Erakutsi gehiago

:elegose: Ekaitza urrun - Irailaren 25a, barikua 

Bridgefy bezalako existitzen dela jakinda eta "pro-democracy protesters" terminoa alde batera utzita, artikulu interesgarria da.

Hong Kong protestors using mesh messaging app China can't block: usage up 3685% forbes.com/sites/johnkoetsier/

Aurreko baten Argentinako APP sindikatuaren berri izan nuen, gaur Txileri dagokio: Uber plataformako gidariek sindikatu bat sortu nahi dute rebelion.org/noticia.php?id=26

Cixin Liuk bere trilogiarentzat aukeratu duen bukaera nahiko apurtzailea eta filosofikoa iruditu zait. Hiru liburuen irakurketari ordu nahikotxo sartu ondoren, gustuko duen edonork irakurtzeko moduko eleberri gomendagarriak iruditu zaizkit. Benetan.

Baina, hasi orduko, zientzia fikzio gogorra dela jakin behar duzue. Naiz eta, hori bai, idazleak proposatzen dituen ideia guztiak ulergarriak izateko lana hartu duen (eta eskertzen zaion).

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada
Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

:elegose: Ba listo, erabakita. Nik Joanes Urkixoren irakurriko dut. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Bilbon kokatzen den eleberria.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

I don't want to work anymore, let's set that universal money for everyone or abolish money right now.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kaixo :fedibertsoa:,

Inkestan berdinketa bat dugun lehen aldia da (4 (+1)), hortaz, aurreikusita zegoen bezala hilabete honetan norberak aukeratu beharko du bietako zein irakurriko duen:

* Joanes Urkixoren Ekaitza Urrun aukeratzen duzuenok traola erabili beharko duzue erein.eus/liburua/ekaitza-urru
* Patxi Zubizarretaren Julien Vinsonen Hegaldia aukeratzen duzuenok traola erabili beharko duzue alberdania.net/eu/libro/julien

Zein liburu aukeratuko duzue?

Dena, ezinbestean, arrazionaltasunean oinarritu behar dela uste duten horiek aspagarriak dira.

Telesail labur bat gomendatuko dizuet. Gaur egun ere, AEBetan pertsona asko eta asko preso mantentzen dituen bidegabeko arrazakeria instituzionala erakusten du: When they see us (Así nos ven) en.m.wikipedia.org/wiki/When_T

Nork itzuliko die preso guzti hauei inoiz lapurtu behar ez zitzaien bizitza?

zientzia-fikzio feministaren jaialdiak itxura ederra dauka aurten ere. Oraingo honetan BilbaoArte Fundazioan (Urazurrutia Kalea 32) burutuko da irailaren 6 eta 7an ansiblefest.wordpress.com/prog

Franco Berardi filosofoari egindako elkarrizketa interesgarria @argia​n. Irakurketa gomendagarria: "Kapitalismoak desira sustatzen du etengabe, baina gozamena gerorako uzten du beti"
argia.eus/argia-astekaria/2655

Ez dakit blog teknologiko garrantzitsuenek (agian ezagunenek esan beharko nuke) Google vs. Huawei-ren inguruan idazten dituzten goiburu sentsazionalistekin zenbat diru irabazten duten. Baina argi dago beraien irakurleei sor dieten begirunea saltzeko beste izan behar duela.

Aurreko biak bukatuta Cixin Liuren trilogiaren hirugarrena hastera noa. Momentuz, irakurri dudan guztia erabat gomendagarria dela deritzot, ea nola bukatzen duen

Cixin Liuren El bosque oscuro liburuaren spoilerrik gabeko laburpen bat egingo dizuet.

Liburu honek, trilogiaren bigarrena, hiru zati ditu:

* Lehen zatia: maila politikoan oso interesgarria.
* Bigarren zatia: maila teknologiko eta estrategikoan oso interesgarria.
* Hirugarren zatia: maila filosofikoan oso interesgarria.

Irakurlea zirrikitu desberdin eta asma ezinezkoetatik eramateko gaitasun itzela erakusten du!

Thirteen reasons why telesaila oso interesgarria iruditu izan zait beti, baita azken denboraldi honen zati garrantzitsu batzuk. Baina iruditzen zait, bortxatzaile baten infernua erakutsi nahi dutenean, bortxatzaile baten zuriketan laguntzen dutela edo talde feminista baten erradikaltasuna erakutsi nahi dutenean, sistemarentzat onargarria ez den feminismo aktibista larrutzen dutela.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kaixo :elegose:!

Guztira 4 irakurketa proposamen jaso ditugu traolan.

📊 Iraileko irakurketa zein izango den bozkatzeko momentua heldu da: labur.eus/irailekoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-09-31 da.

Animatu eta parte hartu!

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Emakumeen eskubideen aurka mobilizatutako taldeak pozik egongo dira. 2016ko irudi honetan kalean irainka eskatzen zutena orain alkateak eskatzen du, “tentsioa” baretzeko aitzakian.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.