Zaila zait gauzak amaitzea, erraz aspertzen bait naiz edozein aferatan.
Helmuga txikiak jartzea konponbidea izan litekeela pentsatu izan dut, baina helmuga horiek tentuz ezarri behar dira eta ez naiz orain arte horretarako gai izan. Urte hasiera honetan helmuga txiki batzuk bete ditut, ea horrela jarraitzen dudan, sua itzali ez dadin.
Okerrena dena den, gauzak nire kabuz egitearen poza eta ezgauza sentitzearen etsipena kudeatzea zait. Iruzurtiaren sindromea indartsua da.