Kostata, ‘Cien años de soledad’ bukatu berri dut. Orain, hamar bat egun ‘Don ibaiko ipuinak’ irakurtzeko… limitean bizi naiz.

@jon eta zer moduzkoa iruditu zaizu Cien años de soledad? Niri gehien kostatu zitzaidana izenen kontu hori izan zen, erabaki nuen arte ez nuela zuhaitza begiratuko, horik aurrera 👌👌

@desertorea oso ondo, esango nuke. Batzuetan zail egiten da, baina azken finean errepikakortasun hori (izenak, egoerak) da liburuaren gatza eta piperra, besteak beste.

Gaborekin asteko irakurketa zertxobait astuna, egiari zor. ‘Crónica de una muerte anunciada’ eta ‘Amor en los tiempos del cólera’ «irakurtzeke» moltsoan ditut jadanik (fisikoki).

@jon niretzat itzela da, irakurraldi bat baino gehiago merezi duten horietakoa! Baina arrazoia daukazu, hau bada irakurri duzun Gaboren lehen liburua ez da irakurketa erraza.

Atera kontuak: berak esan zuen "Cien años de soledad" idatzi ahal izateko, beste hiru liburu idatzi behar izan zituela, ez ei zegoelako literarioki prest ekiteko 🤣

Aipatzen dituzun biak itzelak dira, baina "La hojarasca" gomendatzen dizut: ederrrraaaa...

@desertorea kontxo, hasteko hatxe gabe idatzi dut... 😅

Momentuz gaur @elegose baitan ’Don ibaiko ipuinak’ekin hasiko naiz, berandu nabil eta. Horren ostean Dune uste dut eta gero gerokoak: Gaboren horiek oraindik ez, bere lanak azkarregi eta segidan ez irakurtzearren.

Jarraitu

@jon @elegose "Tutik ez akatsik gabe!" @admin agian hori erabili beharko genuke mastodon.eus-eko slogan gisa. Uste dut denok ordezten gaituela 🤣🤣

Ni ere atzeratuta nabil irakurketarekin, Dune sartu zaidalako tartean, hain zuzen ere... Hollywood.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.