Erakutsi gehiago

@Zaru_ttikiya @elegose Hara, normalean denbora pasako irakurketa gutxi egiten dut. Eskertzen dizut zeharo gonbidapena. Ezer aginduko ez badizut ere, jarraituko dut taldea.

Esteka oso-oso interesgarria #Euskara erabiltzen dugunontzat. Esango nuke #EHUk weborrian duen esteka onenetakoa dela.
"Euskara baliabideen zerrenda":
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/hizkuntza-baliabideen-zerrenda
@librezale @elegose

Gabon @AlfonGuillo. Musikariak normalean jende jantzia zaretenez, agian interesatu dakizuke...πŸ˜‰
@elegose :elegose:

Segur aski gure taldetxoko "jantzi" bakarra izango zinateke baina tira...🀣 🀣

Gusto baduzu πŸ˜‡

@aldatsa @elegose Beti entzun izan dugu oiartzuera euskalkia goi-nafarrera dela...
Eta egia da Goizuetako eta Lesakako hizkerarekin antza gehiago duela gureak Astigarragako hizkerarekin baino.

@aldatsa @elegose bai, bi hauetxek. Harribitxiak, jakina, niretzat. Etxean entzundako hitz "bereziak" Aezkoa bailaran eta Nafarroa Beherean berdin erabiltzen zirela irakurtzeak atentzioa eman zidan πŸ€”

@Zaru_ttikiya @elegose nik ez bata ez bestea, ez dodaz entzun eta ez dodaz erabilten jakina!

@Zaru_ttikiya @elegose

Hara! traolan klik eginda iazko udazkenean Elegosen egin nuen proposamena agertu zait eta erantzun bat zeukala ikusi dut. Liburuan bi harribitxi kurioso aurkitu zenituela esan zenidan. Hauek al ziren?
mastodon.eus/@Zaru_ttikiya/103

@Zaru_ttikiya @elegose

Nik ere gustura irakurri nuen Xamar-en .

Liburuan irakurriko nituen, baina ez nuen gogoratzen ez bat ez bestea. Usurbilen ez ditut inoiz entzun.

Hemen ezagunen bat kaletik ikustean ohitura handia dago "Noaua!" (Nora hoa) esateko. Herriko aldizkariak ere horrelaxe izena du:
noaua.eus

@elegose -ko taldekideak leku ezberdinetakoak garenez, nire harrikada (linguistiko) baten inguruko informazioa lortzeko modu egokia iruditu zait talde honetan zabaltzea galdera. πŸ˜‰
Mezua idazteko tokia mugatua denez, eta azalpena luze xamarra egin dudanez, argazki bezala eransten dut.
Milesker!!!πŸ‘ :elegose:

@Izaskun ba irakurtzen nabil eta lehen bi ipuinek nahiko hotz utzi naute. Ipuinen giroa ondo dago, kontatzen dizuna irudikatu dezakezu zeure buruan, baina bukaerak eskasak dira nire gusturako. Agian hurrengoak hobeto.

Ez daukat ipuinak irakurtzeko ohitura handirik πŸ˜‚

@dabidnet ba bai! Arratsalde bi eta kitto! Irakurrita! Animatu zaitez! merezi dau, errezago egiten da, nire ustez, aurretik pertsonaia ezagutzen bada. Baina irakurri leike ederto baten!
:elegose: zu aipatzeaz ahaztu naz lehen! Badakizu, nik beti zerbait egin beharra! Kar kar kar!

Bueno ba zer da denporea izatea! irakurrita!Badakizue nobela baltzaren zalea nazela, beraz zer esango dot?Hasieran engantxatu nau! Toureren hurrengo abentura bat.Beragaz, inguruak daukan eragina pertsona batengan, argi dago! Hasierako liburuetatik hona egindako bidaiak, bizitza, ezagututako jendea, lortu dau liburu honetako Toure. Egia esan bizimodu gogorra! Disfrutatu dot alkarrizketa ariΓ±ekaz! Berton istoria aurrera doa, arin irakurten da eta egoerak irudikatzen dira errez!

@dabidnet

:elegose: irakurri nahi nuen, iazko @elegose​ko gustatu zitzaidalako eta Toureren abenturak nola jarraitzen duen jakin nahi dudalako, baina oraintxe konturatu naiz Erein argitaletxeak ere Adoberen DRMa erabiltzen duela liburu elektronikoetan πŸ˜‘

Susa argitaletxearen liburu digitala erosi eta irakurriko dut nik ere, DRM gabe. Eskerrak @susa​ri bai!

@dabidnet @elegose sasoi honetan ez badaukagu etxean ez dago beste aukerarik! Nik ez dot Amazon erabilten ezegaitik ere ez!

:elegose: Hauxe da hilabete honetarako aukeratu dudan @elegose irakurketa: , Rafa Egiguren.

Susa-k, webgunean jartzen ditu eskuragarri bere liburu digital guzti-guztiak. Nahi baduzu 3 eurora edo doan deskargatzeko. Nik nahiago dut formatu fisikoan irakurri, baina noizean behin webgunetik doan deskargatu izan ditut ereader-ean irakurtzeko. Irakurri ostean beti erosi dut ale fisikoa.

Honekin ere halaxe egingo dut, eskerrik asko aukera hau emateagatik Susa 😘

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.