Erakutsi gehiago
Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@izaro @dabidnet @Zaru_ttikiya @Izaskun @koldotxu @kuia @jonUgarte @aldatsa Kaixo ekipo!

Gogoratu hilabete honetatik hasita, eztabaidarako traola aldatuko dugula, hemendik aurrera liburuaren izena izango da. Hilabete honetan . Ados?

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Ingelesez egitura hori mantentzeko agintera erabiltzen da (Open file).

Gaztelaniaz eta Frantzesez infinitiboa erabiltzea erabaki zuten (Abrir fichero, Ouvrir fichier).

Euskaraz aditza hasieran mantentzeko modu naturala agintera da (Ireki fitxategia).

Gaztelania edo Frantzesaren eraginez infinitiboa erabiltzen bada, aditza atzean jarri behar da (Fitxategia ireki).

Baina honek bai euskaraz bai informatikan aspaldi finkatutzat jo daitezkeen konbentzioak apurtzen ditu, eta nahasmena sortzen du

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Softwarea euskarara itzultzeko eskarmentua dutenek, profesionalak zein boluntarioak, aginduetarako agintera erabiltzen dute, aditza hasieran.

Hasiberri batzuk honen aurka errebelatzen dira euskaraz naturala aditza amaieran jartzea dela esanez.

Nondik dator agintera, hau da, aditza hasieran erabiltzearena?

Informatikan ‘komandoa – objektua’ egitura konbentzio bat da, eta komando-lerrotik interfaze grafikoetara pasatu zen, ez ohitura hutsagatik, ulermenerako ere baditu abantailak. 1/2

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@boligorria jauna, ZO-RI-O-NAK. Itzela baita @argia​ko hilabete honetako Larrun monografikoa. Benetan: 👏👏👏

Planteatzen duzun galderaren erantzuna erabat argia da niretzat: teknologiarekiko jarrera kritikoa izango bagenu, beste egoera baten egongo ginateke. Zurearen ondorio berdinetara heldu nahi zuen artikulu laburra idatzi nahi nuen, Assangeren atxiloketa zela eta. Laburbilduz: hau ez dela amesten genuen iraultza digitala + hacklab-en ekarpenak gaur atzo baino beharrezkoagoak direla.

Zure patroi simetrikodun alkandorarekin, zure iPhonearekin, zure zigarro elektronikoaren lurrindun kearekin, zure tatuai txikiekin (nola bestela?)... oso modernoa eta desberdina zarela uste duzu, baina kale berean gurutzatu ditudan beste dozena erdiak bezala, nahiko ergel antza hartzen dizut

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

🔊🔊   Datorren maiatzaren 30ean 📆  gure -ra ✊  gonbidatzen zaituztegu euskal nola funtzionatzen duen eta nazioarteko gatazkekin duen harremana hobeto ezagutzeko.
“Gerra hemen hasten da” dokumentala proiektatuko dugu🎥  , eta gurekin izango dira Joseba Sanz, dokumentalaren zuzendaria, eta Mònica Vega, banka armatuan aditua.
euskadi.isf.es/blog/gerra-heme

En lo que yo creo, Emma Goldmanek New York World aldizkarian idatzitako testu gomendagarria da.

Bere hitzetan definitzen da bere ideologia. Jabetza pribatua, gobernuaren behar eza, antimilitarismoa, adierazpen askatasuna, erlijioa, ezkontza, emakumearen emantzipazioa eta biolentziaren erabilera aztertzen ditu.

"Creo que - de hecho, lo se - que todo lo que es bueno y hermoso en el ser humano se expresa y se afirma a sí misma, a pesar de gobierno, y no debido a él." es.theanarchistlibrary.org/lib

Neska gazte bati autobuseko kristalaren kontra hartu dio loak. Garai baten horrela lo egiteko gai nintzen. ?

Adblockerra desaktibatzeko eskatzen didazuen bakoitzean webgunetik noa, bertan dagoena irakurri nahi badut ere, beste barik, jakin dezazuen

Azken kapituluetan gai interesgarri gehiago: zergatik balio behar du mediku baten ordua meatzari baten orduaren bikoitza? Zer dela eta oinarritzen dute sozialista askok, guretzat erabat burgesak diren kontzeptuetan, lanaren balioa? Zergatik zentralizatu ekoizpena? Zergatik ez jarri industria nekazaritzaren mesedetan nekazarien lana teknologiaz lagunduz?

Beste gauza askoren artean, galdera horiek erantzuten ditu, argumentazio maila bikainarekin, Kropotkinek.

Irakurketa oso gomendagarria.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kaixo :fedibertsoa:!

Guztira 5 irakurketa proposamen jaso ditugu traolan.

📊 Ekaineko irakurketa zein izango den bozkatzeko momentua heldu da: labur.eus/ekainekoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-05-31 da.

Zein traola aukeratuko dugu irakurketa komentatzeko? traola aldatzekotan ginen 😉

Denaren kontra jotzen du modu zuzen, kritiko eta argumentazio zorroztasun itzelarekin: bada langile alferrik, baina hain justu beraien lana aukeratzea izan ez dutenak dira, eskolak (nola-halako umeak sortzeko lantegiak) beraien motibazioa pizten jakin ez eta txikitatik baztertuak izan direnak dira, hain zuzen ere.

Emaidazu motibatzen nauen lan bat, eta erabat aldatuko zait lanaz dudan ikuspuntua. "Alferrik" handiena izanda ere.

Erabat ados nago, arazoa ez da lana, arazoa sistema bera da.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada
Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet Hori da! Gero nekazaritzari eta industriari buruz hitz egiten duenean ideia hori berreskuratzen du, nola erabili teknologia lana errazteko eta lan ordu kopurua murrizteko.

Harritu ninduen emakumeei buruz dioena, oso ikuspegi modernoa du. Malatesta irakurtzean are antzeko ideiak aurkitu nituen. Kuriosoa da, Marxek ez du etxeko lana edo zaintza aipatzen, adibidez.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.