Erakutsi gehiago

:elegose: Ikasturte berriari gogotsu ekiteko traolan jasotako liburuetatik zein irakurriko dugun aukeratzeko momentua heldu da framadate.org/UDxslVuA4vBsoqJv

@elegose oso argi daukat @asellu lagunaren Bahiketa izan behar duela 🤓 txalaparta.eus/eu/liburuak/bah

Idazlearekin berba egiteko aukera eskainiko liguke, fedibertsoan daukagu!!!

:elegose: Hasiko gara zerrenda osatzen? Hauexek izango dira datak:

📚 Proposamenak jaso: Abuztuak 24 - 30.
📊 Inkesta bete: Abuztuak 31 - Irailak 6.

Ikasturteari liburu eder batekin ekitea ondo deritzozue? 🤓

Gaur @berria-n (Maite dut maite... atalean) Eider Plazari egindako elkarrizketa irakurrita, Ibon Martinezen 'Isiltasunaren itsasargia' eleberria etorri zaigu burura! @elegose, badaezpada! 😉

Heroina, hilketak, kanpo portua ... Thrillerra 👌👌

berria.eus/paperekoa/1887/032/

:elegose: Gerezi garaia - Lucio Urtubia eta espainierazko Wikipedia 

berrirakurtzen hasi naiz eta esplizituki jartzen ez badu ere, Lucio espainiar militante anarkista dela dioen definizioa espainierazko Wikipediatik aterea dagoela esango nuke. Euskaldun edo nafarra dela jartzea hobe iruditzen zaiola dioenean gogora ekarri dit Jacob Elordi aktoreak euskal jatorrikoa dela esatean, ez Wikipedian jartzen zuen bezala espainiarrekoa, Espainian harrotutako hautsak.
mastodon.eus/@aldatsa/10461945

@dabidnet @elegose
Konfinamendu garaian irakurri nuen komikia di da batean, asko gustatu zitzaidan

@PorrurenGrabatokia
Komiki hori irakurri nuen eta gustatu zitzaidan! Uste dut komikiaren egitura beste honetatik kopiatua dela:
"Los surcos del azar" (Paco Rocarena, gustatu zitzaidan beste komiki hau ere)
@dabidnet @elegose

:elegose: Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza laburbiltzen duen komikia aukeratu dugu abuztuan irakurtzeko @elegose taldean, . Gaur bertan hasi dut eta nire burua derrigortu behar izan dut irakurketa gaurkoz uzteko. Dosi txikietan disfrutatu nahi dudan droga gogorra da 🤣

Lucio inspirazio-iturria da 🖤

‪“... aztoragarriagoa egiten zitzaion zerraren hortzek hezurren kontra ateratzen zuten karraska hura, eta gero ganadu gorputz larrutu eta erdibituak kakoetatik zintzilik ikustea: burua kenduta eta barrunbe guztiak erauzita, gorputzak erdibituta...”. Julen Belamunoren idazkera oso 🔝‬

Abuztuan irakurriko dugun liburua ez dugu bozkatu behar . Aho batez, Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari gure omenaldi txikia egitea erabaki dugu.

Hauxe da abuztuan irakurriko dugun eleberri grafikoa:

* Gerezi garaia, Belatz txalaparta.eus/eu/liburuak/ger

Erabiliko dugun traola izango da.

:elegose: #EneBaitanBiziDa - Eta erori 

Marieren adineko zenbat ez ote ziren eroriko Aimarrengatik. Edo Marierengatik

Eranskailu bat gogorarazi dit: "Sistemarekiko desadostasuna ez da marretan ez porroetan neurtzen". Kostaldekoak gara Marie.

@Zaru_ttikiya @dabidnet @elegose niri ondino irakurri baril nago. Baina @dabidnet , zure proposamena onartuta. Puntu bat gehiago zuretzat!😉

liburuaren hizkera gertukoa izanik oso atsegiña egin zait. Josefinaren pertsonaia nire inguruko hainbat gerturekin lotu dut, eta haiekin bezala, hainbat pasarteren inguruko asegabeko jakinmiñez geratu naiz...eta betiko joan direnez horrela geratu behar tamalez!😪

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.