Aiiiii, koldarrok! Orain txolloa bukatzen zaizue eta merkatu berriak bilatu behar dituzue, ezta? Naftalina usaina ez duzue sekula gainetik kenduko.
Frantzisko aita santuak homosexualen arteko bikote zibilak babestu ditu https://www.berria.eus/albisteak/188630/frantzisko-aita-santuak-homosexualen-arteko-bikote-zibilak-babestu-ditu.htm
Datu pribatuen izurriaz eta teknologia burujabetzaz mintzatuko dira Euskarabildua jardunaldietan https://www.argia.eus/albistea/pandemia-garaian-datu-pribatuen-kudeaketaz-eta-teknologia-burujabetzaz-mintzatuko-dira-euskaraldia-jardunaldietan
Eta irabazi zein ez, Eva Perez-Ponsen poesia bilduma hau irakurriko dudala uste dut 😂 #2020AzarorakoProposamenak
Zaharkitze programatua https://www.erein.eus/liburua/zaharkitze-programatua
Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok da nire #2020AzarorakoProposamenak. Aurrekoan Ehun metro irakurri nuen eta ikaragarri gustatu zitzaidan, ea hau https://www.erein.eus/liburua/lili-eta-biok
'Neskamearen ipuina': beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2020/10/20/neskamearen-ipuina-beste-ezinbesteko-distopia-bat-euskaratu-du-txalapartak/
Leire Bilbaoren azken poesia liburuak duen musikaltasuna erabat hartu nau. Hori bai, ernaldu denak, inork baino gehiago disfrutatuko du (nik, seme gisa disfrutatu dut).
#EtxekoUrak du titulutzat. Nire apalategian #EtxekoHurak da 🤗
Erdi Aroan kokatutako istorioa bat irakurtzen ari naiz eta pasarte batek aspaldi irakurritako liburu bat gogorarazi dit. Migratzaile baten bidaia kontatzen zuen orduko hark eta gauez egindako bus bidai baten irakurri ostean, lehengusu txikiari oparitu nion. Orduz geroztik ez naiz sekula izenburua gogoratzeko gai izan.
Gogoeta laburbilduz: zenbait herrialdeetan Erdi Aroa pairatzen jarraitzen dute geurean desadostasun politikoa sudurra musukotik ateraz erakusten dugun bitartean.
AEBtako liburudenda honetako bezeroek #Amazonen erosten dute gero eta gehiago, eta Amazonek bere ohiko estrategia zikinak erabiliz, liburudenda zukutzen eta azkenik ordezkatzen ari da. Munduko milioika komertzio desberdinetan gertatzen ari den zerbait da, baita EHn ere.
"Ez baduzu Amazon munduko saltoki bakarra bihurtzerik nahi, ez erosi bertan"
"Amazon, utzi distopia Orwelli mesedez"
Liburudendaren webgunea: https://www.greenlightbookstore.com/
Pena YouTubetik izatea, baina 21:00etan @asellu laguna izango dugu VII Festival Internacional de Poesía del Wallmapu ekitaldian, lotura honetan https://youtu.be/wHzN7ikEPCo
Apple bi hippyk sortu izanak ez du ezer aldatzen (Apple Inc. zuritzea II) https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/10/16/apple-bi-hippyk-sortu-izanak-ez-du-ezer-aldatzen-apple-inc-zuritzea-ii/
Nieves Capote ilustratzailearen irudiekin txundituta geratu naiz. Material asko dago, eman begiratu bat https://ilustraciones.otrosmundoschiapas.org/
👏 Honek itxura ederra dauka: Wallmapuko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdia http://aselluzarraga.com/wallmapuko-nazioarteko-vii-poesia-jaialdia/
#Dendaostekoak aurrera doa eta sentsazioa gazi-gozoa daukat. Zenbait pasarte erabat interesgarriak dira eta herria dendatik ulertzeko zera hori aberasgarria iruditzen zait.
Baina, momentu batzuk lauak geratzen zaizkit eta inora ez iristeko aurrera egiten ari naizela iruditzen zait noizbehinka. Bidaia gisa gozagarria da, asko gustatzen zait mimoa, testuingurua... baina ez dakit nahikoa ote den.
Amaitzeko asmoa daukat, honezkero jakin nahi dudalako nora eramango nauen 🤓
@aldatsa ikusi duzu hau? Beste egunean aipatu zenuenaren haritik. Hacktoberfest - Linux Hispano https://www.linuxhispano.net/2020/10/06/hacktoberfest/
Ikertzaile berdinek antzeko emaitzak lortu zituzten Dublingo autobus batean egindako probetan ere.
https://www.scss.tcd.ie/Doug.Leith/pubs/bus.pdf
Tranbia eta autobusen metalezko egiturek Bluetooth uhinak islatzen dituzte eta pertsonek absorbatu. Ondorioz, seinalearen indarraren eta distantziaren arteko korrelazioa ahula da.
Garraio publikoa #koronabirusaren zabalkundea detektatzeko aplikazioak erabilgarriak izan daitezkeen ingurune bat da, baina ikerketa hauetatik emaitzak oso kaskarrak direla ondorioztatzen da.
📢 Aktibista eta 💻 blogari ahobizia 365 egun.
🐧 Software librearen, 🧰 burujabetza teknologikoaren, 🛡️ pribatutasunaren, ✊ eskubide sozialen eta 💬 euskararen aldeko ekintzailea.
🚽 Desprogramatzeko prest.