#Dune irakurtzen bukatu berritan galdera batzuk:
* Gainerako nobelak irakurtzea merezi du? Badago gomendatutako ordenarik?
* Pelikula berria lehen liburuan oinarritua dago? Hurrengo liburuen spoilerrik gabe ikus dezaket? Eta pelikula zaharra?
Pelikulak lehen liburuaren erdia biltzen du, bigarren erdia oraindik ez da estrenatu. Espoiler gutxi ukanen dituzu, beraz.
Pelikula zaharrak lehen liburua osorik biltzen du (gutxi gorabehera, noski).
Irakurtzen jarraitzekotan, irakurri Egileak idatzi zituen ordenan. Narratiboki kronologian dira, baina liburuen artean baliteke milaka urteko jauziak egotea. Egileak 6 liburu idatzi zituen guztira (7 idaztea zuen buruan, baina azkena idatzi gabe hil zen).
@jogerka @desertorea @kilkerra Denis Villeneuvek zuzendutako pelikula berria ikusi dut. Liburuko istoriotik urrutiratzen da momentu batzuetan eta zati batzuk falta dira, baina gustatu zait. David Lynchek 1984an zuzendutako filma ikusi nahi dut orain eta baita Alejandro Jodorowskyk 70.eko hamarkadan bukatu gabekoari buruzko dokumentala ere:
https://en.m.wikipedia.org/wiki/Jodorowsky%27s_Dune
@aldatsa @jogerka @desertorea
Lynch ez zen batere pozik geratu produktoreek egin zutenarekin, baina filmak badu interesik, nire ustez. Jodorowskyren proiektuari buruzko dokumentalak zinez merezi du.
@desertorea @kilkerra @aldatsa @jogerka Merezi du, bai.
Eta Lynchen Dunek ere bai (Villeneuvena baino punkiagoa iruditzen zait, zentzurik onenean)
@desertorea @kilkerra @aldatsa ez dut pelikula ikusi, ezin beraz honetaz ezer esan.
Bigarren liburua irakurria dut ordea eta aspergarria egin zitzaidan.