@elegose @Hilbeltza hilabete honetan txarto nabil liburua irakurteko. 🙇♀️ baina dagoan proposamena otsailarako ederto ikusten dot. Beraz nigaitik, ados!
@aldatsa @Zaru_ttikiya @elegose @Hilbeltza zer esan... astebete da liburua erosi nuela 🤣
@Zaru_ttikiya @elegose @Hilbeltza Ni ere ados. Aspaldian ez dut eleberri beltzik irakurri eta inor aurreratzen ez bazitzaidan #SotoanGordeak otsailerako proposatzeko asmoa nuen bestela ere.
@elegose @Hilbeltza
😱 😱 #KantatzenDuteZaharrek liburuarekin hasi berria naiz!!! 😱 😱 Tempus fugit!!😜
Ni ados otsailean #SotoanGordeak irakurtzearekin 👍
Kaixo lagunok!
Zer moduz #KantatzenDuteZaharrek liburuarekin? Gaur otsaileko proposamenak egiteko lehen eguna da, baina @Hilbeltza bekarekin idatzitako Sotoan gordeak liburua dagoeneko liburudendetan eta liburutegietan dagoenez, zer deritzozue horri ekiten badiogu otsailean?
Sotoan gordeak, Miren Gorrotxategi https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/sotoan-gordeak
Ados denak? #SotoanGordeak
Ez naiz bulegora lehen beste joaten eta...
@Hilbeltza bekarekin Miren Gorrotxategik idatzitako Sotoan gordeak erosi dut. Otsailerako, ezta @elegose? 🤣🤣
@aldatsa @elegose #KantatzenDuteZaharrek
Gauzak ondo, ni asteburuan hasiko naiz...🤓
@elegosetarron hilabete honetako liburuari ekiteko garaia iritsi da: Karlos Zabalaren "C'est la vie" #KantatzenDuteZaharrek
Liburuetara zuzendutako sare sozial libre eta federatu hau existitzen dela jakin berri dut (Mastodonekin bateragarria). Agian #elegoseko partaideoi interesatuko zaizue:
https://octodon.social/@schlink/105504462109786276
@elegose @desertorea @mikelgs @izaro @aldatsa
@Hilbeltza @Zaru_ttikiya
Bozka emateko epea bukatuta:
"C'est La Vie" kantatzen dute zaharrek, Karlos Zabala Oiartzabal https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/c-est-la-vie-kantatzen-dute-zaharrek/zabala-oiartzabal-karlos/9788413600628
Hauxe da urtarrilean irakurri eta iruzkinduko dugun liburua! Izenburua oso luzea denez, traola #KantatzenDuteZaharrek izango da, ados?
2021 honi gogoz ekiteko.
Agian @elegose irakurle taldekoa arinegi erosi dut, baina tira, beste bat irtengo balitz ere "C'est La Vie" kantatzen dute zaharrek eta Erle langileen amodioak irakurri nahi izango ditut.
(Bide batez, ez dakit ohartu zareten, baina III. @Hilbeltza beka irabazlearen eleberria, Miren Gorrotxategiren, Sotoan gordeak, dendetan dago jada. Aurtengo Hilbeltza ez da ilbeltzan izango, beraz urtarrilerako inkesta dagoeneko bukatzear dugunez, otsailerako utziko dugu? 🌝).
2021ean ez da betiko (H)ilbeltzarik izanen.
Ez aste batean.
Ez ilbeltzan.
Izanen duzu gure berri...
HIL ALA BELTZ!!👇👇
https://www.youtube.com/watch?v=yyEZw3UgBJI
Oraintxe bozkatu dut @elegose irakurle taldean 2021an irakurriko dugun lehen liburua aukeratzeko bozketan. Animatu zu ere! Ohi bezala proposamen interesgarriak daude: https://framadate.org/O54ilIhZfFBliEgL #2021UrtarrilekoProposamenak
@elegose #2021UrtarrilekoProposamenak
framadate.org/O54ilIhZfFBliEgL
...et voilà👍
Kaixo elegosetarrok!
Zer moduz doa #TuristaKlasearen irakurketa?
2021 berriari gogoz ekiteko lau izan dira jaso ditugun #2021UrtarrilekoProposamenak irakurketa proposamenak.
Inkesta betetzeko momentua heldu da eta helbide honetan egin dezakezue https://framadate.org/O54ilIhZfFBliEgL
Akutagawaren eta Cortázarren ipuin sortak Gabonetan zehar irakurtzeke ingelesez eta jatorrizko gaztelanian, hurrenez hurren. Euskara faltan. Gomendiorik? @elegose
Ondiño a abendukoa irakurri barik, hemen nabil #2021UrtarrilekoProposamenak aurkezten. Kataluniako idazle bat topa dot eta liburua itzulpena izan arren interesgarria iruditu jat, ona ekarteko módulos. Beraz hau da nire proposamen urte barrirako:
Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak - Irene Solà i Sàez - txalaparta.eus
https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/nik-kantatu-eta-dantza-egiten-du-mendiak
Bide batez, urte barri osasuntsua danontzat!
#bahiketa liburua amaituta. @asellu ri eginiko alkarrizketa batzuk ikusi dodaz liburua amaitu eta gero eta ulertzen lagundu deust.Niretzat liburu zein pelikula, antzerkia...atzera eta aurrera ibiltea, denpora nahazteagaz ez nago eroso .Betidanik kostatu jat aria jarraitzea.Kontakizuna denporean aurrera joatea nahiago dot.Ez dakit azaltzen nazen.Kontakizun baten sartzen nazenean, eta atzera bueltatu behar badot daturen bat errepasatzeko...uf!. Baina Asel ezagutzeko merezi izan dau !
Kattalin Miner #TuristaKlasea liburuari buruz Ilaski Serranokin Ahoz ahon:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7674769/bideoa-kattalin-miner-turista-klasea-liburu-berriaz/
Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.