Aspaldi nabil James Joyceren liburua irakurri nahian, baina arrazoi bat edo bestea dela beti atzeratzen dut.

GARAn irakurri dut Xabier Olarrak berrargitaratu egin duela 2015ean egin zuen lanaren itzulpena, edizio "osatuago eta hobea"n (IGELA argitaletxea).

naiz.eus/eu/info/noticia/20220

Inork irakurri al du? Zein bertsio/itzulpen?

Aurreko mendeko nobela interesgarrienetakoa omen da.

@elegose

@jogerka @elegose Liburu gutxi daude, irakurtzen hasi eta ezin tragatu izan ditudanak. Hauxe da bat. Eta ez ditut lehenengo orrialdean uzten, e? (hasieran gustatu ez arren, dozenaka orrialde irakurtzen ditut, ondo baitakit gero gauza alda daitekeela)

@txikillana
Bai, ez omen da liburu "ulerterraza" eta jatorrizko hizkuntzan ere egokitzapen ugari izan omen ditu. Euskarazko azken berragiltanpen honek ere ulermena erraztea bilatzen ei du.

Gogoratzen zein bertsio irakurri zendun?

@elegose

@txikillana @jogerka @elegose buf, panikoa diot liburu horri! PANIKOA!!! (Baina nik ere irakurri nahi nuke, ez naiz inoiz saiatu.) 🫣

@desertorea @txikillana @jogerka @elegose ni saiatu naiz eta ez dut lortu. Fuerteegi ere ez naiz saiatu, guztia esan behar bada.

@miren @desertorea @txikillana @elegose zuoi entzunda irakurtzeko erabakia atzeratzen jarraituko dut, une aproposa agertu arte ( zelan jakin!). Opor luze batzuen atarian agian.
Mila esker guztioi eritzia elkarbanatzeagatik 👊

Jarraitu

@jogerka @miren @txikillana @elegose uste dut lagundu baino, harri bat sartu dizugula motxilan. 🫂

Konpentsatzeko: lagun batek ikaragarri maite (🥰) du eta aipatzen dugun bakoitzean irakurri behar dudala esaten dit.

@desertorea @jogerka @miren @elegose Ez etsi! 😜 Era ez sinetsi inori, zuk zeuk harriarekin estropozu egin arte. Izan ere, neti gertatu izan zait: pelikulekin, idazkiekin... nire inguruko denei kaka zaharra dela entzun, eta niri asko gustatu!

@txikillana @desertorea
Eskertzen dizkizuet animoak, eta momentuz beste liburu batekin hasi naiz: Maquiaveloren Printzea.
Ulises irakurtzeko erabakia atzeratua baina ez bertan behera utzia, inola ere ez!!
Eskerrik asko!!!

@miren @elegose

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.