Erakutsi gehiago

"ChAdOx1 nCoV-19 izena jarri diote Oxfordeko ikertzaileek euren txertoari". Bistan da Microsoft Messenger-aren falta sumatzen dutela 🙄 berria.eus/albisteak/184577/ox

Izugarri gustatzen zait GNU/Linux, eta itxura osoa du: luzaroan geratuko naiz banaketa honekin. Hala ere, askoz errazagoa da aptitude upgrade oroitzea, pacman -Syyu oroitzea baino.

Beno, esango nuke, oro har, errazagoa dela aptitude edozergauza oroitzea, pacman edozergauza oroitzea baino 🤣

Txuleta bat euskaraz: laborategia.eus/pacman-komando

Pandemia honek gizarte-klaseez ez dakiela esatea gezur hutsa besterik ez da. Beste bat.

:anarkismoa: Lucio, laguna, eskerrik asko erakutsi diguzun guztiagatik, eredugarria izan zara, eta ez bakarrik anarkista gisa. Arin izan dakizula lurra berria.eus/albisteak/184520/lu

Erakutsi diguzuna geurean gelditu da, egun handiararte anaia 🌹🌹🌹🖤🖤🖤

Aizue, probatu duzue Riot-en bertsio berria? Izena aldatzeaz gain (riot kontzeptua gehiago gustatzen zitzaidan), lan ederra egin dute diseinua eta erabilerraztasuna hobetzeko. Adibidez, kontu desberdinen gakoak egiaztatzea orain oso erraza da.

Probatu ezazue:

Element (Riot.im) (All-in-one secure chat app powered by ) f-droid.org/packages/im.vector

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

‪TXT memea:‬

‪Crossfit egiten duen zakurra: “Ama jo egin naute mintzarazteko, baina nik ez dut eman lagunen izenik eta hortxe gelditu dira fitsik jakin barik”.‬

‪Zakur ñañarra: “Eske maskara janztera derrigortzen gaituzte buaaa, buaaaa, diktadura bat da hau”.

Inoiz gertatu zaidan gauza bizarroena gertatu berri zait: bertso saio bat Camela taldearen musikarekin nola bukatzen duten entzun dut.

Listo, dena ikusi dut, lasai hil naiteke.

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

Zelata masiboaren aurrean:

Herritarrok har ditzakegun neurriak pribatutasunaren eta segurtasunaren alde.

Datorren asteko @argia -rekin argitaratuko da amaitu berri dudan erreportajea.

Besteren artean, @dabidnet -ekin elkarrizketa.

Ea zer iruditzen zaizuen.

Eta aprobetxatzen dut Mastodon-eko kontua berhartzeko 🙂

OpenShot Windowsen erabiltzen dudan bakoitzean joera homizidak ditut. OpenShot Windowsen erabiltzen ari naiz.

😠 Hasi.
😡 Ezarpenak aldatu.
🤬 Bideoa esportatu.

Hirugarren fasean nago.

:elegose: #EneBaitanBiziDa - Hirugarren partearen hasiera 

Mariek gauza interesgarri bat planteatzen digu liburuaren erdialdera, gardenki: ez da bat ere erraza etxera bueltatzea behin bakarrik denbora luzez bizi eta gero... ohikoak ziren gauza asko ez dituzu berdin bizi eta etxean geratu direnak hartu ez duten beste erritmo bat hartu duzu. Ez hobea, ez okerragoa, desberdina

Egiaztatu zure web nabigatzaileak telefono mugikorreko sentsore eta gertaeretara sarbidea duen hatthieves.es/mobile-sensors/

Adibidez, Firefox eta Chrome konpara ditzakezu.

Gai hauek interesatzen bazaizkizu, jarraitu @hatthieves

"Hemengo" polizia hangoa bezain harroputza, hertsatzailea, zapaltzailea, nartzisista... (jarrai nezake) da. Zuok ere gure kaleetatik alde egin beharko zenukete berria.eus/albisteak/184312/ov

@argia egutegian:

Gaurko egunez 1977ko uztailaren 14an, Bilbon 200.000 lagun inguru batu ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurkako manifestazioan.

Euskal Itsasalde Ez Nuklearraren Defentsa Batzordeak deitu zuen, eta garaiko prentsaren arabera “Euskadin gerraosteaz geroztik egindako manifestaziorik handiena” izan zen.

Normalean, modernitatearen eta iraganaren arteko lanek sekulako nagikeria ematen didate (izan liburu, pelikula...). Gainera, aspergarria egiten zait iraganeko edozein denbora hobea izateko ideia hori. Gehiegi landu dela uste dut, agortuta dagoela.

Hala ere, Marieren hau interesatzen ari zait, eta, azkenean, bere aitak Josefinari lotu nau. Gogotsu irakurtzen nabil.

Kontatzeko modua gustatzen zait, eta aipagarria da oraindik ez dudala hiztegia atera behar izan 😜

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

‪Analisi politiko batzuk ulertzeko mekanika kuantikoa behar da. “Schrödingerren abertzalea” fenomenoa, adibidez. Horren arabera, une berean EAJ alderdi erregionalista besterik ez da eta parlamentuan gehiengo abertzale zabala dago (EAJ zenbatuz, noski).

En fin, arraina salduta. Irabazle argia: Idoia Mendia.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.