mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Dabid #FreePalestine ⁂

@izarobasurko @arkkuso @ekintaekin faltan botatzen dut gauza bat: euskarak interneten biziraun behar badu, burujabetza teknologikoaren eta software librearen eskutik egingo duela hausnartzea. Bestela, gutxietsia izango delako edozein plataformatan (izan Youtube, Twich, Instagram edo Google bilatzailea bera), ez bereziki euskararen kontra zerbait dutelako, baizik eta ez zaielako errentagarria suertatzen publizitatearen logikan.

Arnasguneak behar ditugu interneten ere, eta horiek erabiltzea. 😊