@gorka_bm nik ez dakit, hemen laguntzen ez badizute Hakcing badakigu txat gelan (telegramez aurkitzea erraza dela suposatzen dut) galdetu dezakezu baita ere
@mikelgs Eskerrik asko. Eskuin muturra harrotuta dabil eta honelakoak ongi ateratzen zaizkiela ikusten badute, beste proiektu askoren kontra ere egin dezaketela iruditzen zait. Babes neurriak ezagutu eta elkartrukatzea inportantea izan daiteke
@desertorea @mikelgs El Saltoren Mastodonari begira ari naiz. Honen erantzunetan hipotesi batzuk https://mastodon.social/@ElSaltoDiario/107310256308501556
@desertorea @mikelgs 2013an Nodo 50en zeuden hedabide batzuek ere jasan zuten horrelako eraso bat (uste dut, ez dakit zehazki mota berekoa zen). Baina klaro, ordutik hona medioen edizio digitalek hartu duten pisua asko aldatu da
@gorka_bm @mikelgs behin erasoa hasi denean, aukerarik izatekotan, a) komeni da banda zabalera handitzea eta b) Firewall-ean IP helbideak blokeatzen joan behar da.
Asko aztertu gabe eta aditua izan gabe erantzun dizut, dakidan apurrari logika aplikatuz. Agian egongo da eraso hauek saihesten aditua denik 🤓
Aipatu behar da, maila politikoan ere prebentzioa egin daitekeela: faxismori, han eta hemen, aurre egin eta ez normalizatu. Gutxi dira, baina antolatuta daude.
2/2
@desertorea @mikelgs Nodo 50ekoek 2013ko eraso honekin antzekotasunak aipatu zituzten atzo https://info.nodo50.org/ESPECIAL-Informe-sobre-los-ataques.html Pentsatzen dut ekaitz hau pasatzean egingo dutela aipatzen duzun hori.
@gorka_bm @mikelgs bestalde, komenigarria litzateke zehazki zer gertatu den dokumentatzea, horrek etorkizuneko erasoak identifikatzen lagunduko baitu.