Erakutsi gehiago

Ez nuke nahi mezu triste honekin @elegose inkestaren emaitza ezegonkortzea (🤣🤣), baina ikaragarri poztuko naiz hil honetan @asellu​ren liburua irakurtzea erabakitzen badugu (asteburua daukazu oraindik irakurketa aukeratzeko) 😅

Oroimenaren ahulezia eta ezkerraren ajeak, Asel Luzarragaren ‘Bahiketa’-n naiz.eus/eu/actualidad/noticia

«... irakurleari hazkura eragin nahi izan diola berretsi du.»

Ikasturte honetako lehen blog bidalketa @argia​ko Leihotik ihesi blogean.

Eta Idazkaritzak txoria zuen maite argia.eus/blogak/dabid-martine

Espainiako Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak Radar Covid aplikazioa software libre gisa askatzea erabaki du (Mozilla Public License 2.0). Irailaren 9an egitea aurreikusten du nitter.net/SEDIAgob/status/130

Aplikazioan gutxienezko konfiantza izateko, eta gardentasun minimoa bermatzeko ezinbesteko urratsa da. Ez dut uste Idazkaritzak software librearen balio politikoa DNAn integratu duenik (hala balitz hasieratik egingo zukeen), baina zentzuzko urratsa dirudi momentu honetan.

«...

Gizon bati gauza erabilgarri bat egin izana barkatu diezaiokegu baldin eta miresten ez badu. Alferrikako gauza bat egiteko aitzakia bakarra hura biziki mirestea da.

Arte oro guztiz alferrikakoa da.»

1891 - Oscar Wilde, Dorian Grayren erretratua/The Picture of Dorian Gray, hitzaurrea (bere eleberria "oldarkortasunez erasotu zuten kazetari miserableei").

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada
:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

:elegose: Ikasturte berriari gogotsu ekiteko traolan jasotako liburuetatik zein irakurriko dugun aukeratzeko momentua heldu da framadate.org/UDxslVuA4vBsoqJv

Irakurtzen bukatu berri dudan Truman Capoteren A sangre fría liburuaren filma jarriko dut, irudikatu ditudan pertsonaiak fisikoki konparatu behar ditudalako 🤣

Azken opor eguna, bihar lanera bueltatzen naiz. Lagun batek esan dit: beste batzuk ezin dira bueltatu. Ba bai, egia izango da, baina anti-psikologia mierdero horrek ez nau kontsolatzen 😪

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

Avui Dani Gallardo fa 23 anys. Està a presó preventiva des del 16 d'octubre del 2019, represaliat per l'Estat espanyol per haver-se manifestat en solidaritat amb la revolta que es produí als carrers de Catalunya en resposta a la sentència del Procés. No l'oblidem, #DaniLibertad!

Bueltatu daitezela militar txerri horiek euren base militarretara eta etor daitezela zientzialariak, medikuak eta irakasleak. Gainerako guztia gutaz barre egitea da.

:fedibertsoa: Dabid (r)en bultzada

Ohorea izan da El Salto radioko lehen kontsultategi teknologikoan parte hartzea segurtasun eta eskubide digitalak bezalako gaiak jorratuz. Konpainia hobea ere ezin zen eskatu 🙂

elsaltodiario.com/tecnologia/c

---

Ha sido un honor participar en el primer consultorio tecnológico de El Salto radio abordando temas como la seguridad y derechos digitales. Tampoco se podía pedir una mejor compañía 🙂

elsaltodiario.com/tecnologia/c

Ezaguna ez zaizun testuinguru historikoa duen liburu bat aurrean duzunean, Wikipedia irakurtzea komeni da. Ezinbestekoa, gutxienez, liburuaren artikulua (laburpena ireki ere egin gabe 😜) eta idazlearen artikulua.

Horrela jakin dut zergatik aipatzen duen Truman Capotek Harper Lee A sangre fría liburuaren esker onetan, edo, horrela ere, sumatu dut hiltzaileen irudia behin eta berriz zuritzen zergatik saiatzen den.

Erabat harrapatuta nauka...

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.