Erakutsi gehiago

@Izaskun nahi duzuen bezala, baina nire ustez dinamika mozten badugu, zaila izango da berriz berreskuratzea. Nik neuk nahiago nuke aurrera egin parte-hartzen dugun gutxien artean bada ere eta besteak berrengantxatuko dira ahal dutenean 😜

Edonola ere, agian bai eman beharko genituzke inkesta betetzeko egun batzuk gehiago, agian azaroaren 4rarte edo @elegose

@elegose eta erantzun hau ikusita beste hilabeteko epea emongo bagendu eguneratzeko?

2/2
@dabidnet @elegose
Baina bestalde, istorioan gertatzen ziren jauziek eta nire ezjakintasunak jakinmina piztu didate, eta oraindik denborarik izan ez dudan arren, laster hasiko naiz informazio bila. Harrigarria egin zait horrelako bizitza bat (batzuk πŸ˜‰ ) benetazkoa izan daitekeela (eta ez aspaldi gainera) ikustea. Gaur egun eta hemen, gozo bizi gara...
Bukatzeko. Marrazkiak oso onak iruditu zaizkit, oso landuak. πŸ‘

2/1
@dabidnet @elegose
Ba nik atzo bukatu nuen . Egia esan, ez daukat Komiki formatuan irakurtzeko ohiturarik, eta irakurketak "hotz" utzi nau. Guztiz ezjakina naiz El Salvador eta inguru haietako historia kontuetan, eta horrek ere ez zidan gehiegi lagunduko. Komiki formatuak kontakizuna asko-asko laburtzea eskatzen du, eta aurrez ezagutzarik ez nuenez, motz geratu zait kontakizuna, istorioak jauzi handiegiak balitu bezala. Izenekin-eta pixka bat nahastuta ibili naiz...

:elegose: bukatzen duzunean, prest daukazue ​k bozkatzeko inkesta mastodon.eus/@elegose/10304230

Oraingo honetan nahiko pobre ikusi dut komikaren eta azarorako proposamenen traola eh!? Irakurtzeko gogo barik edo lanez gainezka? πŸ˜₯

:elegose: Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 

:elegose: Kaixo taldekideok!

Gaurkoan pixka bat atzeratu naiz, baina hemen doakizue ​k inkestan jasota.

Oraingo honetan bi proposamen daude, nahi duzuenean bozkatu dezakezue, muga-eguna 2019-10-31 da labur.eus/azarokoinkesta

Kaixo taldekideok!

Asteburu osoa daukazue aurretik zuon egiteko. Momentuz bi proposamen hauek jaso ditugu:

* Inoren munduan, Asel Luzarraga @asellu
* Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, Alaine Agirre

Bitxikeria bat: Alaine Donostian bizi den Bermeotarra da, Asel Bermeon bizi den Bilbotarra.

Liburu kresaltsuak!

Amaitu dot .Aspaldiko partez komiki bat irakurri barik, hasiera arraroa egin jatan. Gainera Asterix zalea izanik, guztiz desbardina izan dan liburu baten aurrean aurkitu naz.Marrazkiak zoragarriak, testua irakurriz, zonalde horretako historia ezagutzeko aukera desbardina izan dot.Argi dago, laburpena dala, baina oso ondo azalduta.Bizitza gogorra, "zorteduna" izana, eta azken baten bere bizitzaren ugazabea izan da Miguel, uste dot. Benetan, disfrutatu dot!

Kaixo taldekideok!

Bihar hasita eta urriaren 27rate jasotzen hasiko gara. Horren ostean lau egun izango ditugu, urriaren 31rarte, proposamenak bozkatzeko!

Ondo deritzozue?

Bide batez, hasi duzue?

@jonUgarte @Zaru_ttikiya @izaro @txopi @dabidnet hemen aurkituko duzu testuaren azken bertsioa laborategia.eus/elegose/ azkentzen gabiltza datorren astean aurkezteko 😊

:elegose: Ikasiz hasiko dugu komikia.

Nawat Mexikoko toltekek hitz egiten zuten eta egun haien ondorengoek (Pipilek) hitz egiten duten nahuatl hizkuntzarekin lotura du.

Pipilek esaten dute gizakia artotik sortu zela.

Marcos komandanteordeari ere irakurri diot Mexikoko zonalde baten mundu-ikuskera berdina duen istorioa. Esango nuke "Aventuras y desventuras de Don Durito" liburuan zela (Lumaltikeko lagun batek ekarri zidan Chiapasetik 😍).

Nawat eu.m.wikipedia.org/wiki/Nawat

:elegose: Aizue! Amerika ertaineko kosmobisioarekin asko gozatuko dudala uste dut

Sihuanaba en.m.wikipedia.org/wiki/Sihuan

:elegose: Hemen uzten dizuet gizakia artotik nola sortu zen azaltzen duen kontakizuna. "Los otros cuentos. Relatos del Subcomandante Insurgente Marcos, Volumen 2"

Bosgarren narrazioa da tori.eus/link/TVRFMk5UQTJNamcw

(Lotura 15 egun barru iraungiko da).

:elegose: Ekaitza urrun - Urriak 4, domeka 

:elegose: Zortzigarren jaiotza - Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 

@elegose @izaro @txopi @elegose @dabidnet
Azken aldian denboraz juxtu nabil eta nahi baino gutxiagotan konektatzen naiz 😩, baina oraintxe ikusi dut @elegose-ren funtzionamenduaren inguruko testuarena πŸ‘
Irakurri dut, eta ez naiz gai inolako ekarpenik egiteko πŸ˜‚πŸ˜‚
Oso txukun dago, beraz, aurrera!!πŸ‘

@dabidnet @txopi @elegose Iepe! Nik ere sartu ditut pare bat gauza. Oso ondo dagoela uste dut! ;)
Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.