Jarraitu

Momentuz ikusi dudanagatik, uste dut Karmele Jaiok liburuan gauza oso burutsuak egin dituela. Bat aipatzeagatik, Ismael eta Liberen pasarteak kontatzean, gizonoi emakumearen azalean sartzeko nolabaiteko aukera ematen digu (ate hori zabalduta utziz) eta era berean emakumeei gizonaren azalean sartzeko aukera eskainiz.

Baina, momentuz bai Libe, zein Ismael prototipoegiak iruditu zaizkit.

Irakurri duzue nobela? Zer iritzi honetaz?

@desertorea Ados, pertsonaien pentsamendua ere topikoak iruditu zitzaizkidan, hala ere, zapore txarrik ez zidan utzi.

@komikira ez, ez, inondik inora! Badauka, momentuz, halako girotze bat dena nolabait borobiltzen duena. Momentuz gustura nabil

@desertorea
Ni eulien bazka (Hasier Etxeberria) irakurtzen ari naiz eta gizontasun tipiko bat ikusten ari naiz. Gai deserosoa tarteko... (minbizia, heriotza) gustura nabil irakurtzen.

Jaiorena bukatzean gomendatzen badidazu, irakurriko dut. Ez dut bere libururik irakurri oraindik.
@komikira

@mikelgs @desertorea bai, Davidek adierazten duen sentsazioaren oso antzekoarekin geratu nintzen ni liburua bukatzean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.