Jarraitu

:elegose: Momentuz, badirudi Aselen azkena, Malthusen ezinegona, irakurriko dugula @elegose irakurle taldean.

Animatu eta parte hartu! framadate.org/c1vfMIsDq3KfSDgI

Gaur zoritxarrez ezin naiz Bira kulturgunera joan, baina aukerarik badaukazu, ez galdu liburuaren aurkezpena 19:30etan.

@desertorea
Bere Bioklik liburua irakurri nuen zure blog sarrera bateko gomendioa jarraituts eta asko gustatu zitzaidan. Honek ere itxura oso ona du, baina aurreko batean bere izena Independenteako autoreen zerrendan ikusi nuen eta dilema sortu dit 🤔
@elegose

@desertorea @elegose
Horrekin ez dut esan nahi irakurtzen ditudan liburuen autore guztiekin ados nagoenik, baina deseroso xamar sentiarazten nau...

@galaipa @elegose nire ikuspuntua:

Asel eta biok lagunak gara duela urte dexente, kointzidentzia politiko asko ditugu, baita ados ez gatozen beste hainbeste iritzi ere. Lagun guztiekin gertatzen zait.

Onartzen ditut besteekin izan ditzakedan desadostasunak eta exijitu egiten diet nireak onartzea. Uste dut harremanak gero eta polarizatuagoak direla, eta nahiz eta ez dudan beti lortzen, azkenaldian beltzaren eta zuriaren artean zer dagoen ikusten saiatzen naiz.

@galaipa @elegose une honetan ideologia komunistaren defentsa publikoa egiten zuen idazle bat irakurtzen ari naiz, eta bere literaturan egiten dituen zenbait hausnarketekin bat nator.

Baina begira, nire mesanotxean neoliberalismoaren defendatzaile sutsu baten liburua daukat zain. Aldi berean idazle handia baita.

Pentsatzen dut, nire irakurketak zeintzuk izan behar diren erabakiko banu, neure buruari idazlearekin ados egoteko presioa sartuz, ez nukeela sekula irakurriko.

@galaipa @elegose laburbilduz, nahiago dut iritziak kontrajartzeko aukera izan, baztertzea baino.

(Kontuan izan mezu hauekin ez ditudala nahi Aselen jarrera ideologikoak defendatu, horretarako ez baitu nire laguntzarik behar, primeran defenditzen ditu berak bakarrik 🤣).

@desertorea @galaipa @elegose Musikarekin ere antzera gertatzen da. Ni Ramoncinen oso zalea naiz, esate baterako. 😁

@txikillana
@desertorea @elegose
@Zuentzat
Ba egia esan ezin esan arrazoi ez duzuenik 😆 Eskerrik asko zuen ikuspuntua partekatzeagatik, zer pentsatu eman dit.

Uste dut oraindik ezetz, baina ziurrenik irakurri dut jeje

@desertorea @galaipa @elegose

Zerrendan gehituko naiz, liburu bezala asko gustatu zitzaidan

La reina del sur
Arturo Pérez-​Reverte

Emakumeen barneko sentimenduetan nola sartu zen harritu ninduen...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.