Erakutsi gehiago

:elegose: Esku artean daukat @elegose irakurle taldean martxoan irakurriko dugun liburua: .

Egia esan, ez daukat poesia irakurtzeko ohiturarik. Mundu ezezagun horretan lehen pausoak emateko antologia bat aukera egokia iruditzen zait, estilo eta nortasun desberdinak ezagutzeko aukera emango didalako. Ea ba!

πŸ™‹πŸ™‹β€β™‚οΈ traolan egindako proposamenetatik hurrengo hau irakurtzea erabaki dugu, 6 (+1):

* Lurra eta dardara, zortzi ahots emakumezko, antologia poetikoa elkar.eus/eu/liburu_fitxa/lurr

Erabiliko dugun traola izango da.

Irakurketa on!

:elegose: Oraintxe bete dut @elegose irakurle taldean martxoan irakurriko dugun liburua aukeratzeko inkesta. Animatu zu ere!
poll.disroot.org/P8kvOc9GzXIXE

@anarkohippie inkesta bete duzula ikusi berri dut, nahi baduzu liburu bat baino gehiago bozkatu ditzakezu πŸ˜ƒ

Kaixo guztioi!

Guztira 5 irakurketa proposamen jaso ditugu traolan.

πŸ“Š Bete ezazue inkesta hemen: poll.disroot.org/P8kvOc9GzXIXE

Inkesta betetzeko muga-eguna 2020-03-01 da.

Animo!

@elegose #Lardaska 2/2 

@elegose #Lardaska 2/1 

Amaituta . Badakizue nobela baltzaren jarraitzaile sutsua nazela. Ba lehena eta azkena. Itzulpenak irakurrita ohituta, horretaz zer esanik ez! Baina istoriak ez nau engantxatu. Errez asmatu ahal izan da zer etorren. Idazle hau ezagutu dot eta listo, badaukat ereitzia. Baina ez dot besterik irakurriko. Orain ren zain!

Bost dira, momentuz, :

1. Aitaren etxea, Karmele Jaio.
2. Amek ez dute, Katixa Agirre.
3. Lurra eta dardara: Zortzi Ahots Emakumezko, Amaia Lasa, Itxaro Borda, Tere Irastortza, Amaia Iturbide, Miren Agur Meabe, Aintzane Galardi, Castillo Suarez eta Leire Bilbao.
4. Trikua esnatu da, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel.
5. Erbesteko elurra, Felipe Juaristi.

Oraindik proposamen berriak egiteko garaiz gaude πŸ˜ƒ

@elegose

Nire : Felipe Juaristi - Erbesteko Elurra

Euskal literaturaren munduan girotutako komedia beltza (edo)

Portzierto irakurtzen egon naiz egunotan ta txit interesgarri dago
Oaintxe jarraitukot, oso arin irakurtzen dela

Kaixo :elegose: Elegosetarrok,

Gogoratu bihar dela aurkezteko azken eguna!

Ez utzi azken ordurako.

@Izaskun liburuko Leire Bilbao hori, Leire Bilbao BarrutabeΓ±a da? Ezkatak idatzi zuena? @txopi​k utzi zidan olerki-liburu hori eta irakurri ostean olerkigintzak interesa piztu zuen nigan. Hortaz, proposamen ikaragarria. @elegose​n inoiz ez dugu poema-liburu bat irakurri, eta ideia bikaina iruditzen zait honelako batekin hastea. Zalantzarik gabe: +1 honi!

(Astelehenean bueltatuko dizut liburua @txopi πŸ˜‡).

Hona hemen nire . Nire ikasleakaz olerkiak irakurten gagoz eta urte honetan ez dogunez holako testurik irakurri, ondo legokeela uste dot. Beste alde batetik, emakume olerkariak, zortzi ahots. Proposatutakoataz bat datorrela uste dot.
Lurra eta dardara | 111 Akademia
111akademia.eus/liburuak/idazl :elegose:

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.