Erakutsi gehiago

🚨 mobilizazio zaratatsuak:

📢 Ots. 11: Zalla, 19:30 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Donostia, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Hernani, 19:00 Plaza Berrin.
📢 Ots. 12: Usurbil, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Zubieta, 19:00 Alamandegin.
📢 Ots. 12: Andoain, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Oiartzun, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Irura, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 12: Lasarte-Oria, 19:00 udaletxe aurrean.
📢 Ots. 13: Bilbo, 18:30 Arriaga plazan.

Aizu, Android telefonoan euskaraz idazten duzunean akats ortografikoak sahiestuz eta zure pribatutasuna kolokan jarri gabe egin nahi duzu? Bada, irakurri @librezale​ren hau librezale.eus/2017/02/20/anyso

Gaurko egunez, duela 30 urte, 1990eko otsailaren 11n Nelson Mandela askatu zuten Hegoafrikan 27 urte preso eduki ostean.

Apartheidaren aurkako eta Afrikako Kongresu Nazionaleko militantea zen. Aurretik, borroka armatuan aritu zen Umkhonto we Sizwe erakundean. Kartzelatik irtetean elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatu zituen. Hegoafrikako presidente hautatu zuten eta Bakearen Nobel Saria eman zioten. AEBen terroristen zerrendan egon zen 2008ra arte.

@argia​ren egutegiko edukia.

Zaldibarreko herritarrek kaleak bete dituzte, gure mandatari ustel eta paternalistek baino duintasun asko gehiago daukatelako.

Errepikatzen hasia banaiz ere: herriak bakarrik salbatzen du herria.

Euskadi, auzolotsa.

:elegose: Ni izan al naiz jasotzeko Elkarren mezuaren zain egon den taldekide bakarra? @Izaskun amaitzear zegoela uste nuen 😜

(Datorren astean martxoko proposamenarekin hasi behar dugu eh!? 🤣)

Laugarren eguna, eta oraindik ez dira agertu zabor-industrialen tonen eta tonen azpian lurperatutako eta galdutako bi langileak. Lau egun, eta erantzule politikoek aurpegia eman gabe jarraitzen dute. Lotsagarria da bururatzen zaidan hitzik politena

Euskadi, auzolotsa.

Ados egon gintezke, ala ez, Carlos Taibok Repensar la anarquía liburuan erabiltzen dituen argumentuekin. Nolanahi ere, inork ezin du ukatu pertsona adimentsua eta argia denik. Intelektualki zintzoa ere badela esango nuke. Azken hau, oso argi ikusten dut Espainiako errepublikari, marxismo-leninismoari, sobietar batasunari eta Latinoamerikako praktikei buruz hitz egiten duenean

Herriak bakarrik salbatzen du herria @birasuegi. Eskerrik asko konpartitzeagatik.

Eitzagako auzotarrek manifestu bat kaleratu dute hondakindegian gertatzen ari denaren harira anboto.org/zaldibar/1581275349

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Ja tenim el programa tancat i publicat com sempre a la nostra web sobtec.cat. Gràcies a totes les que ens heu fet arribar les vostres propostes i, sobretot, a tots els ponents amb qui compartirem el Congrés 2020

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada
Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Gogoratu: Zaldibarko zabortegian arriskutsuak ez ziren hondakinak bakarrik pilatzen zituzten eta Zubietako erraustegiko tximiniatik Chanel Nº 5 lurrina aterako da

Joan Isaac abeslari katalanaren abesti eder hau ezagutu berri dut, Salvador Puig Antich ekintzaile anarkistari opari (Heinz Chezekin batera garrote bidez frankismoan gauzatutako azken erailketa izan zen).

No sé on ets, Margalida,
però el cant, si t'arriba,
pren-lo com un bes.
Crida el nom
del teu amant,
bandera negra al cor.

🏴 A Margalida invidio.us/watch?v=7Gzsv-PK0cY

Galdera kolektiboa berriz ere: Irakurtzen ditudan liburuak sarritan azpimarratu egiten ditut. Azpimarra horiek etorkizunean erabiltzeko intentzioarekin, baina liburu fisikoen azpimarretan ezin ditudanez bilaketak egin, ez ditut sekula erabiltzen.

Tira: bibliografia kudeatzeko aplikazio interegarririk ezagutzen duzue? GNU/Linux eta Android sistemetan erabiltzeko aukera beharko nuke (gehienetan ohean irakurtzen dut, portatilik gabe).

@izaro @ondiz @okerreko

Urtebete inguru daramat anarkismoaz irakurtzen. Kropotkin, Malatesta, Goldman, Taibo, Gurrieri, Gelderloos eta abarren zenbait testu. Ikasi dudan okerrena, niri buruz da: 20 urte inguru nituenean, askoz ahalegin gutxiago egin behar nuen testu politikoak ulertzeko. Nago, bideko ohitura onen eta txarren eragina delakoan.

Garai hartako niak anarkismoa ulertzera bideratu behar zuen, ez nire kultur erreferentzia berdinekoak ez ziren inguruneetatik ondorio okerrak ateratzera.

Bidea gozatzen nabil.

Presentación do libro Anarquistas y libertarias, de aquí y de ahora. Carlos Taibo invidio.us/watch?v=k4Fd2RJXgSA

Anarquistas y libertarios de aquí y ahora liburuak sentimendu kontrajarriren bat utzi dit. Alde batetik, oso didaktikoa iruditu zait; uste dut Carlosek ederki azaltzen dituela gauzak, eta asko pentsarazi dit -eta etorriko dena- bere laugarren kapituluarekin (Anarquismo y cuestión catalana). Hala ere, uste dut gehiago sakondu zezakeela idatzizkoan, nik behintzat eskertuko nukeen, gaitasuna soberan du, argi eta garbi @ondiz

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet F-Droidetik deskargatu daiteke jada 7.504 eta bai, lan txukuna egin dute, lehen baino erabilerrazagoa iruditzen zait orain

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.