mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Telegram ohar-blok gisa erabiltzen dut batez ere: badago alternatiba askerik kanal pribatu pertsonalizatuak sortzeko aukerarekin?

@gorka_bm Element aplikazioa instalatu eta matrix.org zerbitzariak eskaintzen du doako erabiltzailea sortzea.

Polikiago kargatzen da.

Nik dakidala ez dago euskal matrix instantzia irekirik.

@mikelgs Eskerrik asko. Lehen kolpean Signal instalatzea pentsatu nuen, baina ez dakit funtzionalitate berdinak dituen ala ez

@gorka_bm ez dakit, ez dut Signal erabiltzen

@mikelgs @gorka_bm Signalek Telegramen oso antzeko funtzionalitateak ditu, auto-oharrak edo taldeak sortzeko antzekotasun handia du.

@birasuegi @gorka_bm eta zerbitzaria zentralizatua eta opakoa da, Telegram bezala 😅

@mikelgs @birasuegi @gorka_bm dakienari arrunta iduriko zaio baina erabiltzaile soilek holako xehetasunak (eta haien inplikazioak) jakiteko eta ulertzeko, ez da errexa.

@birasuegi @ng @mikelgs Animatu naiz Element-ekin, eskerrik asko! Jarraitzea merezi duen zerbait bururatuz gero, bota lasai!