Gora Donostia!!!
Aurten ere danborrik jo gabe geldituko gara, baina datorren urtean.... kontuz ze lurrikara izango da!! 😂 😍
#ZubipekoSwing #Donostia #Danborrada
https://www.youtube.com/watch?v=flZaGXQjxwE
@okerreko

@izarobasurko jajaja. Ihes egingo dut itsasontzi baten. Edo bat egingo dut, auskalo!

Batu egingo zara azkenean, ikusiko duzu!!! oso dotore egongo zinateke militar jantzi eta bibotetzarrarekin! 😂

@izarobasurko @okerreko bizkaitarrontzat mezu hauek deszifraezinak dira. Beste protokolo bat-edo. 😉

Egia da.. ahaztu zait #ATHLETIC-i buruzko zeozer jartzea, nire ahotsa Mutrikutik harataino iritsi zedin… baina azken aldian kopak bata besteren atzetik galdu eta gero ez dut ezer esan nahi izan. Badaezpada Bug-en bat edo aterako zelakoan! 😘 Kaxianok zioen moduan… “Ez egin negar Etorriko zarete Egunen baten Pozez kantari” Donostiara! 😂

@izarobasurko @okerreko jajaja zorionez futbolak ere interpretatzen ez dakidan beste hizkuntza hartan hitz egiten dit. 🤣🤣🤣

@desertorea @izarobasurko atera kontuak. Ni ez naiz ez bizkaitarra eta gipuzkoarra ez ezer. Ermua-Eibarkoa izanik Gipuzkoa arraroa da niretzat. Bizkaia ere. Mundua oro har

@okerreko @desertorea benga, benga.... Nonbaiten izango duzu zure bihotztxoa!! ;)

@izarobasurko @desertorea airean! Herri edo auzo mailan bai, baina horrela probintzialki... ba ez.

@okerreko @izarobasurko @desertorea Zona horretako gehienok bezala, esango nuke. Ni eibartarra naiz, eta zuei buruz nabilenean, "giputzak" esaten dut. 😉 Donostia aldean ere, oro har, gu "far west" bezala tratatu izan zaigunez... normala.

Sentimendu hori ikertu beharra dago!
Nik ez dut ezer zonalde arraro horietan bizi edo jaio zaretenon aurka, egia esan... hala ere uste dut Bizkaiatik gertuago zaudetela, Donostiatik baino, hori bai... (hizkera, autobus konbinazioak etab.)
Baina guztiz maitagarriak!

@izarobasurko @okerreko @txikillana azken mezu hori itzuliko dizuet: Bizkaian erroldatzeko ia, ostia!! 🤣🤣🤣

@izarobasurko @okerreko @txikillana baina aitortuko dizuet oso ongi ulertzen dudala Izaro, azken finean: nork nahi ditu Ermua eta Eibar bere probintzian? 🤣🤣🤣

Jarraitu

@txikillana @izarobasurko @okerreko ez nuen ezagutzen eta askotan erabiliko dudan itxura hartzen diot. 😇

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.