Erakutsi gehiago

R/Hack 2019 ​a Errekaleorren (Gasteiz, EH) burutuko da irailaren 20, 21 eta 22an. Bertan, teknologiak dituen ondorio sozial eta politikoen inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Hauxe da aurtengo manifestua es.hackmeeting.org/hm/index.ph

Nomada - Informazio gehigarria 

Nomada - Ba muoi ba (spoiler) 

Nomada - Ba muoi ba (spoilerrik gabe) 

Nomada - Hamasei 

Dabid :fedibertsoa: (r)en bultzada

Nomada - Chin 

Bat egiten dut irudi honek eskatzen duenarekin.

Debian komunitateak palestinarrek egunero pairatu behar duten guztiz ezohiko egoera politiko eta soziala salatzeko eta Debianen 2020ko konferentzia lekuz aldatzeko denbora dauka. Borondatea erakustea besterik ez zaio falta.

Ez dadila izan Israelen normalizazioan laguntzen duen horietako bat

Liburuaren helburua oso bestelakoa bada ere, Andy Weir idazlearen Artemisa lanarekin kapitalismo basatiak etorkizunean sortu genezakeen edozein zibilizazio suntsitzeko gaitasuna duela ondorioztatu dezakegu

Altsasuko gazteek 1000 egun bete dituzte kartzelan mendekuan oinarritzen den epai arduragabe bati aurre eginez. Etxean nahi ditugu, beraien familia eta lagunekin.

Justizia nahi dugu. Ez da terrorismoa!

Bilboko Udalak C. Tanganaren kontzertua bertan behera utzi izana albiste ona da. Kontzertu hori diru publikoarekin ordaintzea onartezina litzateke.

Aitziber Etxeberriaren erosi eta kafetxoa Alde Zaharrean. @elegose irakurketa taldea bakardadean irakurtzea baino gehiago da 😜😜😜

Así te controla tu jefe (y así te han engañado para que te parezca estupendo) yorokobu.es/control-laboral/

Berandu jakin dut, baina 121 pertsonen bizitza arriskuan dago. Bihar 11:30etan Bilboko Plaza Eliptikoan

Norberaren etxeko ohea zero kilometroa da, hortik hasten da unibertsoa hedatzen

Otto Lidenbrock naizela irudikatzen. Baina ez dut paradisua aurkitu, ezta balsarik egin eta gainera nire kabuz irten behar izan naiz

@txikillana zutaz oroitu naiz 😜

Burgoseko merindadeetan aurkitu daitezkeen Espainiako Gerra Zibileko ikur eta oroigarri faxista gehiago.

Lehen argazkian, 62. dibisioaren omenez eraikitako monumentua.

Beste argazkietan (Ahedo de Pueblas), biluzik aurkitzen den emakume bat. Haren ondoan esbastika ezkerrean, ikur falangista erdian eta fascioa eskuman. Herrian dauden atari batzuetan harrian zizelkaturiko ikur faxistak antzematen dira gaur egun ere.

Italiako Legio faxisten oroimenez eraikitako monumentu lotsagarri honek, errepresaliatu antifaxisten etengabeko umiliazioa dakar.

Memoria Historikoaren Legea bustitako paperaren parekoa da.

Zorionez, hemendik ehun bat kilometrotara (Estepar herrian), Aranzadi eta CRMH Burgos erakundeen lanari esker, soldadu antifaxisten gorpuak identifikatu, hobi komunetatik atera eta senitartekoei eskura ematea lortu zen labur.eus/GH3Ag

Memoria, duintasuna eta borroka. Ez dugu etziko.

Aizuek! Badakizue OsmAnd-en bide alternatiboa kalkula dezan eskatzeko aukera dagoen? Normalean beti noa nabigatzaileak zehazten didan bidetik, baina gaurkoan aukera bi ditut eta bakarra egongo balitz moduan erakusten dit. Bide erregai efizientea aukeratuz gero ordubete gehiago 🤨

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.