Jarraitu

🤓 Esaiguzu zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko (aipatu ez bazaituzte ere, egizu berdin-berdin). Helburua: irakurketa erreferentzia berriak aurkitzea -n (erabili).

1. Matar a un ruiseñor, Harper Lee
2. 1984, George Orwell
3. Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga
4. El lector de Julio Verne, Almudena Grandes

📚 Gustu handiz irakurriko nituzkeen zerrendak:

@Zaru_ttikiya
@izaro
@txopi
@aldatsa

Ez naiz horrelako zerrenden oso aldekoa, baina tira, 4 liburu hauek aipatu ditzaket:
- "Gene berekoia", Richard Dawkins (saiakera)
- "La música de los números primos", Marcus du Sautoy (saiakera)
- "El mundo de Edena", Moebius (komikia)
- "Perfumea", Patrick Süskind (eleberria)

📚 Eta zuei lauroi? @mikelgs, @miren, @ileturia, @birasuegi

@txopi @mikelgs @miren @birasuegi Ni ere ez naiz batere zalea ez baitut ranking gehiegirik mantentzen, eta galdetzen didatenean kristoren lana suposatzen dit apalak eta memoria arakatzea... Baina batez ere oso-oso zaila, ia ezinezkoa, egiten zait hain gutxi aukeratu beharra... Zilegi da lau aukeratuta ere izan zitezkeen beste batzuk aipatzea?

@ileturia @mikelgs @miren @birasuegi niri berdin gertatzen zait. Askea zara nahi duzuna nahi duzun moduan gomendatzeko, nola ez!

Bide batez, hemen beste gomendio batzuk, kasu honetan komikiena:
lemmy.eus/post/104

@txopi @ileturia ez pentsa, niri ere zaila egiten zait eta seguruenik bihar beste batzuk hartuko lukete bigarren postutik aurrerako lekua, baina helburua gauza berriak ezagutzea da 😀

(Bigarrenetik aurrera esan dut Matar a un ruiseñor baino liburu hoberik nekez idatzi dezakeelako inork. Liburu hori bai, nire gogokoena da, zalantza barik).

@txopi @mikelgs @miren @birasuegi @desertorea Egin dut errepasoa apaletan eta memorian, eta pentsatu dut irakurtzen ditudan lau liburu-mota nagusietako bakoitzetik (euskal literatura, komikiak, zientziaren dibulgazioa edota saiakerak eta bestelako denetarikoak) asko gustatu zaidan edo inpaktatu nauen bat aipatzea, baina aukeraketan atera zitezkeen beste batzuk zerrendatzea erantzunetan.

@txopi @mikelgs @miren @birasuegi @desertorea Ez dakidana beste lau pertsona nominatu edo ez, batetik marroia ez pasatzeagatik, baina bestetik lehen kolpean bururatzen zaizkidan tutlariak jada nominatuta daudelako edo egin dutelako! Jarraitzen ditudanen zerrenda errepasatu beharko nuke sakonago, baina egia esan mundu txikia gara, ez dakit geldituko den norbait... Beno, ikusiko dut...

@txopi
dezazuen:

- Persepolis (komikia)
- The last family in London (ingelesez irakurri nuen lehenengoa).
- Piztiak bizi diren lekuan ("haur literatura" da, albuma, irudia nagusi).
- Moyo (Kattalin Minerrena, ez dakit zein neurritan diren benetako gertakariak; transexualitatea eta suizidio kasu batez; gogorra baina goxoa eta, batez ere, hezitzailea. Irakurri beharrekoa)

Beste 4 pertsona aipatu behar baditut... adibidez @eider @porru @pospolos @atxamart

Esan zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko.

- Otto Pette, Anjel Lertxundi
- Watchmen, Alan Moore eta Dave Gibbons
- Kodeen liburua, Simon Singh
- 1984, George Orwell

📚 Eta izendatzen ditudan hurrengo lauak hauek dira:

@urtzai
@abodi
@galaipa
@txerren

Euskal literaturatik Otto Pette jarri dut, baina izan zitezkeen Obabakoak, Gartzelako poemak, Koaderno gorria, Atabala eta euria, Leturiaren egunkari ezkutua, Biotz begietan, Gorde nazazu lurpean, Twist, Dominique: artzain xiberutar bat Nevadan (azken hau lizentzia handiz ;-)...

Komikietan Watchmen jarri dut, baina izan zitekeen Alan Moore-ren beste edozein komiki, bereziki Top 10, The League of Extraordinary Gentlemen, From Hell, Tom Strong edo V for Vendetta, edo beste komiki asko, adibidez Joana Maiz, Thorgal, Persepolis, Eusklabo alaiak, Corto Maltese, Las falanges del orden negro, Pololoak, El Eternauta...

Zientziaren dibulgazioa eta bestelako saiakerak taldetik Kodeen liburua hautatu dut, baina izan zitekeen Simon Singh-en beste edozein -Sendabide ala iruzurbide, Big Bang, Fermat's Last Theorem, The Simpsons and Their Mathematical Secrets-, edo Elhuyarrek euskaratutako zientzia liburuetako edozein -Ia denaren historia labur bat, Quantum...-, edo Richard Dawkins-en libururen bat -The God delusion, The selfish gene-...

... edo Sarrionandiaren edozein saiakera -Ni ez naiz hemengoa, Marginalia...-, edo Joxe Azurmendiren Euskaldunak eta espainolak, edo Joan Mari Torrealdairen El libro negro del euskera...

Azkenik, bestelakoetan 1984 jarri dut, baina Geroge Orwellen besteren bat izan zitekeen, edo Edgar Allan Poerena, edo Arthur Conan Doylerena, edo H.G. Wellsena, edo Jane Austenena, edo J.R.R. Tolkienena, Philip K. Dick-ena, edo Charles Dickensena, edo Franz Kafkarena. Oso gogoko ditut eta bakoitzetik hainbat liburu irakurri izan ditut.

Edo izan zitezkeen baita ere Arturo Kanpionen Narraciones baskas edo Eva Foresten Operación Ogro edo beste asko.

... edo @txerren-ek orain gogorarazi didan Amaigabeko istorioa, edo Agatha Christie-ren asko (bereziki Curtain)...

Beste aukera guztiak sartu behar izan ditut, aukeratzea oso zaila egin baitzait eta sartu dudan lauen aukeraketa nahikoa aliritzira egindakoa izan baita.

@ileturia
Nahiz eta gai horietan ideiarik ez izan, nik ere oso gustora irakurri nuen Elhuyar-ek argitaratutako "Kodeen liburua". Oso interesgarria iruditu zitzaidan 👍

@Zaru_ttikiya Zientzia dibulgazioko liburu onen ezaugarria hori izaten da, ezagutzen ez diren gauzak modu erraz batean ezagutarazteko eta gainera gaiaz gozatzeko dohaina

#MaitekiroIrakurri Egia esan orain ez asko hasi naiz irakurtzen, beraz pentsatzen dut denborarekin asko aldatuko dela zerrenda. Baina, oraingoz, hona nire gogokoenak:

- La conjura de los necios, John Kennedy Toole
- Unauthorized Bread, Cory Doctorow
- Ready Player One, Ernest Cline
- Bioklik, Asel Luzarraga

Hurrengoak:

@altzaporru
@rawr
@bekereke
@bertol
(Uste dut ez dudala inor errepikatu)

@galaipa @altzaporru @rawr @bekereke @bertol

Ready Player One etxeko guztiok irakurri genuen, denok engantxatuta eta gozatuz! Eta lagun batzuk berdin!

@ileturia
Liburuan girotutako pelikula ere dexente gustatu zitzaidan.

Eta girotutako diot ze liburuan kontatzen denaren nahiko desberdina da.

@galaipa Nik liburua irakurri nuenean, iruditu zitzaidan oso zinematografikoa, zegoenetan ezer aldatu gabe film oso on bat egin zitekeela. Gero asko aldatu zuten, bereziki laburtu (egia da liburuko guztia sartuta luzea litzatekeela), baina hala ere ongi dago. Baina "liburua askoz hobea da" esanez atera ginen denak. 😉

@galaipa @altzaporru @bekereke @bertol

Ez naiz oso literatura zalea baina #MaitekiroIrakurri​ra bultza nauzuenez, huek nireak:

• El príncipe de la niebla, Carlos Ruiz Zafón
• Koaderno handia, Ágota Kristóf
• 1984, George Orwell
• Edgar Allan Poeren ipuinak

Ea @jogerka​k @txikillana​k @xa2​k eta @zital​ek ze 📚 dituzten gustoko.

@galaipa @rawr @bekereke @bertol

ez dakat ohitura literatura-liburuk irakurtzeko, irakurri izan dittudan gehienak ikastolan bidaltzen zigutenak dia (ta haietako asko halere enitun ezta amaitzen)

baina beste motako liburuk irakurriak dittut, asko ez dira ta ranking modukoikan ez det, gehio disfrutatzeittudanak hauek dia:

• San Agustinen aitorpenak
• Platonen dialektika
• Frida Kahloren egunkaria
• Schopenhauer orokorrian

@galaipa @altzaporru @rawr @bekereke

Berandu nator toot-ari erantzutera, baina hona hemen gustora irakurri ditudan zenbait liburu:

📗 Hitz Ibiltariak (Eduardo Galeano)

📗 Lile (Peru Magdalena)

📗 Hasta Donde Me Lleve El Viento (Eduardo Rejduch de la Mancha)

📗 The Age Of Surveillance Capitalism (Shoshana Zuboff)

@bertol @galaipa @altzaporru @rawr

📚La Primera Ley (Joe Abercrombie)
📚Africanus (Santiago Posteguillo)
📗Un Mundo Feliz (Adolf Huxley)
📗Las Puertas de Fuego (Steven Pressfield)

Komikietan:
-Marvels
-Kingdom Come
-Batman Año Uno
-Batman el retorno del caballero oscuro
-Daredevil Born Again
-Vengadores: Civil War
-Mauss
-Akira
-Monster

#MaitekiroIrakurri

@txopi @mikelgs @ileturia @birasuegi kostatzen zaizkit zerrenda hauek, besteren artean arraroa delako gustatzen ez zaidan liburua eta zaila egiten zait zein gehiago/gutxiago gustatu zaidan erabakitzea, eta baita ere oso memoria txarra dudalako liburu eta pelikuletarako eta bukatu bezain pronto kasi ahazten ditudalako 😅

@txopi @mikelgs @ileturia @birasuegi ikusi dizkizuedan asko ere egon litezke nire zerrendan, baino irakurritako azkenekoen zerrendatik tiraka, lau (oso desberdin) hauek adibidez eta gozatu ditut :

- The Southern Book Club's Guide to Slaying Vampires (Grady Hendrix)
- Amek ez dute (Katixa Agirre)
- Into the Forest (Jean Hegland)
- Beartown (Fredrik Backman) trilogia osoa

Eta zuek, @euskaljakintza , @construktsia , @Aini78 , @anamalagon ?

@miren @txopi @mikelgs @ileturia @birasuegi @euskaljakintza @Aini78 @anamalagon Ba Mireni bezalatsu gertatzen zaidanez, hondar aldiko hiru eta beti top-10ean izaten dudan horietako bat:
-Utopía no es una isla (Layla Martínez)
-Sofia Petrovna (Lidia Txukovskaia, Josu Zabaleta itzul.)
-Conjugar el amor. Escritos alternativos al discurso amoroso (Laura Latorre, edit.)
-King Kong teoria (Virginia Despentes, Itziar Díaz de Ultzurrun itzul.)

Ia ba.. #maitekiroirakurri Ez da batere erraza, baina aukeraketa bat egingo dut:

Pedro Páramo, Juan Rulfo (eleberria).
El Eternauta, Héctor Germán Oesterheld eta Francisco Solano López (komikia) .
Handmaids Tale, Margaret Atwood (eleberria). -Las venas abiertas de America Latna Eduardo Galeano (saiakera). Oso amerikarra gelditu zait ranking-a…. Eta zuoi lauroi? 📚 @zital @eider @ekaitz_zarraga @porru

@izaro aspaldi nahi dut irakurri Pedro Paramo, baina errealismo magikoan aurkitu daitekeen libururik zailena dela esan zidaten, Mexikoko historia ezagutu behar dela liburua ulertzeko. Bada, beldurra hartu diot orduz geroztik 🤣

@desertorea ba ez dait zer esan... Nik aitak hainbat alditan gomendatu ostean irakurri nuen, eta realismo magikoa gustoko baduzu... Irakurketa polita da!
Nik gazte eta historia gutxi jakinda irakurri nuen, eta halere oso oroitzapen ona dut. Gero El llano en llamas ere hor duzu.... :ablobkiss:

@izaro @desertorea @eider @porru @ekaitz_zarraga

1.- Programming in Python:
gitlab.com/ElenQ/Publishing/py

@ekaitz_zarraga -k python-eri buruzko atara zauen liburue.

2. Zaldi mamarroa: Ekaitz Goienetxeak idatzi'tse, oiluen popak atara dostezen liburo bakarra.

3. I'm Ozzy confieso que he bebido. Barre gehidxen eindxoten liburue.

4. Txikitxeko bat: Eskubeltz taldearen abenturak. Pistek batun eta misteridxuek deskubridu bidiez.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.