Erakutsi berriagoak

@mikelgs @elegose Nik oso gustora irakurri nuen, baina ez ninduen asetu, eta ez kalitate faltagatik, baizik eta "kantitate" faltagatik. Sukaldaritza modernoko plater horiek bezalaxe, gutizi txiki bat...🤤

@elegose
Nik etxean dut Ispiluak eta itsasoak (lehenengoa). Gustatzen bazait, (bigarrena) ere irakurriko dut, liburutegira itzultzen dutenean. Eta antza denez hirugarren bat egongo denez, horren zain geratu beharko!

:elegose: traolan jaso ditugun bi proposamenekin jarri dugu martxan inkesta framadate.org/P3CHPsq7UYtCI1bA

Gogoratu ezazue, apirilaren 4a izango dela irakurketa bozkatzeko azken eguna 🤩

:elegose: Barkatuko didazue, baina ez dut tarterik lortu liburuak begiratu eta apirileko irakurketarako bat proposatzeko...😩 Zuen proposamenen artean aukeratu beharko dut, baina zail jarri diguzue asuntoa...🤔

Hona hemen nire . :elegose: badakit aurrekoa ez didaka urakurri, ai ene!😇 Ia orain opor egun batzuk daukadazala...
Oraingo honetan maiasunezko narrazio bat. Zergaitik ez ezta?
Auschwitzeko tatuatzailea - Heather Morris - txalaparta.eus
txalaparta.eus/eu/liburuak/aus

:naziez: Literatura unibertsala bildumako bat proposatuko dut apirilerako. Aspaldi irakurri nahi nuen testu bilduma hau .

Sei testuz (bi fikziozkoak) osatutako bilduma, okupazioak sortutako saminaz. , Marguerite Duras idazle, gidoilari eta zinema zuzendari frantziarrarena erein.eus/liburua/samina

Kaixo :elegose: taldekideok!

Zer moduz daramazue ?

Gaur, apirileko proposamenekin hasi behar dugu, hona datak:

🗓️ Martxoak 22 - 28: proposamenak egin traola erabiliz.
📈 Martxoak 29 - Apirilak 4: inkesta bete.

📖 Zein irakurketa proposatu nahi duzu?

:elegose: Distira eta alderantzia - Joxean Agirre 

Eserialdi batean irakurri dut . Irakurketa atsegina iruditu zait eta konturatzerako bukatu dut 72 orriko liburuxka.

Joxean Agirrek hainbat liburu idatzi ditu, baina hau da irakurri diodan lehena. Ez dut uste azkena izango denik.

Liburua irakurtzen ari nintzela sumatu dudan bezala, liburu honek badu aurrekaria: , eta trilogia itxiko duen nobela erdi egina omen dauka idazleak.
naiz.eus/eu/info/noticia/20210

:elegose: Lagunok!

Martxoko inkesta betetzeko denbora agortu da eta hurrengo liburu hau irakurtzea erabaki dugu:

📖 Distira eta alderantzia, Joxean Agirre Odriozola elkar.eus/eu/liburu_fitxa/dist

Irakurketa komentatzeko erabiliko dugun traola izango da.

Pozik? 😍

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 3 

@Zaru_ttikiya @elegose bat nator aipatzen duzunarekin. Istorioa entretenigarria da, engantxatu egiten du (kapitulu motzek eta urte formatuak laguntzen du horretan ere), baina kristo handiegia muntatu dute odola bakarrik lortzeko, ezta? Bide errazagorik aurkitzea zuten 🤣

Literatura aldetik kontakizun landuxeagoa ere nahiko nukeen, azkarregi doa amaierara, lehen kapitulutik joan ere.

Baina tira, orohar, ondo, gustura

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 2 

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 3 

3/3 :elegose: @elegose Dena den, borobila izateko zertxobait falta izan zaiola iruditu zait.
Liburuan zehar gordea (sotoan?😏 ) mantentzen den eta gertakari guztien atzean dagoen arrazoi nagusia –emakumeen odola erabiltzearena- ez zait nahiko arrazoi iruditu. Sekretu horren eta ondorengo gertakarien artean oreka falta balitz bezala. Nire gusturako, borobila izateko, beste sekretu “potenteago” bat behar zuen.
Hala ere; chapeau!!👏

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 2 

3/2 :elegose: @elegose Lepokoetako bat lehenengo aldiz deskribatzerakoan “kablea sartzeko zirrikitutxo bat” jartzen zuen tokian nik “klabea sartzeko zirrikitutxo bat” irakurri nuen, eta logikaren bat aurkitu nahiean orriz-orri mila burutazio ibili nituen 🧐 . Aurrerago konturatu nintzen nire akatsaz…😂

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 

3/1 :elegose: @elegose Oso gustura irakurri dut liburua. Erritmo polita, irakurtzeko erraza, "engantxatzen" duen istorioa... Egia da liburua aurrera joan ahala gertakari asko aurreikus zitezkeela, baina nire kasuan ez da oztopo izan interesa mantentzeko. Une jakin batean noraezean bazala geratu nintzen, -orrialde gutxi batzuk izan ziren- kontakizuna ulertzeko gakoetako bat (lepokoak alegia) deskribatzerakoan galdu egin bait nintzen;

Hasieratik engantxatu ninduan liburuak! :elegose: @Hilbeltza nahiko konplikatu egiten jat atzera eta aurrera denporean ibiltea liburu bat irakurten dodanean, baina kasu honetan ez da izan horrela. Agertzen diran pertsonaiak erreztu egiten dabe. Gaia originala iruditu jat, nobela baltza da gehien irakurten dodana, eta hasieratik harrapatuta euki nau! Kontakizuna arina, benetan gustora irakurri dot.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.