Erakutsi gehiago

:elegose: Oraintxe bozkatu dut @elegose irakurle taldean uztailean irakurriko dugun liburua aukeratzeko inkestan. Animatu zu ere!

framadate.org/6AbC4RhpoRRcIkvM

:elegose: Hiru izan dira traolan jaso ditugun irakurketa proposamenak. Hartu minutu batzuk eta erabaki gurekin batera zein izango den uztailean irakurriko dugun liburua:

Inkesta betetzeko muga-eguna 2020-07-06 da framadate.org/6AbC4RhpoRRcIkvM

@elegose hona hemen nire proposamena. Oraingoan emakume batek idatzitako eleberria da dakardana.

elkarargitaletxea.eus/liburuak
Gustokoa izango dalakotan!

@Zaru_ttikiya @elegose horixe proposatu behar nuen nik ere. Beraz bigarren proposamena:

* 100 metro, Ramon Saizarbitoria.

Ez diot sekula heldu eta momentu aproposa da

@elegose :elegose:

Ba nik bi proposamen neuzkan buruan uda garairako, baina bakarra egingo dut, bestea segur aski beste taldekideren batek egingo du eta πŸ˜‰
Maddi Ane Txoperena Iribarrenek idatzi duen "Ene baitan bizi da" proposatzen dut. Gaia lehendik ere interesatzen zitzaidan, eta tartean, garai horretako beste istorio batzuk kontatzeko aitzakia izan daitekeela iruditzen zait. Gainera Gazteluma saria irabazi du! Aukera bat eman behar genioke 😊

:elegose: Kaixo taldekideok, zer moduz poesia kaierekin? Ekaina bukatzear dago eta jasotzen hasiko gara.

Datak:

* Ekainaren 22tik 28ra: Proposamenak jaso traolan.
* Ekainaren 29tik, uztailaren 05ra: inkesta bete.

Bada, segi proposamenak egitera!

@aldatsa @elegose ez da ideia txarra udan, oporretan, lasai lasai jarri eta bata bestearen atzetik irakurtzea πŸ€”

@dabidnet @Zaru_ttikiya @elegose Ei, kaixo talde! Bai, egia esan nahiko utzita zaiutuztet elegosetarrak... Anjel Lertxundirena irakurri ostean, denbora gabe ibili naiz... eta (a)normalitate honetan ba zaintzak eskatzen duten denbora beste leku batzuetatik kendu behar...
Eskertzen da mezua Dabid :blobangel: ea erritmoa hartzeko gai naizen! Ondo ibili!

:elegose: Apirilean Jon Arretxeren irakurtzeko gogoarekin geratu nintzen. Azkenean eskuratu dut eta di-da batean irentsi dut. Iaz @elegose irakurle taldean irakurri genuen asko gustatu zitzaidan eta honek ere ez dit hutsik egin. Hura bukatu nuenean esan nuen bezala Toureren istorioaren jatorria ezagutzeko gogoarekin! 19 kamera, 612 euro, Hutsaren itzalak, Estolda jolasak, Sator lokatzak...

@Zaru_ttikiya ba @izaro​ri gauza bera esan dakioke: ez dezan pentsa hutsunerik utzi ez duenik.

Pozten naiz gauzak bere onera itzuliko badira, gutxika-gutxika bada ere.

Hilabete honetan Hezkuntzan ere Librezale topaketekin aritu naiz buru-belarri eta nik ere pilak jarri beharko ditut @elegose liburua bukatu (hobe esanda hasi) nahi badut.

Tira, ondo etorri berriz ere bioi!

Oraingoan :elegose: bigarrena, irakurrita. Olerkariaren informazio irakurrita gogotsu hasi naz. Baina oraingoan ez nau engantzatu. Ez deust ezer pasatu. Etxean ixiltasuna, musika, giro ona. Baina ez, oraingo honetan, liburu honek hotz itzi nau. Beti ezin da asmatu!. Orain uztailarako zain!

@asellu lagunaren berriak itxura ederra dauka, baina iraileraino itxaron beharko dugu @elegose.

Irailean "Bahiketa" kalean aselluzarraga.com/irailean-bah

@elegose ni -en liburuagaz hasi naz! Gustora hasi naz! Gaur egun gertatzen dan egoera agertzen da! Hainbat urte igaro eta bardin nik aukeratutako olerki liburuan!

@elegose :elegose:
Aupa lagunak! Sinistea zaila egingo zaizuen arren (daitort πŸ˜”, funtzionarioa naiz ☠️), nire gehiegizko lan kargak mantendu nau plaza honetatik urrun 😱.
Badirudi poliki poliki urak bere onera itzultzen hasi direla, beraz, ea ni ere nire bizio txikietara bueltatzen hasten naizen 😏. Hilabete honetako irakurketan segur aski kale egingo dut, baina hurrengoetarako proposamenak pentsatzen hasiko naiz berehala πŸ€”.
Irakurketa on!πŸ’ͺ

Inkesta beteteko muga-eguna heldu da eta hurrengo poesia kaiera bi hauek izan dira boto gehien jaso duten irakurketak (3 boto):

* Poesia kaiera, June Jordan (itzulpena: Ane Garcia Lopez) susa-literatura.eus/idazleak/j
* Poesia kaiera, Forugh Farrokhzad (itzulpena: Miren Agur Meabe) susa-literatura.eus/idazleak/F

:elegose: Zein irakurriko duzu?

:elegose: @elegose irakurle taldearen ​​k jasotzen dituen inkestan bozkatu dut!

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria eta bi poesia kaiera daude aukeran: June Jordan eta Forugh Farrokhzad-enak. Orain arteko emaitzarekin poesia irakurriko dugula dirudi. Zuk zer irakurri nahi duzu? Animatu!
framadate.org/8CgHpiIwbYRRstnO

eu.wikipedia.org/wiki/Ramon_Sa
erein.eus/libro/lili-eta-biok/

eu.wikipedia.org/wiki/June_Jor
susa-literatura.eus/liburuak/m

eu.wikipedia.org/wiki/Forugh_F
susa-literatura.eus/liburuak/m

@elegose eginda! Poesia irakurten gustora egon nintzan, beraz...beste aukera bat!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.