🧵 Gustuko dut literatura eta gustuko dut liburuak gomendatzea. Beraz, hari hau sortu eta nire profilean ainguratuko dut.

Gomendioak zenbatuko ditut, baina zenbat liburu gomendatu ditudan jakiteagatik egiten dut. Ez pentsa ordenak eraginik txikiena ere duenik liburuaren kalitatean edo zenbakiak lehentasunaren adierazle direnik. Ez da horrela izango. Ados?

Baten bat irakurtzera animatzen bazara, abisatu 😁

Goazemank 👇👇👇

1️⃣ Matar a un ruiseñor, Harper Lee (1960).

Zerrenda inauguratuko duen hau nire libururik kutunenetakoa da: gai nagusia arrazakeria da, Alabaman kokatzen da, Depresio handian, eta erabat murgiltzen zaitu hango giroan. Scout Finch, inoiz ezagutu dudan neskarik maitakorrena da, eta liburu honetatik ikasi nuen iraultza handienak, gehienetan, ekintza txikienetatik sortzen direla. Eta, lehen begiratuan, ikusezinak izaten direla.

(Filma ere oso ona da).

2️⃣ Odol hotzean, Truman Capote (1966).

Kazetaritza eta literatura nahasten dituen nobela. AEBko nekazal herri baten bizi den familia bat zentzurik gabe nola hiltzen duten eta hiltzaileak nola atxilotzen dituzten deskribatzen du. Capote bezalako pertsonaia bati eleberri hau idazteko aukera eskaini izana, gasolina botaz su bat itzaltzearekin alderatu daiteke. Emaitza? Capotada bat: Perry Smith y Richard Hickock hiltzaileen alde gizatiarrena ezagutzeko aukera paregabea.

(Filma ere oso ona da).

3️⃣ La hojarasca, Gabo (1955).

Gabo ezizena entzutean, Macondo herria edo Cien años de soledad liburua etorriko zaigu gogora.

Macondo unibertsoaren liburu ezagunena gomendatzea ez dauka zentzurik, errazegia litzateke. Beraz, Macondoren berri eman zigun liburua gomendatzen dizuet: La hojarasca. Bere garairako ezaugarri literario oso aurreratuak dituen eleberria.

Gehien gustatzen zaidana, haurrak lehen aldiz heriotza ezagutzean egiten dituen hausnarketak dira.

Jarraitu

4️⃣ Celestino antes del alba, Reinaldo Arenas (1967).

Reinaldo Arenasen honek liluratu egin ninduen. Nire ustez, istorioa oso ondo ekarrita dago: haurra, familia, testuingurua, prekarietate egoera... Errealismo magikoa da? Bai, hala da. Kritika politikoa da? Bada. Biografia bat da? Bada. Narratiba ERABAT askearekin.

Liburu honetatik gehien gustatu zitzaidana da zeinen mehea den egiaren eta gezurraren arteko muga, eta zein gutxi axola duen batzuetan zerbait egia den edo gezurra den.

5️⃣ El viejo y el mar, Ernest Hemingway (1953).

120 orrialde pasatxotan, Hemingwayk bizitzan benetan garrantzitsuak diren gaiei buruz gogoeta eginarazten digu: adiskidetasuna, maitasuna, konstantzia, ausardia eta bakardadea dira liburu labur honen protagonistak. Argumentua zera da: Santiago, kubatar arrantzale bat, bere txaluparekin itsasoratzen da 84 egun ezer arrantzatu barik igaro ondoren.

Liburu hau zergatik gomendatzen dudan? Bere protagonista akaso garrantzitsuenagatik: onarpena.

6️⃣ Orgullo y prejuicio, Jane Austen (1813).

Esan al daiteke liburu hau literaturaren historiako lehen komedia erromantikoa dela? Ba, egia esan, ez dakit, baina akaso bai.

Zer du ona? Ba harritu egingo zaituela bi "amaiera momentu" (ez bi amaiera) izateagatik. Lehena, liburuaren erdian, bigarrena, dagokion lekuan, amaieran.

1790-1800eko gizarte ingeles "aberatsaren" erretratua egiten du eta, batez ere, aurreiritziak ditugunoi gogoeta eginarazten digu.

Izenburua ezin zen hobeto aukeratu.

Gaur eskuzabal sentitzen naiz, horra bigarren bat:

7️⃣ , Adriano de Mata (2021).

Liburu hau sentiberatasun nabariz idatzita dagoela uste dut. Kontatzeko moduak, alde batetik, dokumentazio-lan handia erakusten du, eta, bestetik, bere pertsonaiekiko gertutasun itzela.

Gainera, gure historia hurbileko etapa ilun bat kontatzen du, eta hori berreskuratzea garrantzitsua da, baina Adrianen proposamen literarioarekin berreskuratzea: zoragarria da. Literatura ere badelako.

8️⃣ Historia de una gaviota y del gato que le enseñó a volar, Luis Sepúlveda (1996).

Gizakiok gure ingurunea zein gaizki kudeatzen dugun azaltzen digun ipuina: ekologia, adiskidetasuna, betebeharraren zentzua, elkar babestea, desberdina denaren onarpena, barkamena... Luis Sepulvedak gauza asko kontzentratzen ditu oso orrialde gutxitan.

Azalean bertan aurreratzen digu: 8 eta 88 urte bitarteko gazteentzako eleberria.

71 edizio bost urtetan, zerbait ona izan beharko du ba!

9️⃣ Frankenstein, Mary Selley (1818).

Liburu honek txundituta utzi nau.

Beldurrezko liburu honetan beldurra ekintzan baino gehiago, pertsonaiengan aurkituko duzu. Egia esan, oso liburu existentzialista da, oso filosofikoa:

Zer esan nahi du (g)izakia izatea? Zer da (g)izaki bihurtzen gaituena? Non dago ongiaren eta gaizkiaren arteko muga? Zeintzuk dira zientziaren mugak? Zer da Jainkoa zientziaren aurrean?

Aipamen berezia merezi du Victor doktorearen eraikuntza eta nobelaren girotze aparta.

1️⃣0️⃣ Uzta garaia, Asel Luzarraga (2021).

Bermeotik nator Asel Luzarraga lagunarekin batera bere hamaikagarren eleberria aurkeztetik: Uzta garaia, txokoan. Pozten nau lagun artean maite ditugun gauza horietaz hitz egiteak... Zelako plazerra den beti!

Gazteentzako literatura etiketarekin apurtu eta eleberria irakurtzea gomendatzen dizuet, Uzta garaia oso proposamen ausarta dela uste dudalako.

1️⃣1️⃣ Oryx y Crake, Margaret Atwood (2003).

"Oryx y Crake" trilogia distopiko baten lehen atala da: . Bertan, malthusianismoa eta ekofaxismoa nahasten dira, antikapitalismo eta antifaxismo sakonekin eta ironia tanta freskoekin.

Etikan eta filosofian oinarritzen ez den teknologiaren eta zientziaren kritika argitsua. Nobelak asmo existentzialista nabarmenak ditu, irakurlea irudi atsegina itzultzen ez duen ispilu baten aurrean jartzen dutenak.

Margaret Atwoodek ez dit inoiz huts egin.

1️⃣2️⃣ Sputnik, mi amor, Haruki Murakami (1999).

(Ez da harritzekoa "Orgullo y prejuicio" nire liburu kutunen zerrendan egotea. Elizabeth Bennet naiz.)

Haruki Murakami dendetan saihestetik, nahita bilatzera. Beti berandu moda guztietara.

Liburua bikaina da. Erre egiten duen maitasun istorioa. Surrealismo eta errealismo magikoaren zipriztinak aurkituko dituzu (antza denez, egilearen ezaugarrietako bat). Pertsonaiak maisutasunez eraikita daude eta narratzaile aldaketak oso ondo aukeratuak dira.

Gaurko gomendio hau ez da fikzioa:

1️⃣3️⃣ La conquista del pan, Piotr Kropotkin (1892).

Oro har, esango nuke bi pentsalarik piztu didatela anarkismoa zer den lehen eskutik ezagutzeko gogoa. Piotr Kropotkin eta Errico Malatesta dira.

Gero teoria anarkista gehiago irakurri dut, baina zalantzarik gabe "La conquista del pan" eragina izan du azken urteotan mundua ikusteko izan dudan eran. Mugarri bat izan da.

Komunismoa bat eta bakarra izatearen ideia baztertzeko lagungarria.

@desertorea Hala ere, toki gehienetan Mary Selley delakoak idatzi zuela jartzen duen arren, bere senarrak edo mutilagunak edo denadelakoak idatzi zuelaren teoriak daude. Eta eztabaida besterik ezin da egin gai horri buruz, ez dagoelako nahikoa frogarik batak eta besteak idatzi zuela egiaztatzeko, baina bi aldeek argumentu zentzudunak dituzte beraien ideia defendatzeko

@inigoortega egia esan ez dakit nondik datozen teoria horiek, baina bai, nonbait irakurri dut. Dakidan apurra da bere semarrak, Percy (filosofia eta poeta), Maryren lanak zuzentzen zituela (oso ohikoa da idazleen artean hori egitea) eta kasu honetan senarrak bultzatu zuela hasierako ipuina liburu bihurtzen.

Ez dakit zenbaterainoko eztabaida dagoen testuaren autentikotasunean, baina Wikipedian ez da aipatu ere egiten gatazka hori (eta adierazgarria da ez aipatzea).

@desertorea Aspaldi irakurri nuen , baina oso oroitzapen ona daukat. Horrelako galderak egiten dituen gustatzen zait!

@desertorea @aldatsa ni Frankensteinen eta eleberriaren beraren istorioaren fan naiz. Pendiente daukat hau: bookwyrm.social/book/142566

@miren @desertorea Apuntatuta! Itxura ona du. Orain irakurri nahi dudan guztia irakurtzeko denbora besterik ez dut behar 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.