Show newer

Iepe! Aurten oso berandu nabil, baina banuen @elegose -rekin berrekiteko gogoa! Gainara @susa -ek #epub-en erosketa hain errez egiten duenez… Hortxe noa, #TuristaKlasea-n bidaiatzeko asmoarekin, ea zer dioen #KattalinMiner-rek. Ez dut uste bere ezertxo ere irakurri dudanik eta! ;) http://susa-literatura.eus/liburuak/narr136 ez dakit ezta ze hilabetekoa den, kar, kar, kar

:elegose: Zer moduz Irakurtzen taldekideok? 2021eko lehen liburua zein izango den aukeratzen hasiko gara?

Hauek izango dira datak:

* Abe 21-28: proposamenak jasotzeko epea traola erabiliz.
* Abe 28-Urt 4: inkesta betetzeko epea.

Bota zure proposamena! :olentzero: eta :maridomingi:

:elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

@Zaru_ttikiya @elegose deseroso sentiarazi naute ni ere liburuko zenbait pasartek (ditudan pribilegioen aurrean jartzen nautelako, ez beste ezergatik). Aurkezten duen eredua oso interesgarria da eta gaur egun, ezkerrean ere, baztertuta dago. Argipean jartzeko joera hori gustuko dut (norbaitek esan behar dit horregatik ez dudala sekula paliza bat jasango)

Beldur hori ez dela "neurea".

:elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

@desertorea @elegose Hala ere bada atentzioa ematen didan kontu bat Minerren idatzietan; pertsona heterosexual eta famili eredu "klasikoetan" antolatuak daudenekiko mespretxu moduko hori. Balirudike ezaugarri horiek dituen pertsona batek eskuineko pentsakera atzerakoia eduki behar duela derrigor 😱 Hainbesteko sentsibilitatea erakusten duen norbaitek denak zaku berean sartzea arraroa egiten zait 🤨

:elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

@Zaru_ttikiya @elegose baina zalantza batekin geratu naiz, eta agian Twitterretik galdetuko diot hemen argitzerik ez badugu:

Pariseko lagunak txiletarrak ziren, ez uruguaitarrak, zergaitik Tupamaroen akten erreferentzia?

Ez dut horren zergaitia ulertzen 🤣

:elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

@Zaru_ttikiya @elegose uste dut Kattalinek "bere" egin duela pertsonaia bat hartu eta horri, denbora motzean, zukua ateratzekoa (aurrekoan ere ederki egin zuen). Anekdota motzen segida moduko bat da, baina lau urte horien argazki txukuna osatzen du

Idazteko moduaz aparte, bi gauza izan ditut gustuko: bata erreferentzia kulturalak, eta bigarrena, izenik eza 😊 youtu.be/7I7u_XLtFa0

@desertorea @elegose @Zaru_ttikiya esku artean hartu dudanean, azalaren goiko aldean ezkerrean, orban bat ikusi diot. Hara, irakurtzen hasi aurretik zikindu dut, pentsatu dut, baina zure liburuari ere orban berdina ikusi diot orain 🤔

2024an argitaratuko den liburu bat (ohar gisa: aurten irakurri ditudan guztien artean podium egin duena) irakurri ostean... !-tik heldu berri den paketeari ekingo diot.

@elegose taldeko irakurketaren ordua heldu da (eta @Zaru_ttikiya​ren tutak irakurtzea debekatu diot neure buruari)

elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

2/2 :elegose: @elegose
Gai nagusiaz gain, beste gai pila bat aipatzen ditu, baina axaletik, ez du sakontzen. Esango nuke, idazleak, kezkatzen duten gaien aurkezpen moduko bat egiteko erabili nahi izan duela istorioa. Liburuko mikroistorio bakoitzean gehiagoren gosez geratu naiz.

elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina! 

2/1 :elegose: @elegose
Erabiltzen duen idazkera argia eta irakurterreza iruditu zait, gustagarria. Ez du "nekatzen". Hain liburu motza izateko, uste dut nahikotxo kontatzen duela, baina ez nau guztiz bete. Agian liburu sakonagoa-edo espero nuen; seguruenera, egilea eta gai nagusia buruan, nik sortutako aurreiritzi okerra medio.

:elegose: Kaixo lagunok!

Taldeak hitz egion du eta Abenduan Kattalin Minerren Turista klasea irakurtzea erabaki du, beraz badakizue:

Turista klasea, Kattalin Miner susa-literatura.eus/liburuak/n

Erabiliko dugun traola izango DA! 📖

@desertorea @Zaru_ttikiya @elegose Ni ere asko poztu naiz abenduko bozketara sartu eta Zaru_ttikiya izena ikustean!

:elegose: @elegose irakurle taldean abenduan irakurriko dugun liburua aukeratzen ari gara. Oraintxe bozkatu dut. Ohi bezala proposamen interesgarriak egin dituzte elegosetarrek. Animatu zu ere!
framadate.org/ENrZ61CLxATeeydj

@Zaru_ttikiya ongi etorri bueltan lagun! Asko poztu naiz zure izena @elegose zerrendan ikusi dudanean, zure falta sumatu dugu!

Kaixo :elegose: adiskideok!

Bi proposamen jaso ostean , abenduan zeini ekingo diogun adosteko momentua heldu da framadate.org/ENrZ61CLxATeeydj

Hona hemen nire . Ez dakit zergaitik izango dan 🤦‍♀️ egoeragaitik edo, oraingoan umorea irakurteko da nire liburua. Animatzeko edo...zaindu zaiteze danok :elegose: taldekide!
Susa literatura - Hiru geltoki lurrun
susa-literatura.eus/liburuak/g

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.