak irabaziz.

Gauza txar bakarra dauka: zita motzegia izan da eta gauzak beste modu batetan egiteko gai den neska honekin berriz elkartzeko irritan nagoela

Nnedi Okorafor idazlearen liburu batzuk erosi ditut jaialdian. delako literatur estetika lantzen duen nigeriar jatorrizko idazle estatubatuarra crononauta.es/autoras/nnedi-ok

Binti trilogia irakurtzen hasiko naiz, azkena urrian publikatuko duela aprobetxatuz. Quién teme la muerte-ren kontrazalaren lehen esaldia: "África postapocalíptica.", ados, konbentzitu nauzu.

irakurtzea gustuko baduzue non aukeratu aurkituko duzue jaialdiko liburu azokan.

Cixin Liuk bere trilogiarentzat aukeratu duen bukaera nahiko apurtzailea eta filosofikoa iruditu zait. Hiru liburuen irakurketari ordu nahikotxo sartu ondoren, gustuko duen edonork irakurtzeko moduko eleberri gomendagarriak iruditu zaizkit. Benetan.

Baina, hasi orduko, zientzia fikzio gogorra dela jakin behar duzue. Naiz eta, hori bai, idazleak proposatzen dituen ideia guztiak ulergarriak izateko lana hartu duen (eta eskertzen zaion).

zientzia-fikzio feministaren jaialdiak itxura ederra dauka aurten ere. Oraingo honetan BilbaoArte Fundazioan (Urazurrutia Kalea 32) burutuko da irailaren 6 eta 7an ansiblefest.wordpress.com/prog

Aurreko biak bukatuta Cixin Liuren trilogiaren hirugarrena hastera noa. Momentuz, irakurri dudan guztia erabat gomendagarria dela deritzot, ea nola bukatzen duen

Cixin Liuren El bosque oscuro liburuaren spoilerrik gabeko laburpen bat egingo dizuet.

Liburu honek, trilogiaren bigarrena, hiru zati ditu:

* Lehen zatia: maila politikoan oso interesgarria.
* Bigarren zatia: maila teknologiko eta estrategikoan oso interesgarria.
* Hirugarren zatia: maila filosofikoan oso interesgarria.

Irakurlea zirrikitu desberdin eta asma ezinezkoetatik eramateko gaitasun itzela erakusten du!

frikien kontua dela uste dutenei, oso oker daudela esango nieke. Soziologiaren ikuspuntutik gauza interesgarriak hausnartu daitezke.

Adibidez, beraien planetan ematen diren baldintzak naturalak direla eta, lurraz haraindiko izaki batzuk ezin dute han bizi. Zer egin? Gurera etortzen utzi? Eta gizateriarekin bukatu nahiko balute? Eta konkista hori gauzatuko balitz, zer egin? Gizakion exodoa gauzatu liteke. Hala bada, nora? Eta nortzuk?

Gaurkotasun politikoa duten gaiak dira.

Cixin Liuk idatzitako trilogiaren bigarrena irensteko asmoz nabil

Norberarentzat denbora ateratzeko aukera izatea gauza ederra da

Cixin Liu idazle txinatarrak oso sarrera interesgarria (eta irudimentsua) egiten du los tres cuerpos trilogiaren lehen liburuarekin. Trilogia bezala ulertu behar da irakurtzen hasi orduko, izan ere, lehen liburu honekin bigarrenaren oinarriak jartzen ditu.

Zerbait epikoa espero dut

Gauza batek beste batera eramaten zaituen modu berean, liburu batek beste batera ematen zaitu (baina ez dut gogoratzen nola heldu nintzen honako honetara).

Cixin Liu idazle txinatarraren trilogia irakurtzeko asmoa dut, argazkiko hau trilogiaren lehen liburua da: El problema de los tres cuerpos

@birasuegi eta @bihar​ek emandako puntuazioaren bermea dauka (Obamarena baino askoz garrantzitsuagoa dena) 😜

Liburuaren helburua oso bestelakoa bada ere, Andy Weir idazlearen Artemisa lanarekin kapitalismo basatiak etorkizunean sortu genezakeen edozein zibilizazio suntsitzeko gaitasuna duela ondorioztatu dezakegu

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.