Erakutsi gehiago

Berrogeialdian gauden bitartean aspertu ez gaitezen, hona hemen euskarazko bi (, ??) bideo kanal interesgarri:

* @anarkohippie​k sortzen duen musika (lagina?) hemen aurkituko dugu open.tube/accounts/enaralarrai
* @PorrurenGrabatokia​rekin soinuaren eta honen edizio librearen inguruan ikasiko dugu open.tube/video-channels/porru

Hobeto pentsatuta: berrogeialdia bukatzen denean ere, ez utzi bideo hauek ikusteari 😎

Joder koronabirusa ez, baina katarroa, ederra! Gabon 🤧

- COVID-19 pandemiaren eskusarekin milaka pertsonen giza eskubideak urratzen ari dira!
- Tira, umea, ez esan txorakeriarik.
- Adibidez, mugimendu-askatasunerako eskubidea.
- Zuk aipatzen didazun eskubide hori...

Gaur etxetik egin dut lan eta katua nire ondoan egon da lo, bost orduz! Telefonoz deitzen zidaten bakoitzean, begi bat ireki eta bizia barkatzen zidan 🐈

Amak esan dit Mercedes, eta beste enpresa handi asko, itxita daudela. Ezetz esan diot, Mercedes behintzat itxi egin dutela, eta nahi izanez gero berea ere itxi dezaketela. Ondoan izango gaituztela, ni bereziki 🤭

Langileontzat egun gogorrak datoz: Alarma egoeraren aurrean 10 gomendio langileontzat eskuorria atera du LABek.

ERTE izango da egunotako hitz sakrosantua, zure enpresak horrelakorik sinatzera behartzen bazaitu, "Ez ados" idatzi sinatu ordez eta segi sindikatura.

Aurrekoetan ez bezala, krisi hau ez dadila gure larrutik ordaindu!

"Gure komunitatea oso ezkerrekoa dela pentsatzen dugu, baina honelako egoera batean ikusten dira haren klase ertaineko tendentziak: oso modu akritikoan irentsi dugu egoera honen irtenbidea nagusiki erabaki indibidualen gainean ebatziko dela.", Gorka Bereziartua, @argia.

Nire bizitza osoan zerbaitekin ados egon banaiz, artikulu honetako "Marko indibidualistak irensten" atalarekin izan da argia.eus/albistea/gizartetik-

Ezin da hobeto azaldu @gorka_bm

Atzo @joseba​k KDE-neon aipatu zidan, aurrekoan @etxondoko​k berdin… ados, denbora libre asko daukat, makina birtual baten probatuko dut 😜

Batzuk galdetzen dute zergatik ez duen Jaurlaritzak dena ixteko agindua behingoz ematen, eta oooso erantzun erraza dauka, adi gure albokoei:

Bozak, kosta ahala kosta berria.eus/paperekoa/1958/012/

Lehen ere esan dizuet koronabirusak ezin gaituela asperduraz hil: Debian Testing > Debian Sid egiten ari naiz. Aspaldi probatu nahi nuen gainera 🤷‍♂️

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

@dabidnet Poema batzuetan hitz bat ez errepikatzeko eta estetikoagoa izateko balio du, nire ustez.

Adibidez, horrela.
_________ eta horrela.

Hau da, hutsuneak berriro "adibidez" ez jartzeko balio dezake eta, aldi berean, etenaldi dramatikoa dagoela ematen du.

Ea adibideren bat aurkitzen dudan liburua aurrean daukadanean.

Beste poema batzuetan hutsune horiei esker forma dinamikoak edota kaotikoak agertzen dira. Eta, berriro, zerbait estetikoa erabiltzeak sentsazioak eragin ditzake.

Zera… zelako lan eguna. Berandu noa siestara 😭

Koronabirusaren kontu honek ez zaitzala asperduraz hil: Obabakoak irakurtzera animatu naiz

Gaurko siestatik esnatzen naizenean, ez dut jakingo afaldu ala gosaldu behar dudan 😴

Gogoratu hiesaz gain, orain koronabirusa ere har dezakezuela, eta hori ezezagunekin ñaka egiteagatik gertatzen zaizuela. Erabili beti kondoia edo Biblia, eta desinstalatu Tinderra.

Batzuetan, ostiatu behar zaretela jakinda ere, azeleratu egiten duzue eta.

Hemos querido destrozar el capitalismo durante todos estos años, y mira…

Hil egingo gara. Antza. Mari jainkosak har gaitzala bere altzoan 😷

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Ikastetxeen itxiera lehenago argitaratu dute laguntxoak diren hedabideek Jaurlaritzaren filtrazio bati esker. Ardura publikoak ez ditzala eragotzi esklusiba horrek ematen dituen klikak

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

‪Lanak aurreratzen hasteko: non sinatu behar da ospitale pribatuak espropiatu daitezen? Ez dut jende gaixoa ikusi nahi ZIUan kabitu ezinda Poliklinikan rinoplastiak egiten jarraitzen duten bitartean‬

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.