Benga, tribialeko galdera: ze artikulu, bideo edo bestelako baliabide erabiliko zenukete 19 urte inguruko talde bati azaltzeko zergatik ez duten beraien bizitza osoa googleen eskutan utzi behar. Kontuan izan DENA egiten dutela googleen (alegia, yonkiak dira) eta ez dutela 20 lerro baino gehiago ez eta 10 minutu baino gehiagoko arreta tarterik (gehienek behintzat). Come on, mastodon, eman zuen aholkuak

Jarraitu

@okerreko zenbait erreferentzia:

Teorikoak:

* El lado oscuro de Google: Historia y futuro de la industria de los metadatos, Ippolita. -> ITZELA eta ez oso ezaguna!!
* El enemigo conocé el sistema, Marta Peirano.
* El imperio de la vigilancia, Ignacio Ramonet.
* Software libre para una sociedad libre, Richard Stallman.

Praktikoak:

* Resistencia digital, Criptica.
* Sal de la máquina, Sergio Legaz.

Extra ball 🤣🤣:

* A los jóvenes, Piotr Kropotkin.

@desertorea jejeje. Milesker! Horiek ezagutzen ditut... "A los jovenes" ez daukat irakurrita. Jeje.

@okerreko bua txabal, etxerako lanak dituzu (eta oso azkar irakurtzen da).

Suposatzen nuen gehienak ezagutuko zenituela, baina agian baten batek aprobetxatu dezake zerrenda 🤣

@desertorea @okerreko gauza guzti hauek gorde egin behar ditugu.... Ez dakit non eta nola, baina oso erabilgarriak izango direla uste dut etorkizunean.... :ablobkiss:

@izaro @desertorea bai horixe! Baliabideak trukatzea ze garrantzitsua den...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.