🤓 Esaiguzu zeintzuk diren zure lau liburu gogokoenak eta aipatu lau fedibertsolari gauza bera egiteko (aipatu ez bazaituzte ere, egizu berdin-berdin). Helburua: irakurketa erreferentzia berriak aurkitzea -n (erabili).

1. Matar a un ruiseñor, Harper Lee
2. 1984, George Orwell
3. Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga
4. El lector de Julio Verne, Almudena Grandes

📚 Gustu handiz irakurriko nituzkeen zerrendak:

@Zaru_ttikiya
@izaro
@txopi
@aldatsa

Ez naiz horrelako zerrenden oso aldekoa, baina tira, 4 liburu hauek aipatu ditzaket:
- "Gene berekoia", Richard Dawkins (saiakera)
- "La música de los números primos", Marcus du Sautoy (saiakera)
- "El mundo de Edena", Moebius (komikia)
- "Perfumea", Patrick Süskind (eleberria)

📚 Eta zuei lauroi? @mikelgs, @miren, @ileturia, @birasuegi

@txopi @mikelgs @miren @birasuegi Ni ere ez naiz batere zalea ez baitut ranking gehiegirik mantentzen, eta galdetzen didatenean kristoren lana suposatzen dit apalak eta memoria arakatzea... Baina batez ere oso-oso zaila, ia ezinezkoa, egiten zait hain gutxi aukeratu beharra... Zilegi da lau aukeratuta ere izan zitezkeen beste batzuk aipatzea?

@ileturia @mikelgs @miren @birasuegi niri berdin gertatzen zait. Askea zara nahi duzuna nahi duzun moduan gomendatzeko, nola ez!

Bide batez, hemen beste gomendio batzuk, kasu honetan komikiena:
lemmy.eus/post/104

Jarraitu

@txopi @ileturia ez pentsa, niri ere zaila egiten zait eta seguruenik bihar beste batzuk hartuko lukete bigarren postutik aurrerako lekua, baina helburua gauza berriak ezagutzea da 😀

(Bigarrenetik aurrera esan dut Matar a un ruiseñor baino liburu hoberik nekez idatzi dezakeelako inork. Liburu hori bai, nire gogokoena da, zalantza barik).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.