@Izaskun eta bai, irakasle hori esan dut eta pentsatzen hasita oso posible ba irakasleak berak zerrenda horretan eskumenik ez izatea, ezta? 😇🥺

@Izaskun beti izan dut zalantza bera, agian gaur egun ia horrela da, baina zergatik ez zaie, liburu bakarra eskaini beharrean, gai, sail eta formatu desberdinetako irakurgaiak proposatzen norbere gustukoak aukeratzeko?

@Izaskun gure garaian... ez dut gogoratzen eskatutako liburu bakar bat ere gogoz irakurri izana. Gaztelaniazko bat dut gogoan, Isabel Allenderena... zer nahi duzue esatea, idazle horrek munduko libururik onena idatziko balu ere, irakurle honek ez luke irekiko 🤣🤣

Eta bai, irakasle asko (agian inkluso gehienak) gogotsu ari ziren eta ari dira, noski, erabat ados.

Eskola garaian ez nituen gustuko euskara edo gaztelania klaseetan irakurtzera derrigortzen gintuzten liburuak. Aipatzen zizkiguten idazleak, nolabait esatearren, alboratu nituen.

Idazle haietako bat, Bernardo Atxaga, ez dut sekula irakurri. Atzo arte.

(Ez dakit oso ondo zergatia, baina bere azkena erosi nuen aurreko asteburuan, manifestazioa orduko.)

Hitz batez: irakasle hori, adi ikaslea literaturara hurbiltzeko duzun erarekin. Ez ditzala 33 urte itxaron behar Atxagarekin flipatzeko.

@gorka_bm kar, kar, kar. Lagun batek kudeatzen duen zerbitzaria da. Ez da publikoa, baina etorkizunean kooperatibako zerbitzu bezala eskaini nahi dute. Hori bai, auskalo noiz. Kataluniak jada independentzia digitala aldarrikatu lezake 😜

Konfiantzazko VPN zerbitzua behar baduzu, Riseup gomendatuko nizuke: riseup.net/

Ez dakit zertarako beharko nukeen ehunka VPN zerbitzari eskaintzen didan enpresa bat. Nik VPN zerbitzari bakarrera konektatzen ditut nire gailu guztiak.

Eta erabateko ziurtasuna daukat zerbitzari hori maila anonimoan erabiltzen dudala, ez bakarrik konfigurazioa zein den gardentasun osoz erakutsi didatelako, baita konfiantza osoa dudalako root pasahitza duen horrengan. Eta funtsean, horretan oinarritu beharko genuke pribatutasunaren afera. Zerbitzuan dugun konfiantza mailan, ez horren tamainan.

@joseba @aldatsa @txikillana @AhoztarZZ ba azkena nire gustukoa ere bada, baten alde egitekotan horren alde 👍

@izaro @Zaru_ttikiya ez dut egunerokoan albistea jarraitzen eta ez dakit nola egongo den afera hau gaur egun, baina @privacytools hau idatzi zuen iaz .com-en inguruan blog.privacytools.io/delisting

Beraien bilaketa-motore gomendagarrien zerrendatik atera zuten privacytools.io/providers/sear

Dena den, !bang komandoak erabiltzeko aukera izateko bakarrik bada ere, nahiago dut . Zerbitzariak AEBtan egonik ere.

Badakizu: Zenbat buru, hainbat aburu!

@Zaru_ttikiya Google Search bezala, bilaketa-motore bat da. Edozein ingurunetan erabili dezakezu (ordenagailu, telefono, tablet...) duckduckgo.com

@Osoitz amigooo bai, ingelesez bai, baina euskaraz? Modernoegiak zarete 😜 @txikillana @izaro

@izaro @elegose seguru ni bezala besteek ere zure falta nabari dutela. Aprobetxatu taldeko otsaila beltza izendatu beharko duguna: . @Hilbeltza bekaren labetik atera berri, bero-bero, irakurriko dugu eta! 😉

@izaro itxura ederra badu behintzat. Azkenean ezin izan nuen irratsaioa entzun, baina asteburuan entzuteko nota bat jarri dut logelan (analogikoa, bai) 🤣

Irratsaioa entzuteari blog bidalketa irakurtzea gehituko diot, izatez oso gai interesgarri baita! @PostApocalipsisNau @jeibros @CorioPsicologia @ondiz @ekaitz_zarraga @okerreko

@txikillana nik ez dut holakorik sekula entzun. Adib.: kotxea hau pornoa da?

@Zaru_ttikiya pozten naiz baliagarria izateaz, horixe da helburua eta 😉

Lehen pausua emateko moduan zaude beraz. !bang komandoak ezagutzen dituzunean, maitemindu egingo zara duckduckgo.com/bang

Liburua irakurtzeari ekin nion gauean neure buruari galdetu nion: zertaz hitz egin ete daiteke itzulpenei buruzko 370 orrialde baino gehiago idazteko?

Asko ikasi dut irakurtzen. Baina ez bakarrik Anjelekin, baita @elegose taldean urtarrileko hau irakurri eta iruzkindu duzuen guztiokin ere.

Seguru nago hurrengo euskarazko itzulpena irakurtzen dudanean zenbait gauzekin akordatuko naizela. Hots, gehiago baloratuko dudala 3/3

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.