Erakutsi gehiago

Desobedientzia zibila N-garrenez atxilotu zutenekoa... Força companyes!

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kaixo :fedibertsoa:!

Hona hemen urriko irakurketa aukeratzeko traolatik jasotako liburuen inkesta: labur.eus/urrikoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-09-30 da.

Oraingo honetan arazoak izan ditut irudiak kargatzeko eta portada gabe doaz 😞

Barkatuko nauzuelakoan 😘

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Sare banatuetan antolatzearen aukerak: nire Matrix profila zerbitzariz aldatu dut. Gehienoi esan dizuet, baina hemendik aurrera nirekin Matrix bitartez berba egin nahi baduzue @dabid:sindominio.net erabili.

Sindominio.net zer den jakin nahi duzuenontzat: wp.sindominio.net/sindominio-n

El enemigo conoce el sistema, Marta Peiranoren azken lana da (edo hori uste dut behintzat). Bi gauza goraipatuko nituzke. Alde batetik, berriz erakusten du oso komunikatzaile ona dela eta gaia kontrolpean duela. Bestetik, jartzen dituen adibideak kontutan hartzen baditugu, edozeinek irakurtzeko moduko liburua osatzen du.

Era berean, gauza bi bota ditut faltan: antikapitalismoa eta azken ondorioen kapitulu bat.

Snowdenen memoriak hasiko ditut 😇

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Itxura ederra hartu diot aurtengo ​ari. Autogestioaren beharraz ohartzeko beste gune bat.

Plazer bat izan da lagun zaharrekin berriz elkartzea eta eztabaidatzea. Ezinbestekoen kategorian halabeharrez lekua egiteko moduko horrenbeste aktibista konprometitu dira...

Gauza berriak datoz!

Consecuencias naturales irakurtzea gomendatzen diot hizkuntza inklusiboa, abortua, amatasun subrogatua, nahitaezko ugalketa, bortxaketa, ugaltze-eskubideak eta genero-identitateen inguruan hausnartu nahi duen edonori.

Umoretsu, lotsagabe, sakon, berezi...

Crononauta elkarteak publikatutako liburuen artean irakurtzen dudan hirugarren da. Gauza bat ikasi dut: irakurri elkarte horrek argitaratzen duen edozer. Ez irakurri kontrazalik: E-DO-ZER crononauta.es/tienda/

Elia Barceló-ren Consecuencias naturales irakurtzen nabil. 1994an argitaratua eta Crononauta elkarteak aurtengo otsailean berriz editatua.

Espekulazio oso interesgarria planteatzen digu, gustura irakurtzen nabil eta kaleratu nahi duen mezua ezin da argiagoa izan.

Hasiera batean kontrajarriak bezala ulertu ditudan ideiak planteatzen dizkigu, adibidez, queer bezala definitu daitekeen gizarte erabat karratua.

Hitz bakarrean definitu beharko banu, "berezi" erabiliko nuke

Inoren munduan, @asellu lagunak bere zortzigarrena kaleratzeko prest aselluzarraga.com/inoren-mundu

Irten bezain pronto proposatuko dut @elegose​n! Alde batetik, Aselen imajinazioak muga gutxi ezagutzen dituelako eta bestetik, idazlearekin fedibertsoan mintzatzeko aukera izango dugulako!

​ren afera aztertzeko R/Hack 2019 ​a baliatuz deitu dugun bileraren ordutegia hurrengo hau izango da:

Larunbata, hilak 21, 11:00 - 13:00, Errekaleor (Gasteiz)

argia.eus/blogak/dabid-martine

Miren Arantzeta irakasleak ariketa psikolinguistiko bat prestatu du euskaldunentzat. Denok gaude gonbidatuta parte hartzera sustatu.eus/1568726719

"Psikolinguistika ikerketa batean parte hartu behar duzu. Ariketa honetatik jasotzen ditugun datuak afasiadun eta afasiagabeko pertsona elebidunek ahozko hiztegia nola biltegiratzen eta berreskuratzen duten ikertzeko erabiliko ditugu."

Ostegunean Stallmanen iritzien inguruko artikulu bat argitaratuko dut @argia​ko Leihotik ihesi blogean (nire iritziarekin noski). Oso kritikoa izango naiz. Baina ez ditut, ikusi ditudan beste askok bezala, iritzi horiek software librea egurtzeko erabiliko.

Apustu enpresen albistea erabat interesgarria dela uste dut @argia, baina jarioan gertatu zaizuena konpondu 😜😜😜

Kultura librearen filosofia barneratzea estrategikoa da hizkuntz komunitate txikiontzat. Norabide honetan, guztion egoera indartzeko tresna dira lizentziak. Egun lizentzia libreekin ari gara edukiak sortzen ia euskarazko hedabide guztiak –zein eta publikoak izan ezik!–. Egongo al da munduan hiztun komunitaterik hedabide gehienak lizentzia libreekin lanean dituenik?

@argia​ko @larbelaitz​en blogean:

argia.eus/blogak/lander-arbela

Ez dakit zehazki zer baliatzen duen "Binti: Hogar" noveletteak irakurlea horrenbeste harrapatzeko, baina Nnedi Okoraforrek bigarrenez lortzen du. Zalantza izpirik gabe.

Agian norbere barrura joatea, sustraietara bidaiatzea, izarrarteko bidaiak egitea baino ikaragarri zailagoa dela erakusten digula.

Bigarren hau ere erabat gomendagarria

:elegose: Eta urrian eleberri bat irakurri beharrean, nobela grafiko bat irakurriko bagenu?

* Gerezi garaia: Lucio Urtubiaren biografia ilustratua, Mikel Santos (Txalaparta 2018).
* Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Dani Fano (Astiberri 2018).
* Zubigileak, Alfonso Zapico (Astiberri 2018).

Proposamen honi harrena ona egitea espero dut, hau baita nire 😂

Komikiak irakurtzeko ohitura daukazue? Ez nik.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada
Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.