mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.5K
erabiltzaile aktibo

Dabid #FreePalestine ⁂

Astebete daramat zazpi limoiren azalak, litro bat vodkan mazeratuta, maitekiro eragiten.

Orain hiru litro sirope prestatu dut edabe magikoarekin nahasteko eta vodkak duen usain erakargarri honekin hotzitu orduko nahastu eta irakiten edango nuke 🍋🍸

@desertorea Nolako itxura aizu. Alkimiazalea haiz orduan? 😁 Ni neu intsusa loratzeko zain nagok, 10 litro socata eginez udari ongi etorria emateko. eu.m.wikipedia.org/wiki/Socat%

eu.m.wikipedia.orgSocată - Wikipedia, entziklopedia askea.

@txikillana iaz aipatu zenuen, ezta? Errumaniako zera hori, ez nuen ezagutzen. Patxarana egiten duen baten bat falta da edozein bazkaloste alaitzeko 🤣

@desertorea Bai. Testa izan zuan, eta asko gustatu zitzaidaan. Aurten litro gehiago egingo ditiat, eta alkohol gradu handiagoarekin, #speleo lagunekin piknik eginez edateko. 😉