Jarraitu

Nire ama hizkuntza gaztelania da. Nire gurasoak erdaldunak dira, baina oso argi ikusi zuten euskaraz alfabetatu behar nindutela, eta hala egin zuten. Beti esan didate ez zela erabaki erraza izan, adibidez, nekez lagundu ahal zidaten etxeko lanekin eta beldur ziren ez ote nintzen izango euskaraz ez zekien ume bakarra.

Baina beraiek oparitu zidaten euskalduntasuna, munduari begiratzeko beste modu bat eta hizkuntza batek oparitzen dizun beste guzti-guztia.

1/2

Horregatik, ezin izango dut sekula ulertu bere seme-alabei opari hori lapurtu nahi dioten gurasoen buruan zer demontre ote dagoen!

2/2

@desertorea Kasu berdinean neu eta neure hiru anai-arrebak. Eta zeuk dinozuna, ezin ulertu guraso horien erabakia.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.