Proselitismo pixka batekin, gaur bat baino gehiago Mastodonera pasa baietz

@gorka_bm deszentralizazioaren ontasunak saltzera etorriko diren hamaikatxo horiek bidean daude. Hurrengo itzalaldira arte hemendik berriro ikusiko ditugunak. Tori, krispetak 🍿

@desertorea Lagun metalero bat instantzia honen bidez engantxatzen saiatzen ari naiz 😂😂😂😂 metalhead.club/about

@desertorea Ez, baina serio, instantzia tematikoena oso argudio erabilgarria izan daiteke jendea aldatzera animatzeko. Beste sareak erabat uztea ez da erraza (nik TWekin engantxe larri bat daukat, adib.), baina benetan interesatzen zaizkizun gaiak eta perfilak hemen aurkitzen hasten bazara, igual trantsizioa pixkanaka egin dezakezu

@gorka_bm oso garrantzitsua da gai desberdinak lantzen dituzten profilak aurkitzea, nire ustez horixe izan da beti sare sozial banatuen arazoa. Adibidez, garai bateko Statusnet sareek kale egin zuten software librearen inguruan baino ez genuelako berba egiten eta horrek autokontsumoa sustatzen zuen, baina nekez zen erakargarria besteentzat.

@gorka_bm asko gara uste dugunok burujabetza teknologikoa hemendik ere datorrela, baina han bukatzen dugu (euren lana oso ondo egiten dakitelako).

Software librera pasatzea bezalakoa da: librea utzi eta pribatiboa baztertzea pausuz pausu egin daiteke. Firefox, Libreoffice, Thunderbird... eta ohitura hartu ondoren, GNU/Linux.

Gureak erabiltzen hastea ez du esan nahi beraienak atoan utzi behar ditugula, baina kontzientzia hartu behar dugu. Eta bitartean nork bere edukia sortu 😉

Jarraitu

@gorka_bm hain argi daukat euskaldunon komunitatearen etorkizun digitala ere (osasuntsua nahi bada) hau dela...

Euskararen babestoki digitala software librea dela dakidan bezalaxe 🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.