Maiatzaren 10ean Durangoko @plateruena antzokian, #hitzezetaahotsez 7 orduko jendaurreko irakurraldi girotua! Gu han izango gara, beste askorekin batera. Erduzie!
#bizizikasi #euskara
@Zaru_ttikiya
Erraz irakurtzen da! Behin hasi eta berehala irakurriko duzu! ;)
Ni jada kritika prestatzen ari naiz...
@elegose @dabidnet @aldatsa
@elegose @dabidnet @izaro @aldatsa Jode, oraindik ez dut erosi #apirilekoliburua eta zuek dagoeneko iruzkinak egiten! 😵
Zer, denbora libre gehiegi? 😂
@izaro aupa hi! Iruzkin ederrak egiten dituzu tio, bigarren hau ere bikaina! Imanolen bizitzan, etengabeko bakarrizketa hori(ek) protagonismo berezia izango zu(t)ela irudikatzen dut. Bizi guztian zehar runrun berdina izango zuen, fijo. Niri ez zitza(izki)dan astuna(k) iruditu kar, kar, kar 🤣 @elegose #martxokoliburua
#martxokoliburua @elegose
Biografia zorrotz bat ez zenez, nik uste bazuela zerbait biziagoa egiteko parada.
Again, gaia arantzatsua zela iritzirik, neutro azaldu nahi izan du, baina azkenerako, neutroegi gelditu zaiola esango nuke, gatzik gabea.
Bestalde, fikzioak fikzio, zail da Fakirra eta Imanol L. bereiztea, eta egia esan, irakurketaren aurretik beste irudi bat nuen Imanoli buruz, hobea, epikoagoa-edo.
Ez dakit ba nik, H. Canori horrelako kritika egitea… ...barkatuko al dit katedrak!😂
#martxokoliburua @elegose Banuen bai #Fakirrarenahotsa irakurtzeko gogoa!
Ondo idatzia dago, hizkuntza dotore darabil… …baina ez nau ase.
Aurrez liburu honi buruz asko irakurri dudalako-edo, azkenean, ez da nik espero bezalakoa izan (nire espektatiba faltsuak akaso?).
Lehen atala, Parisetik itzuli arte, interesgarria eta bizia iruditu zait. Orduko giroa(k) ondo islatzen d(it)u, printzen bidez, deskripzio astunetan sartu gabe.
Beste bi atalak, ordea, gezak iruditu zaizkit, aspergarriak kasik
Kaixo @elegose taldeko irakurlagun maiteak! ;)
Hementxe duzue nire #martxokoliburua -ren kritika:
https://izaroblog.com/2019/04/06/martxokoliburua-fakirraren-ahotsa/
Oso ondo izan!
#FakirrrarenAhotsa #HarkaitzCano @Susa
Ah! #martxokoliburua -k eman dizkigun ekarpen guztiak irakurtzen egon naizenean talde bikaina garela uste dut!
https://mastodon.eus/tags/martxokoliburua
Noizko egingo dugu #elegoseafari edo #elegosebazkaria? Ez dago mahai baten inguruan jan eta edaten ez duen fundamentuzko talderik... ;)
@elegose
@dabidnet #apirilekoliburua Jon Arretxeren fan ofiziala banintzen jada San Franciscotik euro zaparradapean egindako tourra eta gero, baina horrelako gauzak pertsonaren sakontasuna erakusten dute! Aupa Toure!
Irakurtzen ditudan liburuen Copyright oharra irakurtzeko joera daukat eta #apirilekoliburua irakurtzen hasi orduko gai bat aipatu nahi dut.
Ez erran deusek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren diru laguntza jaso du (primeran). Baina, nire ustez, diru publikoa jasotzen duten proiektuek, gizartearen mesedetan jarri behar dira. Kasu honetan Copyleft lizentzia bat erabiliz.
Gizarteak, lan horiek diruz laguntzen dituenean, ezinbesteko atzeraelikadura deritzot kultur aske eta publikoa bermatzea.
Hauek #martxokoliburua traola duten tutak dira, irakurketa talde honen martxoko irakurketak (Harkaitz Kanoren, Fakirraren ahotsa) eragin dituen elkarrizketa publikoak.
Fedibertsoko edozein kontu baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke:
Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.