Ongi etorri fedibertsora!
Zoragarria da hainbeste jende berri ikustea hemendik. Lau proposamen, esperientzia pilota izan dezazuen:
Bete zuen profila: nortzuk zareten, zeintzuk diren zuen gustuak... elkar ezagutzeko eta bueltan jarraitu ahal izateko.
Erabiltzaile asko jarraitu: zuen erabiltzaile berriei edukia emateko.
Elkarrizketetan parte hartu: lotsarik ez! Zuon etxean zaudete.
Zerbait ez duzue ulertzen? Galdetu!!! Elkar laguntzeko gaude.
Eta garrantzitsuena... gozatu!!!
@desertorea Jarraitzen dituzuenen mezuak bultzatu edo izarrakin markatu, beldurrik gabe. Dohainik da!
@desertorea nik denbora daramat hemen eta konturatua negoen enuela nire profila bete
@igebara abatarra, bioa eta lehenengo tuta, ezinbestekoak. Orduan funtzio bikoitza izan du mezuak: berriak aholkatu eta beteranoak gogorarazi.
@desertorea nola topatu erabiltzeak?
@AitorMontes adibidez, zure interesekoak diren traolak bilatu ditzakezu bilatzailearekin, demagun: #literatura #elettipiak...
Profil-direktorioan erabiltzaile asko aurkituko dituzu (hortik hasiko nintzateke) https://mastodon.eus/directory
@AitorMontes denbora-lerro lokala ere erabilgarria da jende berria aurkitzeko https://mastodon.eus/public/local
@desertorea eskerrik asko!