Erakutsi gehiago

Idazleentzat (irakurle baten gomendio xumea):

1585 orrialdeko liburu bat idazten baduzu, beharrezkoa bada, erabili beste 100 orrialde bukaerarako, baina ez idatzi liburuaren bukaera presaka, mesedez. Bost izarretako liburu bat izatetik (agian idatzi duzun onena) lau izarretakoa izatera pasatzen baita (idatzi duzun onenaren ondokoaren ondokoa).

Irakurleoi, bene-benetan, berdin zaigu 1585 orrialde irakurri edo 1685 irakurri, baina ganoraz bukatu!!! 🙈🙉🙊

Jakingo bazenute ze txotxolo itxura daukazuen patinete elektriko baten gainean… duintasuna erabat galduta 🤣🤣🤣

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Tattoos are free speech that we wear on our skin. Law enforcement's use of tattoo recognition technology raises critical issues of ethics, privacy, and our First Amendment rights.
washingtonexaminer.com/opinion

Aizue, atzo bazkarian esan zidatenez Olentzeroren etxean dagoen Olentzerok ez omen du ardoa edaten ezta pipa erreten. Badakizue zerbait honen inguruan?

📝 Gasteizko Gaztetxeko asanbladako kideek oharra publikatu dute azken orduotako gertakariak argitzen aldera labur.eus/fMwsJ

Datorren urtean Olentzerori eskatzeko:

* Nahi dudan orduan esnatzen naizela esnatuta, inoiz berandu ez ibiltzeko iratzargailua.
* Goizeko hamarrak orduko jotzen ez duena.
* Soinurik ez duena.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet Irratian entzundakoaren arabera, bizilagunek deitu zuten bertan zegoen soinua zela kausa.

Hasieran etorritako Munizipalek soinu neurketak egin nahi izan zituzten, badirudi giroa berotu egin zela eta Ertzaintzaren laguntza eskatu zuela.

Diodan bezala, irratian entzun dudana izan da, Gaztetxekoek ez dakit zer esango duten, ez dakit ezta ere bizilagunek zein ordutan deituko zuten ezta bertan jasakotako tratuak.

Pena 2019ari hasiera horrelako berriekin eman beharra.

Adi! Hala Bedin:

El Gaztetxe de Gasteiz no ha sido desalojado. Es lo primero que ha querido dejar claro la asamblea de la casa después de las diferentes interpretaciones que ha habido respecto a la última actuación policial contra el Gaztetxe.

halabedi.eus/2019/01/01/la-pol

Gaur goizean Gasteizeko Munizipalek eta Ertzaintzak alde zaharreko gaztetxea desalojatu dute. Bost atxilotu daude.

Baina ze ostia!

Zorionak urte bat gehiago zenbatu beharrean bat gutxiago zenbatzen duzuenontzat.

Zorionak mundua eraldatzen egunero-egunero norberaren onena ematen duzuenontzat.

2019an erronka handi bati egin beharko diogu aurre, baina saiatze hutsarekin irabazi dugu.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet

Mila esker, lagun! Ta ondo pasa dogu liburua aurkeztuten, barre batzuk bai. Adi malthusi, indartsu dator 😉 urte ta irakurketa barri on!!

Horrek biak euskarari dagokionez. Hurbilekora.

Gaztelaniaz irakurri ditudan guztien artean, liburu bat baino saga bat goraipatu nahi dut. Isaac Asimoven La Fundación, hain zuzen ere. Hausnarketa interesgarri bat egiten lagunduko dizuen saga. Gomendio honetan zazpi irakurketa dituzue, denak bost izarretakoak 📚

2018an irakurri ditudan liburuen errepasoa egiten egon naiz. Disfrutatu ditudan irakurketa asko egon dira, baina disfrutatu ditudan guzti horien artean aipagarriena @asellu​ren Bioklik da.

Aselen liburu nahikotxo irakurri ditut, baina berau da irakurri diodan lanik onena.

Asko disfrutatu dudan bigarren bat, Ekaitzen lehen liburua izan da Zaldi mamarroa. Freskoa, arina eta ezinbestekoa.

Beraz 2019a ondo hasteko bi gomendio xume:

* Bioklik, Asel Luzarraga.
* Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

"Munstro digital" handienetakoaren eskandaluak 2018an: buzzfeednews.com/article/ryanm

Datu pribatuen ihesaldiak eta salmentak, legez kanpoko tratuak, gezurrak, WhatsAppen arazoak, eskuineko alderdiei laguntza AEB, Brasil eta Filipinetan hauteskundeak irabazteko, Cambridge Analytica, Indiako heriotzak...

Eta zuk, zer behar duzu Facebook erabiltzeari uzteko?

Aizu @aldakur Mark Brayren Antifa liburua daukazula ikusi dut Instagramen, esango diguzu ze moduz eta irakurtzea merezi duen. Itxura ona hartzen diot eta!

Bilboko Libu liburu dendan egon naiz, ez nuen liburu denda/proiektua ezagutzen eta oso interesgarria ematen du. Bigarren eskuko liburuak salduz, bazterketa soziala pairatzen duten pertsonak laguntzen dituzte.

Hiru liburu ekarri ditut etxera, tartean Philip K. Dicken ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas?

Oraintxe konturatu naiz beraien webgunea .es dela, hurrengo bisitan @puntueus inguruan egingo diet berba 😎

libu.es/​

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.