Erakutsi gehiago

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

Kaixo :elegose: taldekideok,

Gogoratu hilabete honetan irakurri behar dugun liburua @Hilbeltza sariko dela, Patricia Highsmithek idatzia eta Josu Barambones Zubiriak itzulia. Datorren astelehenetik aurrera izango dugu liburu-dendan.

2020ko otsaila hau, beltz kolorez tintatuko dugu txalaparta.eus/eu/liburuak/lar

:elegose: @elegose @Izaskun oso ondo ulertzen zaitut. Nik testuren bat gazteleraz sortu behar badut, oso ondo geratzen zait, bordau! πŸ˜‚, baina euskaraz sortu eta gero gaztelerara itzuli behar badut, gaztelera "ortopedikoa" ateratzen zait, eta testua horelaxe geratzen zait, ortopedikoa 😩

2. Atala, liburua irakurterakoan lehen aipatu dodanagatik, ez jat inoiz otu itzuli hitzak daukazan zentzu guztiakaz, eta horretaz ohartu naz. Zenbat testu idatzi behar dodaz hizkuntza bietan! Edozein gurasoentzako ohar, zirkularra, ....dana elebiduna, lehenengo euskeraz eta gero gaztelerara itzuli. Eta ez pentsa! Ez da erreza! Hizkuntza bakoitzak bere berezitasunak daukaz! Ez dot pentsatu gura zer dan liburu bat itzultzea idazleagaz egon barik!

Urtarrila amaitu da eta nik amaitu barik. Egia da zatika irakurri leikela, pilo bat ikasten nabilela ere. Orain dala 35 urte inguruan Anjel euskerazko irakasle izan neban eta entzutea zoragarria! :elegose: zer esan ahal dot liburuataz? Lehen hezkuntzako irakaslea naz, nire inguruan erdaldun euskaldun baino gehiago dago. Nire txikitxoekaz komunikazioa, zaletasunak sortu eta filosofia gitxi. Beraz hemen irakurten nagoana eta nire egunerokotasuna, ez doaz bat!πŸ˜‰

@aldatsa @Hilbeltza
@elegose -ko taldekideona bai benetako gosea! πŸ˜‹ oraindik argitaratu ez den liburu baten atzetik daramagu hilabete baino gehiago! πŸ˜‚
Ez dute ba itzulpena bukatu gabea izango? 😏

@Zaru_ttikiya @elegose @Hilbeltza
Bai, hori da, Patricia Highsmith-en , Josu Barambones Zubiriak itzulia. (Itzultzailea aipatu gabe ezin utziko dugu 😜)

Urtarrileko liburua izanda, ezin aproposagoa iruditzen zait otsailekoa itzulpen bat izatea.

Txalapartaren webgunean salgai dago, baina "Erosi" botoia sakatuta otsailak 3an argitaratuko dutela jartzen du. Irakurtzeko gogoarekin nago!

txalaparta.eus/eu/liburuak/lar

Kaixo :elegose: Elegosetarrok!

Gogoratzen al duzue zein den otsailean irakurri behar genuen liburu hura? Bai, bai, azal urdineko liburu hura!

Gogoan dut @Hilbeltza ekimenarekin zerikusia zuela, baina ez dut izena gogoratzen...

@soma @Kafearensemea @elegose
Ni ere oso gustura ari naiz irakurtzen baina ez dut uste hilabete bukaera aurretik amaituko dudanik. Lasai antzean ari naiz irakurtzen. Liburu aproposa da dosi txikietan irakurtzeko. Edozein kasutan, lasai, hauek ez dira eskolako lanak eta ez dago epeak zorrotz bete beharrik. Irakurriz gozatzea da helburua.

@Kafearensemea
Ni Hn nabil oraindik. Zinez interesgarria , baina era pausatuan irakurtzen ta, lan horren erruz, irakurri beharreko obren zerrenda luzatzen @elegose πŸ˜…

Euskal Nobela Beltzaren Astea fini! Esker mila anitz gurean izan zareten guztioi, aurtengoa ere ederra izan da, biba zuek!!! Heldu den urtera artio!

:elegose: Itzuliz usu begiak - Itzulgarritasuna 

GAURKO EGITARAUA
Mahai-ingurua, bazkal ondoko liburu aurkezpenak eta Susmagarrien gaua. Lagunartean gozatzeko eguna!!

Oso literaturzalea ez denak ere, euskaraz bizi nahi badu, itzulpen etengabean aritu behar du. Lertxundik -en bere esparrutik heltzen dio gaiari, jakintza zabal eta sakona erakutsiz. Baina iruditzen zait hain intelektuala ez den plano batetik ere goza daitekeela liburuaz, egunero bizitzen ditugun egoeretaz ari delako. Liburuari β€œerrespetu” pixka bat diotenak ere animatzeko diot: gozatzeko moduko saiakera da.

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.