Erakutsi gehiago

@elegose amaituta... irakurtzeko erraza eta entretenigarria...nahiz eta ni ez naizen elebirre beltzen oso zalea...odol erraza gehitxo nire gusturako...hori bai @dabidnetek aipatu zuen bezala aspaldikon partez parra batzuk bota nituen putiklubeko atrakoarekin...

Hauek traola duten tutak dira, irakurketa talde honen apirileko irakurketak (Jon Arretxeren, Ez erran deus) eragin dituen elkarrizketa publikoak.

Fedibertsoko edozein kontu baduzu gurekin harremanetan jarri zaitezke: mastodon.eus/tags/apirilekolib

Erakutsi haria

Datu solte batzuk:

* Jasotako irakurketa proposamenak 5 izan dira.
* Irakurketan 7 erabiltzailek parte hartuko dugu (momentuz).
* Irabazleak 5 bozka jaso ditu.
* Bigarren postuan geratu den liburuak 4 bozka jaso ditu, Olerki, ipuin eta eleberriak, Mayi Pelot.

Erakutsi haria

🙋🙋‍♂️ Bukatu da bozkatzeko epea eta irabazleak 5 boto jaso ditu.

📖 Aukeratu dugun liburua: Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia pamiela.com/index.php/eu/saio-

:fedibertsoa: Gogoratu elkarrizketarako erabiliko dugun traola dela.

📖 bozkatzeko azken eguna dugu gaurkoa. Momentuz irabazlea (5 botorekin), Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandiaren liburua da.

Bihar jakinaraziko dugu zein den behin betiko irabazlea. Euskaraz irakurri nahi duzu? Elkartu taldera 🤩

labur.eus/maiatzekoinkesta

aukeratzeko inkestan bozkatu dut oraintxe. Gaur da azken eguna, oraindik garaiz zabiltzate!

labur.eus/maiatzekoinkesta

@elegose

Kaixo :fedibertsoa:!

Guztira bost irakurketa proposamen jaso ditugu traolan.

📊 Maiatzeko irakurketa zein izango den bozkatzeko momentua heldu da: labur.eus/maiatzekoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-04-30 da.

Animo, aukeratzera!

Kaixo :fedibertsoa:

Gaur da egiteko azken eguna! Garaiz zaude oraindik. Animatu eta proposatu maiatzerako irakurketa!

Gogoratu hilaren 24a izango dela egiteko azken eguna.

Momentuz hiru proposamen jaso ditugu:

1. Denok gara Google, Xabier Etxaniz Rojo.
2. Olerki, ipuin eta eleberriak, Mayi Pelot.
3. Elurra sutan, Juan Kruz Igerabide.

@dabidnet

Mayi Peloten lanen bilduma Donostiako Hontza liburudendan badaukatela dirudi:

hontza.net/eus/libro/olerki-ip

Iaz zortea izan nuen eta Teleamarauna eleberriaren 1987ko jatorrizko edizioaren ale bat aurkitu nuen bertan 😀

Biharko oroitzapenak ipuin liburua online dago osorik:
armiarma.eus/maiatz/PelotBihar

Olerkiak ere bai:
armiarma.eus/cgi-bin/urkiza/EB

@argia

Bi liburu proposamen egingo ditut :

1. Denok gara Google, Xabier Etxaniz Rojo erein.eus/libro/denok-gara-goo
2. (Ez dakit erosterik dagoen, lagunduko nauzue aurkutzen? Elkarren daukat eskatuta) Olerki, ipuin eta eleberriak, Mayi Pelot ikasbil.eus/web/ikasbil/artiku

@argia, astekarian bigarren liburu hau aipatu zenuten, badakizue non eros dezakegun?

#ApirilekoLiburua @elegose
Egia esanda, oso erraz irakurtzen da #ezerrandeus, eta kritika eginda nuen, baina ez dut denborarik izan oraintxe arte zuekien elkarbanatzeko!
izaroblog.com/2019/04/18/apiri
#Aitatasuna

Kaixo!

Gaur hasiko gara maiatzeko irakurketa proposamenak jasotzen. Egin zure proposamenak traola erabiliz. Gogoratu proposamenak egiteko azken eguna hilaren 24a izango dela 😃

Kaixo :fedibertsoa:!

Zer moduz zoazte rekin? Hurrengo hilabeteko datak zehazten hasiko gara? Badakizue zer proposatuko duzuen? 😃

📖 Apirilak 18-24 proposamenak egiteko tartea. Traola:
📊 Apirilak 25-30 irakurgaia bozkatzeko egunak.

Ados?

Ez erran deus - Jon Arretxe 

@aldatsa errekako azken eszena… rediox! Horrekin bai egin nuela barre, oso eszena zoroa da 🤪

Ene! @elegose @Zaru_ttikiya @aldatsa @dabidnet liburua amaituta! Ez dot aurkitu oraindino! Liburudendatan ez da egon. Enkargatu dot! Oporretan irakurteko irrikitan! Hainbat liburu irakurri dodaz Jon Arretxerenak! Gogoko dot! Beraz ziur nago gogotsu egingo dodala! Idatzi dozuena, ez dot ezer irakurriko!😉

Ez erran deus - Jon Arretxe 

3/3 @elegose
Askoz lan gehiago eskatzen du pertsonaia bakoitza bere hitz egiteko doinu eta moduarekin idazteak, baina iruditzen zait koloretsuagoa eta aberatsagoa izango litzatekeela irakurketa.
Kontua da, liburua irakurrita berdin pentsa zitekeela elkarrizketa guztiak gaztelaniaz zirela, baina kasu horretan ere pertsonaien erregistroei buruz hemen asandakoek berdin balioko lukete… 🤔

Ez erran deus - Jon Arretxe 

3/2 @elegose
Alde horretatik faltan sumatu ditut hizkuntz erregistro ezberdinak. Pertsonaiak anitzak dira: afrikarrak (Toure bilbon euskara ikasitakoa imaginatzen nuen adibidez), hegoamerikarra, mendi aldeko biztanleak, apaiza, putetxeko madama… liburuari izenburua ematen dion esaldian (istripuaren ondoren) bakarrik erabiltzen du apaizak “bertako” erregistroa. Gainontzean hizkuntza neutroa erabiltzen dute pertsonaia guztiek.

Ez erran deus - Jon Arretxe 

3/1 @elegose
Nik ere bukatu dut ba . Orain arte esandakoekin ados; irakurterreza, bizia, umoretsua, eta nola ez, oso beltza.
Pixka bat zirikatze aldera 😈 , hizkuntz erregistroen gaia aipatuko nuke. Izan zitekeen beste modu batera, baina nik pertsonaia guztien arteko elkarrizketak euskaraz zirela erabaki, eta buruan hori nuela irakurri dut liburua.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.