Jarraitu

Eztabaidatzea eta moratoria eskatzea: ondo. Argumentazioa nagusiki (ia-ia osotasunean) osasunaren aitzakiarekin zuritu duen elkartearen mozioa pasatzen lagatzea: txarto, oso txarto.

Ebidentzia zientifikoetan oinarritzen ez bagara, eguzkia ere itzaliko dugu naiz.eus/es/info/noticia/20210

@desertorea
Nik ikusi dituten moratoriak, osasunaz hitzeitean, ikerketak aurkezten dituzte
Hoiek ez?

@porru honek, nigana heldu dena behintzat, "ikerketak" aurkezten ditu... Nahiko desatsegina zen irakurtzeko.

Nolanahi ere, 5G teknologiaren eraginpean jaso daitekeen gehieneko erradiazio elektromagnetiko maila hain da txikia, ez dela tenperatura igoerarik ere antzematen.

Ez. Ez dut uste erradiazio elektromagnetikoa, maila egokietan, etsai ikusezina denik.

@desertorea
Nik eztet inoiz esan tenperaturan dakanik eragina, soinuak tenperaturan eragite ez digun bezela

@desertorea
Esan naetena da ikerketen helburua tenperatura aldaketak demostratzea bideratzeala baño osasunan eragina ote dun bilatu beharko zula, izan psikologikoki zein fisiologikoki

@porru gorputz bat berotzea da fisikoki eragin dezakeen kalterik ohikoena eta akaso larriena. Eta ez du gorputzik berotzeko gaitasunik potentzia egokian erabilita.

Zerbaitek mina eragiten didala frogatu nahian pasatzen badut bizitza, benetan diotsut, mina eragingo didala finean. Nolanahi ere, horrek ez luke frogatuko mina eragiten duenik.

@desertorea @porru uff! nolako pereza ematen didan gai honek 😩 Duela urte batzuk ordu asko eskaini behar izan nizkien antzeko eztabaida batzuei, eta ikusten dut beldurrak eta kezkak ez direla aldatu. Denak jarraitzen du berdin. Esango nuke eztabaida horietan aldatu den bakarra transmisio frekuentzia dela 🤣 🤣

@desertorea

Ados denakin. Ni beste toki batetik noa. Etengabeko soinuak estresa, emozio aldaketak, gorputzean eragin fisiologikoa ta azkenean heriotza eragin dezakela ikusi da. Hortik nere ikuspegia.

Ta era berean, zugan eraginik ez daukala pentsatzen pasatze bazu, seuraski eztezu sentituko edo eztezu identifikatuko.
Buruan eragina haundia da, ni aldetara

@porru aurrekoan honetaz berba egin genuenean soinuaren hipotesi hori aipatu zenidan, baina ez dela egokia pentsatzen jarraitzen dut. Potentzia ezinbestekoa delako soinua kaltegarria izateko eta beste honek faltan duena, potentzia da.

Aurrekoan ez ginen ados jarri 🤪

@desertorea

Baibai, asko ez dakau eztabaidatzeko jajaj
Ta ados zure azalpenakin

@birasuegi Bermeoko kideek ere galdetu zidaten eta irakurri ostean pasatzen ez lagatzekotan geratu ziren. Lemoizera ez dira etorri (eta eskerrak)...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.