AstraZenecaren bigarren dosia eskatzeko ​k gaitu duen formularioa Forms da 😱

Jarraitu

@miren programatzaileei beste behin-behineko langile guztiei bezala berrikusten ari bazaie kontratua, ez nau batere harritzen lan egiteko gogoa erabat galdu izanaz...

Baina nago gehiago delakoan, "dale horrekin!" izan dela.

@desertorea @miren ostras, baina hor jasoko diren, eta ondorioz Google zerbitzarietan gordeko diren datuak, Datuen babeserako legeak dioenez maila altukoak dira, ezta ?

Pentsatzen det izen abizenak eta NAN zenbakia jasoko direla, eta datu mediku bezala ondorioztatu daiteke zerrendan azaltzen direnak txertoaren 1. Dosia jaso dutela eta AstraZeneca dela, eta bigarren AstraZeneka bat jasoko dutela.

Google monopolioaren kontua alde batera lagata, legezkoa al da honelako datuak hor jasotzea?

@parreitu @desertorea hori da kezkagarriena, bai. Formulario hori betetzen duten pertsonei buruz, bertan ematen dituzten datuez gain, inferitu daitezkeenak nori eta Googleri ematea. Legezkoa den ala ez, ez dakit.

Albistegi batean ikusi dut pantaila batean erakutsita, ondo egongo litzateke norbaitek lehen pertsonan baieztatu balezake...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.