Erakutsi gehiago

:elegose: Hemen uzten dizuet gizakia artotik nola sortu zen azaltzen duen kontakizuna. "Los otros cuentos. Relatos del Subcomandante Insurgente Marcos, Volumen 2"

Bosgarren narrazioa da tori.eus/link/TVRFMk5UQTJNamcw

(Lotura 15 egun barru iraungiko da).

:elegose: Aizue! Amerika ertaineko kosmobisioarekin asko gozatuko dudala uste dut

Sihuanaba en.m.wikipedia.org/wiki/Sihuan

:elegose: Ikasiz hasiko dugu komikia.

Nawat Mexikoko toltekek hitz egiten zuten eta egun haien ondorengoek (Pipilek) hitz egiten duten nahuatl hizkuntzarekin lotura du.

Pipilek esaten dute gizakia artotik sortu zela.

Marcos komandanteordeari ere irakurri diot Mexikoko zonalde baten mundu-ikuskera berdina duen istorioa. Esango nuke "Aventuras y desventuras de Don Durito" liburuan zela (Lumaltikeko lagun batek ekarri zidan Chiapasetik 😍).

Nawat eu.m.wikipedia.org/wiki/Nawat

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet @gamerauntsia

Egia esan itzulpena @librezale kapela jantzita egin nuen, Android plataforma libreago eta euskaldunago bat lortzeko kimera amaigabe horretan.

librezale.eus/wiki/AndroidEusk

Jolas bat izanik (eta ona gainera) Game Erauntsian izan du oihartzun gehiago eta blogerako artikulu bat eskatu zidaten, nola ez ba!

Kapelak kapela, hor dago partidatxo bat bota nahi duenarentzat.

Burujabetza teknologikoa aztergai Errekaleor burujabean sarean.eus/burujabetza-teknolo

(Egunen baten zor z-rekin idazten dela gogoratuko du garezur handi honetan gordetzen dudan gai grisak...).

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

🙋🙋‍♂️ Bukatu da bozkatzeko epea eta irabazleak 4 (+2) bozka jaso ditu.

📖 Aukeratu dugun liburua, kasu honetan komikia: Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Dani Fano astiberri.com/products/migel-m

:fedibertsoa: Komikiaren izenburua oso luzea denez, elkarrizketarako erabiliko dugun traola izango da. Ados?

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Burujabetzari, energiaren eskuragarritasunari eta pobrezia energetikoari buruzko esperientziak Europan, Afrikan eta Asian, Nazioarteko Konferentzian Energia Trantsizioari eta Demokraziari buruz; Urriak 9-11
tradener.wordpress.com/konfere
------
Experiencias sobre soberanía, acceso a la energía y pobreza energética en Europa, África y Asia del9 al11de octubre en la Conferencia Internacional sobre y Democracia
tradener.wordpress.com/konfere

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kaixo :fedibertsoa:!

Azken egunak inkesta betetzeko. Hauetako zein irakurri nahi duzu urrian? labur.eus/urrikoinkesta​

Oso gomendagarriak Snowdenek bere memorien azken orrialdeetan egiten dituen ​ri lotutako hausnarketak.

Atzo aipatu bezala, gehiago disfrutatu ditut pasarte pertsonalak inteligentzia esparruen azalpena baino. Zer egin zuen banekien, zergatik egin zuen behin baino gehiagotan irakurri diot. Baina, egindakoak bere barnean eragindakoa liburu honetan bakarrik irakurri dut.

Laburbilduz, inteligentzia agente edo disidente rolei, pertsona gailentzen zaio, eta eskertzen da.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Sare sozial zentralizatuen ajeak agerian berriz ere. Gaur jakin dut Twitterrek Cubako agintari eta kazetari batzuen kontuak blokeatu zituela, tartean Raul Castro presidentearena.

Gutxi batzuen erabakiak saretik kanpo utzi ditu. ​n :fedibertsoa: ezinezkoa izango zen hori, kontua beste instantzia batean sortzeko aukera izango bailukete edo beraien instantzia propioa sortzekoa.

theguardian.com/world/2019/sep

Gustura nabil Snowdenen memoriak irakurtzen.

PRISM zer den azaltzen du, modu oso ulergarrian gainera, baina interes handiagokoak iruditzen zaizkit bere nondik norakoak azaltzen dituzten pasarteak. Adib. zergatik egin zuen egindako hori.

Pasarte batzuk leuntzen saiatuko ote zen pentsatu nuen, baina gizarte osoari barkamena eskatzen badio ere (ezinbesteko katebegia izan zen CIAn edo NSAn), ez du bere burua biktima bihurtzen. Pasarte hauek oso zintzoak iruditzen zaizkit

Gaurko elkarretaratzeak hasi orduko ez genuen Greta Thunbergik behar izan AHTaren kontra, errauztegiaren kontra, frackingaren kontra, energia berriztagarrien alde, deshazkundearen alde... mobilizatzeko eta ekainean hasteko.

Gaur heldu zareten guztioi: ondo etorriak, benetan. Sartu, ez izan lotsarik. Baina hamaika aldiz errepikatu badidazue ere, hau ez da lehen aldia, eta ez da azkena izango. Ez desitxuratu besteon iragan politikoa, mesedez.

Bermeon aldaketaren kontrako elkarretaratzea.

Argazkian agertzen diren bat baino gehiagorekin, behin baino gehiagotan egon naiz, gaur ekosozialismo deitzen dena aldarrikatzen. Hauetako askok, Lemoizko zentralaren inguruan sortu zen eragileen inguruan lanean egon ziren (greba mugagabea...).

Gaur kapitalismo berdea aldarrikatu aurretik, Gipuzkoako errauztegia edo AHTa eraikitzea politikoki eta ekonomikoki albideratu dutenen kontra.

Memoria aldarrikatu nahiko nuke gaurko honetan.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Atzoko "bluetoothik ez badu ez dut nahi", gaurko "blockchainik ez badu ez dut nahi" da 😒

Joan den asteburuan Errekaleorreko hackmeetingean burujabetza teknologikoaren afera aztertzeko asanbladan atera genuen ondorioetako bat, ekintza eta agendak konpartitzeko aukera ematen duen eztabaidagune publikoa osatzen joatea izan zen.

Bada, hau da: listas.sindominio.net/mailman/

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada
Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.