Erakutsi gehiago

Herbert Hoffman-ek diseinatutako tatuaje esanguratsuenak barnebiltzen dituen liburua oparitu didate 🥳

Alemaniakoa zen (tatuajeak modan jartzeko aukera eskasagoa zuten garaikoa), diseinu tradizionaletan oinarritzen da bere lana: barkuak, aingurak, lamiak, animaliak, bihotzak… gaur egun tatuaje tradizionala egiten duten askok, bere lanetan oinarritzen dira.

Europan ere kalitate handiko artista tradizionalak egon ziren. Hoffman zen hauetako bat.

(Bere lanean inspiratutako otsoa daukat besoan.)

:elegose: Andoniren birraitona Frantziako kontzentrazio-esparru batera eraman zuten.

Apirilean Almudena Grandesen Ines y la alegria irakurri nuen. Besteak beste, Frantziako kontzentrazio-esparru baten gertatzen da liburuaren ekintza. Irakurtzea gomendatzen dizuet, hunkitu ninduen.

Andoniren birraitona heldu ote zen jakitera Bigarren Mundu Gerrako Aliatuek 1944ko abuztuan Paris liberatzea lortu zutela?

Gaurkoz hemen, gabon.

:elegose: Esango nuke Olatz Asuak ederki ulertu duela Espainiako Gerra Zibila eta eskolan jarritako lana. Siriaren gaurkotasunarekin nola lotu duen 👏👌

Birraitona preso izan zuen Sananderen, euskaldun askok ezagutuko zuten kartzelan. Beraiei esker gaude gu hemen: oroimena eta duintasuna merezi dute

En Islandia el 38% de la población ya usa una app para rastrear el coronavirus. Sin embargo, las autoridades no han notado un impacto significativo; los métodos manuales siguen siendo más efectivos hipertextual.com/2020/05/app-r

Ondorio oker batetik abiatuz argia.eus/blogak/dabid-martine

Arratsalde osoan tentsio handia izan eta gero, azkenik ertzainak sartu dira Romoko Itzubaltzeta III gaztetxean, gaueko hamarrak galdera. "Inolako agindu judizialik gabe, eta beraz ilegalki sartu dira" hiruka.eus/getxo/1589231619536

:elegose: Begirada tonto baten Arrietako Libao auzoan bizi den amama batekin egin dut topo. Nire bikotea ere Arrietakoa da. Idazlanean amama horren izen abizenak idatzita zeudela uste dut (heltzen naizenean jakingo dut), eta hala bada etxean amama hori nor izan daitekeen galdetu behar dut 😇

: Pacman pakete kudeatzailea erabiltzeko erreferentziazko komando zerrenda laborategia.eus/pacman-komando

:elegose: Esku artean daukat jada hilabete honetan @elegose taldean irakurriko dugun liburua. Edukiak ez du itxura txarrik 🤗

Atzo koronabirusak Sollubeko gudari antifaxistak omentzea galarazi zigun, baina hemen daukazue batailaren berri eu.m.wikipedia.org/wiki/Sollub

Zenbat eta zenbat pertsona ikusi ditut lehen fasearen inguruan kexaka (oso ondo eginda gainera), baina oker dabiltza deskonfinamendu honi logika bilatzen saiatzen direnean.

Bilatu behar duzuen zera hori ez da logika, beste gauza bat da.

Covid-19ak aurten ez digu Sollubeko batailan askatasunaren alde hildako gudari antifaxistak omentzeko aukera eskaini.

🌹 Memoria dugulako eta antifaxistak garelako: Doakiela hemendik nire esker on mezua! Ez zaituztegu ahaztu, ez zaituztegu inoiz ahaztuko.

1937-2020 Oroimena, duintasuna eta borroka eu.m.wikipedia.org/wiki/Sollub

Manjarorekin animatu naiz, ikusiko dugu nola bukatzen duen guzti honek

Modernoei kasu egiteagatik bizkotxoa zaborretara botatzeko geratu da 💣😠🤬

Bota marmelada erdian esan didate, oso gozo geratuko da esan didate.

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Kamera termografikoak erabili nahi ditu El Corte Inglések beraien bezeroen tenperatura neurtzeko. Erabaki hori lotsagarria eta kezkagarria izateaz gain, nabarmen doa pribatutasunaren kontra (eta edonoren inteligentziaren kontra):

1. Asintomatikoen portzentaia altua da.
2. Tenperatura altua eta sukarra ez ditu bakarrik Covid-19ak eragiten.
3. Datu medikuak dira, erabat pribatuak.

AEPD-k neurri hauekiko erantzun irmoa eman beharko luke berehala. Hala ez balitz, desegin dezatela erakundea.

Zure eskola kontzertatuak (aka pribatuak) ezin du bere gain hartu zentroaren desinfekzio-faktura? Primeran, itxi.

Imajina ezazue medikua naizela? Ondo da? Bada, zera errezetatuko dizuet: irakurri gutxienez @ondiz​en hiru Tut egunean. Bana zortzi ordutik behin 😊

Eskerrik asko hitzaldiagatik!

Torturatzaile bat gutxiago dago munduan. Antifaxista bezala, pena bakarra dut: Covid-19k eraman izana.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.