Erakutsi gehiago

Kaixo :fedibertsoa:!

Hona hemen urriko irakurketa aukeratzeko traolatik jasotako liburuen inkesta: labur.eus/urrikoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-09-30 da.

Oraingo honetan arazoak izan ditut irudiak kargatzeko eta portada gabe doaz ๐Ÿ˜ž

Barkatuko nauzuelakoan ๐Ÿ˜˜

Kaixo :fedibertsoa:!

Hona hemen urriko irakurketa aukeratzeko traolatik jasotako liburuen inkesta: labur.eus/urrikoinkesta

Inkesta betetzeko muga-eguna 2019-09-30 da.

Oraingo honetan arazoak izan ditut irudiak kargatzeko eta portada gabe doaz ๐Ÿ˜ž

Barkatuko nauzuelakoan ๐Ÿ˜˜

5/3 @elegose #EkaitzaUrrun 

@Zaru_ttikiya @elegose niretzat abantaila izan da!

5/5 @elegose #EkaitzaUrrun 

5/5 @elegose
Asko gustatu zaizkit istorioa bera, kontatzeko modua (bizkaierazko hitzen erabilera) eta istorioaren (historiaren) inguruan gehiago sakontzeko ematen duen aukera.
Horrela beraz, poliki eta nekez hasitakoak lortu du azkenean niregan liburuaren irakurketarekin jarraitzeko irrika sortzea, eta bide batez, bistaratu dizkidan gabezi guzti horiek konpontzen hastekoa! ๐Ÿ˜‚
:elegose:

5/4 @elegose #EkaitzaUrrun 

5/4 @elegose
Hirugarren gabezia, historiarena: Hemen ere konturatu naiz gure historiaz zein gutxi dakidan. Eleberrian benetako pasarteak fikziozkoekin nahasiak daude, baina lotsa apur bat ere eman dit egiazko zein pasarte gutxi identifikatzeko gai izan naizen ikusteak.
Bestalde, literaturaz kanpoko zenbait gogoeta sorrarazi dizkit, historia ofiziala eta benetakoaren artean usu izaten den aldeaz adibidez, gogoeta politikoak ez aipatzearren.

5/3 @elegose #EkaitzaUrrun 

5/3 @elegose Irakurketarekin konturatu naiz ez ditudala Bilbo eta bere inguruak batere ezagutzen. Ez ezagutze horrek, kontakizunaren zati bat galdu dudanaren sentipena sorrarazi dit. Berlin inguruetan kokatua balego berdin izango litzateke niretzat. Kontua da, une jakin batean protagonistetako batzuk Donibane Lohizunera joaten direla, eta hori bai, ezagutzen dut. Horko pasarteak irakurtzerakoan nabaritu dut ez ezagutzetik ezagutzera dagoen aldea!

5/2 @elegose #EkaitzaUrrun 

5/2 @elegose
Lehenengo gabezia, hizkuntzarena: Joanesek oso hiztegi aberatsa erabili du liburu honetan, egunerokoan (gure inguru honetan behintzat) erabiltzen ez ditugun hitzak baliatuz, eta horrek zenbaitetan etenak egitera behartu nau eta esaldiak berrirakurtzera.
Bigarren gabezia, inguruen ezagutza ezarena: Bilbo eta inguruetan kokatzen du eleberria, kale, plaza, portu eta herri zehatzetan.

5/1 @elegose #EkaitzaUrrun 

5/1 @elegose
Joanes Urkixoren liburua oso gustura bukatu dut. Bai, bukatu, ze liburuaren erdialdetik aurrera hartu diot gustua. Hasieran, kosta egin zait irakurketa, nolabaiteko nagia sentitzen nuen -uzten nuen bakoitzean- berriz irakurketari heltzeko. Eta uste dut badakidala zergatia: liburu honek nire gabezia zenbait agerian utzi dizkit!

Kaixo taldekideok,

Gaur da azken eguna egiteko. Egin dituzue proposamen guztiak? Hala ez bada animoooo ๐Ÿ˜œ

Hilabeteko liburua irakurrita.Aitatzeki, alde batetik, bizkaierari egiten deutso keinua.Eskertzekoa da hitz desbardinak agertzea, sorpresatxoak istorian!Beste alde batetik, espioi mundua, ze konplikatua, ene! Mesfidantza, guzurra, gatza egiten jat horrela bizitzea!Eta azkenik, historikoki egia dana sakontzeko laguntza. Zenbat lan honen atzean! @dabidnet zuk ere beste datu batzuk eskeini dozuz! @elegose liburu honek Bilbotik ibilteko ere aukera emon deust!Hori bai, aspaldiko Bilbo!

Hona hemen nire Emakume bik idatzitako liburu bat da. @elegose , inkestaren zain!
1362 km euri - Goizalde Landabaso - txalaparta.eus
txalaparta.eus/es/libros/1362-
Bitartean, Urkixoren liburua irakurten! Ia sasoiz heltzen nazen!๐Ÿ˜‰

@dabidnet @elegose mila esker, lagun! guzuenerako ๐Ÿ˜˜ ๐Ÿ˜‰ ๐Ÿด ๐Ÿป

Inoren munduan, @asellu lagunak bere zortzigarrena kaleratzeko prest aselluzarraga.com/inoren-mundu

Irten bezain pronto proposatuko dut @elegoseโ€‹n! Alde batetik, Aselen imajinazioak muga gutxi ezagutzen dituelako eta bestetik, idazlearekin fedibertsoan mintzatzeko aukera izango dugulako!

:elegose: @elegose
Nik banuen buruan Urrirako proposamen bat, baina @dabidnet-ek egindako proposamenak irakurri ondoren ๐Ÿ‘ , kasik Azarorako utziko dut. Proposamen originalak iruditzen zaizkit, baina agian bi irakurri beharko ditugu...๐Ÿค”
Beraz, nik oraingoan proposamen (berririk) ez...๐Ÿ˜‰

@Izaskun @elegose Bai! Egia da, #nomada, #errefuxiatu, #migratzaileak haien artean desberdintasunak badituzte ere, egoera oso antzekoa bizi dituzte! #hasieraberribat ere gogoratzen... ;)
@jonUgarte @elegose Bai, ea berrio erritmoa hartzen dugun! Esker mila zuri irakurtzeagatik! ;)

@elegose @izaro mil esker zure liburu kritikagatik...nik ez nuen etxeko lana egin, beste baterako utzi dut, hor ari naiz jota fuego -ekin...ta orain pentsatu behar proposamena urrirako...niri ere lanak pilatu ๐Ÿ˜…

:elegose: Eta urrian eleberri bat irakurri beharrean, nobela grafiko bat irakurriko bagenu?

* Gerezi garaia: Lucio Urtubiaren biografia ilustratua, Mikel Santos (Txalaparta 2018).
* Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak, Dani Fano (Astiberri 2018).
* Zubigileak, Alfonso Zapico (Astiberri 2018).

Proposamen honi harrena ona egitea espero dut, hau baita nire ๐Ÿ˜‚

Komikiak irakurtzeko ohitura daukazue? Ez nik.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.